Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Uigur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uigur etnia» orritik birbideratua)
Uigur
ئۇيغۇر

Uigur jendea,Khotan hiriko (Xinjiang) igandeko azokan.
Biztanleak guztira
11,37 milioi[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
TxinakoXinjiang eskualdea
Kazakhstan
Kirgizistan
Uzbekistan
Turkia
Errusia
Tajikistan
Pakistan
Hizkuntza
Uigurrera
Erlijioa
Musulmansunia
Musulmansufia
Zerikusia duten beste giza taldeak
Herri turkikoak

Uigur[2] (uigurrera: ئۇيغۇر,txinera tradizionalez:維吾爾; txinera sinplifikatuz:维吾尔; pinyinez:Wéiwú'ěr)Ekialdeko Asian etaErdialdeko Asian bizi den talde etniko turkikoa da. Gaur egun uigurrakTxinako Herri Errepublikaren mende dagoenXinjiang edoEkialdeko Turkestan eskualde autonomoan bizi dira gehien bat. Uigurren komunitateak daude, baita ere, Erdialdeko Asiako herrialde askotan, batez ereKazakhstanen,Kirgizistanen etaUzbekistanen.

Talde txikiagoak daudeMongolian,Pakistanen,Afganistanen,Errusian eta TxinakoHunan probintziakoTaoyuang konderrian, Txinaren hego-erdialdean[3]. Bestalde, Txinako hiri handienetan uigurren auzoak daude[4].

Txinako gobernuak uigurren kontrako eskala handiko errepresio neurri gogorrei ekin zien 2014an,Xi-Jinping txinatar presidentearen urte horretako bisitaren kontrako protesten ondoren. Mendebaldeko hainbat herrialdek eta hedabidek berretsi dute Txinako agintariak uigurrengenozidio bat eramaten ari direla aurrera, metodo hauexen bitartez: atxiloketa masiboak,han etniako txinatar funtzionarioen immigrazioa, berreziketa programak, erabateko kontrol teknologikoa eta emakumeen antzutze behartua.[5][6]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Peoples Listing: Uyghur. Joshua Project (Noiz kontsultatua: 2009-05-27).
  2. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak... Oharra: Pluralean, uigurrak
  3. Ethnic Uygurs in Hunan Live in Harmony with Han Chinese
  4. Chinese Cultural Studies: Ethnography of China: Brief Guide.
  5. (Ingelesez)«The New World of Xi Jinping - Watch the full documentary» ARTE (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  6. (Ingelesez)«Uighurs: 'Credible case' China carrying out genocide» BBC News 2021-02-08 (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

AntropologiaArtikulu hauantropologiari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Uigur&oldid=9081347"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp