Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Uharte (Iruñerria)

Koordenatuak:42°49′53″N1°35′27″W / 42.8314°N 1.5908°W /42.8314; -1.5908
Wikipedia, Entziklopedia askea
Uharte (Eguesibar)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uharte (argipena)».
Uharte
 Nafarroa Garaia,Euskal Herria
Uharteko bandera
Bandera

Uharteko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Huarte <> Uharte
AlkateaAlfredo J. Arruiz Sotés
(EH Bildu)
Posta kodea31620
INE kodea31122
Herritarrauhartear
Geografia
Koordenatuak42°49′53″N1°35′27″W / 42.8314°N 1.5908°W /42.8314; -1.5908
Azalera3,7 km²
Garaiera440 metro
Distantzia5,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria7.737 (2024:  175)
alt_left 3.521 (%45,5)(2019) (%46,3) 3.580 alt_right
Dentsitatea1.647,26 bizt/km²
Zahartzea[1]% 27,27
Ugalkortasuna[1]‰ 77,5
Ekonomia
Jarduera[1]% 86,04(2011)
Desberdintasuna[1]% -2,72(2011)
Langabezia[1]% 11,17(2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 22.8 + % 13.8 hartzaile(2021)
Kaleko erabilera[3]
Datu gehigarriak
Oharrak1Uharte Eguesibarkoak beste uhartearrengandik bereizteko,uharteguesibartar erabil daiteke.[4]

Uharte[4][a] (eguesibarreraz:Uerte)[b]Nafarroa Garaiko udalerria da.Iruñerria eskualdean kokatzen da,Zangozako merindadearen barnean. Itsasoaren mailatik 440 metrora dago.2009kourtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 5.858 biztanle zituen.

Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala,Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

UharteIruñerriko gune metropolitarraren ipar-ekialdean kokatzen da,Iruñetik 5 kilometroko distantziara. UdalerriakEsteribar etaEzkabarterekin egiten du muga iparraldean,Atarrabia etaBurlatarekin mendebaldean, etaEguesibarrekin ekialde eta hegoaldean.

UharteArga ibaiaren meandro batean dago. Hortik datorkio Uharte izena, bi aldeetatik urak erabat inguraturik dagoelako.

Klima eta landaredia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Uharteko klima mediterraneo eta klima atlantikoaren arteko nahastea da, urteko batez besteko prezipitazioak 1.000mm eta 1.200mm bitartekoak dira, eta urteroko egun euritsuak 100 eta 120 izaten dira. Urteko batez besteko tenperatura 12 °C eta 13 °C bitartekoa da.

Udalerriak zuen jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun gizakiaren eragina dela eta, hasieran nekazaritzak behar zituen lurrengatik, etaXX. mendean herriak bizi izandako hazkunde demografikoarengatik. Herriaren inguruetako basoetan, haritz azpimediterraneoak, eta birlandaturiko pinuak daude (11,7 hektarea pinu larizio edoPinus nigra dago). Zuhaitzik gehienak Miraballes mendiaren inguruan daude.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Uharteko udaletxea.

Nafarroako Erresumaren historiari erreparatuta, Uharte garrantzia politiko-militarreko gunea izan zen. Garrantzi hori herriaren kokapen geografikoari dagokio, izan ere,Arga ibaiaren defentsarako herriko punturik garaienean gotorleku bat eraiki zen. Historikoki mahasti eta errota ugari izan dira nekazaritzan oinarritutako herri honetan.

Uharte Eliza etaNafarroako koroaren arteko liskarren tartean izan zen beti. Horrela,1423anKarlos III.a Noblea erregeak zeharkako zergak eta gerrarako armak eta gizonez hornitzeko derrigortasunetik libratu zituen Uharteko bizilagunak, Balberrotako errota erabiltzearen truke.1512ko inbasioa gertatzean, Uharten Nafarroako mariskala eta Juan Jaso (San Frantzisko Xabierren lehengusua) zeuden,agramontarrak biak. Horrek argi uzten du herriaren agaramontar izaera.

1665ean Uhartehiribildu ona izendatu zuten eta gorteetan jesarleku bat izateko eskubidea lortu zuen, ondorioz, Nafarroako gainerako hiribildu onen haserrea piztu zuen.XVIII. mendeak gerra ekarri zuen berriro ere Uhartera,Espainiako Independentzia gerra, hain zuzen ere.1793. urtean, Konbentzio Gerran, Aldundiaren aginduz laurogei uhartear muga babestera abiatu ziren. Dena den, ez zutenfrantses armadaren inbasioa gelditzerik lortu, San Migel baselizara bertara heldu ziren eta suntsitu egin zuten.

XIX. mendearen hasieran Uhartek 550 biztanle inguru zituen, gehienak euskaldunak. Herriak hiru auzo zituen: Plazaldea, Portalaldea eta Ugalaldea, plaza batean bat egiten zutenak. Hirigunearen mendebaldean, 90.000 metroko belardi bat kokatzen zen, negurako abelburuen larre moduan erabiltzen zena. Hegoaldean,berriz, mahastiak zeuden,txakolina ekoizteko erabiltzen zirenak. Uharteko zuhaitz guztiakFrantziaren aurkako gerran etaGerra Karlistetan zehar desagertu ziren, armaden egur beharrak asetzeko erabili baitziren.

1808 eta1809. urteetan, eta herriaren kokapen estrategikoa zela eta, hiru ospitale militar ezarri zituztenfrantsesek herrian, 800-1000 gizon ingururentzat. Horrek gaixotasunak kutsatzea errazten zuen. Azkenean,1810. urtean herriko biztanleen oniritziarekin, Krutxaga izeneko borrokalarierronkariar batek gidaturiko taldeakfrantsesen destakamenduari eraso egin zion.

Azken urteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XX. mendean zehar Minako lantegia eta Aretako industrialdearen lehen faseak, herriko ekonomia eraldatu zuten, nekazaritzatik, industria eta zerbitzuetara igaroz.2000. urtetik aurrera ehunkairuindarren bizitoki bilakatu da Uharte, hiriburuan baino etxebizitza merkeagoak eskainita. Biztanleria 6.300 biztanle ingurura igo da horrela.

Ugarrandia Uhartekozabalgunea da etaArga ibaiaren zeharrunean eraikitzen hasi zen2003. urtean. Auzo berrian 1.000 etxebizitzatik gora eraiki dira, eta hurrengo urteetan 889 eraikitzea aurreikusi da. Auzo berria udalerriaren erdigune historikotik hegoaldera dago. Uhartek2000. urtetik aurrera egindako zabalguneko auzoak honakoak dira:

  • Itaroa Egoitzaldea: Izen bereko merkataritza-gunearen ondoan eraiki da eta 138.000 metro koadroko azalera dauka. 124 etxebizitza bakartuk eta 45 etxebizitza atxikik osatzen dute.
  • Mokarte: 464 etxebizitza libre eraiki dira (365 blokean eta 99 etxe familia bakarreko etxebizitzetan).
  • Ugarrandia: Plangintzarik garrantzitsuena da, 800 etxebizitza eraiki dira, % 60 babes ofizialekoak. Hiritartze eta eraikuntza lanetan MRA eta Areacea enpresek hartu dute parte Uharteko udalaren laguntzaz.
  • Miraballes: 18.000 metro koadroko gunearen hiritartzea2002an amaitu zen eta orduan 166 etxebizitzaren eraikuntza hasi zen (babes ofizialeko 96 etxe eta 70 etxebizitza libre).

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Merkataritza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Itaroa»

Itaroa merkatataritza-gunea2004an zabaldu zenUharten, hiru solairu dauzka, aparkalekua, denden solairua eta jatetxeen solairua. Guztira 112 dendarentzako tokia dago, eta 2.200 autorentzako aparkalekua. Merkataritza-guneak 42.000 metro karratu dauzka alokatzeko. Eraikina L35 Arquitectos eta Agustín del Pozo arkitekto taldeek diseinatu zuten.

Industria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Uhartek industrialde bakarra dauka, Areta izenekoa.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Uharteko populazioak ez zuen aldaketa nabarmenik izan XX. mendearen lehen erdialdean zehar. 1960eko hamarkadan, berriz, hazkunde nabarmena izan zuen, populazioa bikoiztu egin baitzen hamarkada batean. 1970etik mende bukaera arte berriro egonkortu zen biztanle kopurua.

XXI. mendearen lehen hamarkadan berriro gorakada demografiko handia izan zuen Uhartek, eta biztanle kopurua berriro bikoiztu zen. Iruñetik hain hurbil egonda eta garraiobideak hobetuta, hiriburuaren hedapenak eragina izan zuen herrian.

Uharteko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 338 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,55 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udaletxea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Uharteko udaletxea»

Uharteko udaletxea Donibane plazan dagoen bost solairuko eraikina da. Eliza eta frontoiaren ondoan dago, eta fatxada nagusian herriko armarria nabarmentzen da. Udaletxea1978an eraiki zen. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Donibane Plaza, 1

Udal hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2007anNafarroa Bai taldeko Francisco Javier BasterraEAko kidea aukeratu zuten alkate. Hauteskundeetako talderik bozkatuenaUPN etaCDNtik hurbileko[5]Grupo Independiente Huarte (GIH) zerrenda izan zen lau zinegotzi eskuratu baitzuen,Zubiarte Iniciativa Popular-Zubiarte Herri Ekimena (ZIP-ZHE) izenekoak hiru zinegotzi lortu zituen,Nafarroa Baik bi zinegotzi, etaEusko Abertzale Ekintzak beste bi zinegotzi. GIH izan ezik, beste talde guztiekNafarroa Baiko hautagaiari botoa emanda eskuratu zuen alkatetza.

Uharteko Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Grupo Independiente Huarte1.0244
Zubiarte Herri Ekimena7123
Nafarroa Bai4822
EAE4102
PSN2020

2011n zazpi zerrenda aurkeztu ziren: Grupo Independiente Huarte (5 zinegotzi, dagoeneko UPNtik hurbil),Bildu (4), Oihana Elkartaldea (1),PP (1),NaBai 2011 (1),PSN (1) etaI-E (0). Oihana Elkartaldea Javier Basterra alkate etaEAko kideak sortutako zerrenda zen,Bildunezker abertzalearekin bat ez egitearren eta NaBai 2011n ere sartu nahi izan ez zutelako[6][7]. EAko beste batzuek, aldiz, Bildun esku hartu zuten[8]. Emaitzen ondorioz, GIHko Iñaki Crespo San José alkate bihurtu zen.

Uharteko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22a

ZinegotziakBoto kopurua
Grupo Independiente Huarte
5 / 13
946 (% 31,41)
Bildu
4 / 13
767 (% 25,46)
Oihana Elkartaldea
1 / 13
332 (% 11,02)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
1 / 13
298 (% 9,89)
Nafarroa Bai 2011
1 / 13
237 (% 7,87)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
1 / 13
170 (% 5,64)
Datuen iturria:2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

Alkateak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Uharteko azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia
Jose Luis Perez Eslava[9][10]19791983Agrupacion Electoral Huarteko Ezkerra-Izquierda de Huarte[11]
Miguel Raya De la Rubia[9][10]19831987Agrupacion Huartearra Independiente[11]
Jesus Arrieta Ibañez eta Enrique Jesus Nosti Izquierdo[9]19871991Tondoa[11]
Ignacio Ibiricu Lopez[9]19911995EA[11]
Jose Iriguibel Lopez[9]19951999CDN[11]
Jose Iriguibel Lopez[9]19992003CDN[11]
Jose Iriguibel Lopez[9]20032004aGrupo Independiente Huarte[11]
Amparo Miqueleiz Arraras[12]20052007Grupo Independiente Huarte
Francisco Javier Basterra Basterra[7][12][13]20072011NaBai[11]
Iñaki Crespo San Jose[14]20112015Grupo Independiente Huarte[11]
Alfredo Javier Arruiz Sotes[11][15]20152019EH Bildu
Amparo Lopez Antero[15][16]20192019bPSN
Alfredo Javier Arruiz Sotes[11][17]2019JarduneanEH Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b 2019ko abuztuan Amparo Lopez Antero alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

Garraioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udalerri honetanEskualdeko Hiri Garraioaren 3 linea daude:

 Eskualdeko Hiri Garraioa
Uharte 
Eguneko Zerbitzua
  4  Barañain  Atarrabia — Uharte / Arre — Orikain
 4  Barañain  Atarrabia — Uharte / Arre — Orikain
BARAÑAIN
Ibarra/Eliza • Erdia /34 • Erdia/Institutua • Iruña 39 • Iruña 23 • Iruña 1
IRUÑA (Ermitagaña)
Barañain (Kanpoko Kontsultak) • Irunlarrea (Kanpoko Kontsultak) • Irunlarrea (Nafarroako Ospitalea) • Pio XII (Unibertsitateko Klinika) • Pio XII 41 • Pio XII 15-17
IRUÑA (Donibane)
Pio XII 7
IRUÑA (1. Zabalgunea)
Navas de Tolosa 5
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Oliveto Kontea 7 • Merindadeen 3 • Bexe Nafarroa 34 • Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia)
BURLATA
Nagusi 6 • Nagusi 36 • Nagusi 70
ATARRABIA
Serapio Huici 11 •Serapio Huici /8Eras 7 • Eras/Karrobide / San Andres 4
EZKABARTE (Arre)
Irun 14 • Ezkabarte Industrialdea
EZKABARTE (Orikain)
Arre-Orikain Industrialdea
UHARTE
Uharte-Iruña/Martiket • Uharte-Iruña (Martiket) • Zubiarte 12 • Perez Goiena/Ugarrandia •Ugarrandia 27
 4  Orikain — Arre / Uharte — Atarrabia  Barañain
UHARTE
Ugarrandia 27 • Zubiarte 9 • Uharte-Iruña (Martiket) • Uharte-Iruña/Martiket
EZKABARTE (Orikain)
Arre-Orikain Industrialdea
EZKABARTE (Arre)
Ezkabarte Industrialdea •Irun 5
ATARRABIA
San Andres/Pedro Atarrabia / Eras/Karrobide • Ezkaba /9Serapio Huici 14 • Serapio Huici (Aditueskola)
BURLATA
Nagusi 37bis • Nagusi 21
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia) • Bexe Nafarroa /28 • Merindadeen 1-2 • Oliveto Kontea 2
IRUÑA (1. Zabalgunea)
Sarasate (Parlamentua) • Navas de Tolosa (Hiru Erregeen)
IRUÑA (Donibane)
Pio XII/Urdazubi
IRUÑA (Ermitagaña)
Pio XII 18 • Pio XII 28 • Pio XII (Unibertsitateko Klinika) • Irunlarrea (Nafarroako Ospitalea) • Irunlarrea (Bideko Amaren Ospitalea) • Barañain (Kanpoko Kontsultak)
BARAÑAIN
Iruña/Ezkiak • Iruña/Sahats • Iruña /39 • Erdia 14 • Erdia 38 • Lur Gorri /25 • Eultza 26 • Eultza /61 • Eultza/Errioxa •Ibarra/Eliza
  23  Kordobila — Bianako Printzea  Itaroa — Olloki
 23  Kordobila — Bianako Printzea  Itaroa — Olloki
GALAR (Kordobila)
Ezkirotz (El Centro)
IRUÑA (Iturrama)
Nafarroako Unibertstiatea (Mendaur Ikastetxe Nagusia) • Ezkirotz 31 • Antso Azkarra 25 • Abejeras /12
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Zaragoza 13 •Bianako Printzea 2 • Bexe Nafarroa 14 • Bexe Nafarroa 34 • Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia)
IRUÑA (Mendillorri)
Sarriguren/Teilako Iturria • Sarriguren /11 • Sarriguren/Mendillorri
EGUESIBAR (Erripagaña)
Sarriguren/Areta
EGUESIBAR (Sarriguren)
Olatz (Salesianos)
EGUESIBAR (Olatz Txipia)
Uharte (Kiroldegia)
UHARTE
Intxaurdia/ItaroaIntxaurdia 1
ESTERIBAR (Olloki)
Zubiri (Olloki) • Asketa 3 • Esteribar 273 •Esteribar 105
 23  Olloki — Itaroa  Bianako Printzea — Kordobila
ESTERIBAR (Olloki)
Esteribar 105 • Esteribar/Asketa • Zubiri (Olloki)
UHARTE
Intxaurdia 2-4
EGUESIBAR (Olatz Txipia)
Uharte (Kiroldegia)
EGUESIBAR (Sarriguren)
Olatz (Salesianos)
EGUESIBAR (Erripagaña)
Sarriguren/Erroma
IRUÑA (Mendillorri)
Sarriguren/Erripagaña • Sarriguren 11 • Sarriguren/Teilako Iturria
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia) • Bexe Nafarroa /28 • Merindadeen 1-2 •Zaragoza 6-8Zaragoza /13
IRUÑA (Iturrama)
Antso Azkarra /1 • Antso Azkarra /21 • Ezkirotz 6 • Ezkirotz/Iturrama • Nafarroako Unibertstiatea (Mendaur Ikastetxe Nagusia)
GALAR (Kordobila)
Ezkirotz (El Centro)
Gaueko Zerbitzua
  N5  Nafarroako Gorteak  Uharte — Gorraitz
 N5  Nafarroako Gorteak  Uharte — Gorraitz
IRUÑA (Alde Zaharra)
Nafarroako Gorteen 1
IRUÑA (2. Zabalgunea)
EHG • Bexe Nafarroa 34 • Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia)
BURLATA
Nagusi 6 • Nagusi 36 • Nagusi 70
ATARRABIA
Serapio Huici 11 • Serapio Huici /8 • San Andres 4
UHARTE
Uharte-Iruña/Martiket • Uharte-Iruña (Martiket) • Zubiarte 12 • Zubiarte 28 • Intxaurdia 2-4
EGUESIBAR (Olatz Txipia)
Uharte (Kiroldegia)
EGUESIBAR (Gorraitz)
Gorraitz (Merkataritza-gunea) • Egues 28 • Egues 48 • Egues 62 •Egues 70 / Ardanatz/Gurimendi • Ardanatz 26 •Lezaun /7
 N5 Gorraitz — Uharte  Nafarroako Gorteak
EGUESIBAR (Gorraitz)
Lezaun /7 • Ardanatz/Zaldoko • Ardanatz/Gurimendi /Egues 70 • Itaroa /190 / Itaroa /96-98 • Itaroa /96-98 • Egues 13 • Gorraitz/Urbikain
EGUESIBAR (Olatz Txipia)
Uharte (Kiroldegia)
UHARTE
Intxaurdia/Itaroa •Zubiarte 17 • Zubiarte 9 • Uharte-Iruña (Martiket) • Uharte-Iruña/Martiket
ATARRABIA
San Andres/Pedro Atarrabia • Serapio Huici 14 • Serapio Huici (Aditueskola)
BURLATA
Nagusi 37bis • Nagusi 21
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia) • Bexe Nafarroa /28 • Merindadeen 1-2
IRUÑA (Alde Zaharra)
Nafarroako Gorteen 1

Horrez gain,Nafarroako ipar-ekialdeko hainbat herriIruñearekin batzen dituen Autobus Artieda konpainiaren linea batek geltokia dauka Uharten. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Konpainia berdinaren bigarren lineak (Eugi etaIruñea bitartekoa), geltokia dauka herrian. Ibilbidea honakoa da.

Gainera,Conda autobus konpainiarenOtsagabia etaIruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren beste linea batekIrunberri etaIruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.

Orbaizeta etaIruñea batzen dituen lineak ere Agoitz zeharkatzen du, eta honako ibilbidea egiten du:

Hirugarren linea batekAgoitz etaIruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu eguneko etaAgoitz etaIruñea batzen dituEguesibarra,Urrotz etaLintzoain zeharkatuz.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Uharteko Arte Garaikidearen museoa.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Uharteko jaiakiraileko hirugarren astean izaten dira, Andre Maria Zuriaren omenez. Iraileko garai berean Uharteko Anaiarte jaia ere ospatzen da. Data zehatzak honakoak dira:

  • Herriko Jaiak:Iraileko hirugarren astelehenean.
  • Anaiarte Jaia:Iraileko hirugarren astelehenenaren aurreko larunbatean.
  • San Joan Ebanjelaria:Abenduaren 27an (Uharteko patroia da).
  • Uharteren eguna:Ekaineko azken igandean Uharteren eguna edo Euskararen eguna ospatzen da.

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

San Joan Ebanjelariaren eliza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «San Joan Ebanjelariaren eliza (Uharte)»

Herriko parrokia hauXII. mendean hasi zen eraikitzen, barruan mende bat aurrerago eraikitako erretaula bat eta Ama Birjinaren irudi gotikoa daude. Jatorrizko eraikinaErdi Aroan altxatu zen, gaur egungo kokalekutik gertu. Eliza harrizko gangez estalitako nabe bakarrak osatzen du, nabea zatitan banatuta dagoela. Nabearen azken zatian dorrea altxatzen da. Herritarrek "beheko eliza" deitzen diote, Doneztebeko elizatik bereizteko.XVI. mendean eraikina handitu zuten, gurutzeria berria eta aurrealdea eraiki ziren. Lanak hasi eta berehala, diru arazoak zirela eta, bertan behera utzi behar izan zituzten.

Eliza barruan, Andre Maria Zuriaren irudia nabarmentzen da. Ama Birjinaren eta haurtxoaren haitzurdin zuriz eginiko irudia da, haitzurdin beltzez eginiko oinarri batean gainean kokaturik. IrudiaParistik ekarri zuten1349an etaIruñeko merkataria zen Martin Uhartek eginiko oparia izan zen.

Doneztebe eliza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Herritarrek "goiko eliza" deitzen diote, San Joan Ebanjelariaren elizatik bereizteko, eliza, Miraballes mendiaren magalean dagoelako batez ere. Eliza kalitate txarreko materialekin eraiki zuten eta hori dela eta, konponketa ugari egin behar izan dizkiote historian zehar, antzinako dokumentuek erakusten dutenaren arabera. Nabe laburra eta estua, artesa itxurako aurrealdea, eta harrizko gurutzeriadun gangez eginiko sabaia dauzka.

Herritik urrun zegoenez, uhartearrek eliza berri bat eraikitzeko kokaleku baten bila hasi ziren, eta horrelaXVIII. mendearen hasieran, eliza berriaren eraikuntza hasi zen. Gurutze latindarraren oinarria zeukan eraikin berriak. Antzinako eliza gaur egun galdurik dago, eta ez da egituratik ezer gorde. Eliza berriak ere laster izan zuen eliza zaharraren patu bera.1775ean Uharteko bi elizak bateratuta, eraikin berria herriko kanposantuan ezarri zuten, eta horrek eraikinaren narriadura areagotu zuen.Gaur egun eraikinaren horma batzuk eta dinteldun aurrealdea baino ez dira kontserbatzen.

Udaletxea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Uharteko udaletxea»

Uharteko udaletxea Donibane plazan dago, parrokia eta frontoiaren ondoan. Eraikineko fatxadan, herriko armarria ageri da. Udaletxeak bost solairu dauzka eta1978an eraiki zen.

  • HELBIDEA: Donibane plaza, 1

Euskal Jai Berri pilotalekua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskal Jai Berri pilotalekua»

Uharteko lurretan eraiki zuenGalarreta-Euskal Jai enpresakIruñekoEuskal Jai zenaren ondorengoa, profesionalen artekoerremonte partidak egiteko. Eraikin ikusgarria, haren inguruetanItaroa merkataritza-gunea eta beste saltokiak eraiki dituzte.2011. urtearen hondarrean utzi zioten bertanpilotari profesionalen partidak egiteari, nahiz eta tarteka torneorik egiten den.

Arte Garaikideko Zentroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Arte Garaikideko Zentroa (Uharte)»

2007an UhartenArte Garaikideko Zentroa inauguratu zuten, bertanarte garaikideari buruzko erakustaldiak egoteaz gain nafar sortzaileen artelanak ikusgai izan ohi dira.

Uhartear ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Uharte ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcde Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. abEuskaltzaindia:155. araua: Nafarroako udal izendegia, 2009-05-29.
  5. Municipios navarros se comprometen en la defensa de su patrimonio,Gara,2007koazaroaren 4a. HastapeneanCDNren eragina handia izan zen.
  6. El equipo de gobierno de EA en Huarte se presentará en solitario,Diario de Navarra,2011kootsailaren 23a.
  7. ab (Gaztelaniaz)«Javier Basterra presidirá los Servicios Sociales de Huarte y Esteríbar» Diario de Navarra 2011-10-08 (kontsulta data: 2020-07-13).
  8. Diario de Noticiaseko foroa Uhartez.
  9. abcdefghijk (Gaztelaniaz)«La revista del Ayuntamiento de Huarte Uharteko Udaletxearen Aldizkaria - PDF Free Download» Mokarte (kontsulta data: 2020-07-13).
  10. ab (Gaztelaniaz)«HUARTE - UHARTE - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2020-07-16).
  11. abcdefghijk (Gaztelaniaz)«Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-07-06).
  12. ab (Gaztelaniaz)«La ex alcaldesa asegura que en Huarte se actuó conforme al interés público | Últimas noticias de Pamplona en Diario de Navarra» Diario de Navarra 2009-06-05 (kontsulta data: 2020-07-13).
  13. «Un pueblo de Navarra reclama su iglesia en los tribunales» Público (kontsulta data: 2020-07-13).
  14. (Gaztelaniaz)«Iñaki Crespo San José encabezará la lista de GIH en Huarte -» Pamplona Actual 2019-03-16 (kontsulta data: 2020-07-13).
  15. ab (Gaztelaniaz)«Padres critican a Crespo en Uharte por hacer política con sus hijos» Naiz. 2019-08-22 (kontsulta data: 2020-07-13).
  16. Berria. «Barneko zuzendari izendatu dute Uharteko alkatea» Berria (kontsulta data: 2020-07-10).
  17. Berria. «EH Bilduk eskuratu du Uharteko alkatetza» Berria (kontsulta data: 2020-07-10).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Autoritate kontrola

Ibarrak             
AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascanteCastejónCorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloElortzibarEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslabaEspartzaEsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalarEtxarriEtxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • GalarGalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntzaLanaLantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedeaLegardaLegariaLeitzaLekunberriLeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazar • OdietaObanosOibarOizOkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreagaOteitzaOtsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • SaldiasSan AdriánSan Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • UharteUharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotzUrrozUrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • ZabaltzaZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur NagusiaZubietaZugarramurdiZuñiga


Aipuaren errorea:<ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding<references group="lower-alpha"/> tag was found

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Uharte_(Iruñerria)&oldid=9813177"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp