Ufologia (ingelesezkoUFO,Unidentified Flying Object lokuziotik)Objektu Hegalari Ezezagunei buruzko ikerketa egiten duen diziplina da, horretarako oinarritzat horien inguruko materialen azterketa, besteak beste, argazkiak, testigantzak, bideoak, radarrek jasotako gertaeren txostenak... Ikerketa horretatik fenomenoaren jatorriaren inguruko hipotesiak sortzen saiatu da sasi-zientzia hori. Mundu zientifiko ofizialak ez du zientziatzat jotzen diziplina hori.
Sarritan ufologiaren ikertzaileek moduespekulatiboan jokatzen dute, hasieratik objektu horien jatorriestralurtarra baieztatuz. Horietaz gainera, Objektu Hegalari Ezezagunekin zuzenean beste fenomeno eta gertaera misteriotsu asko lotzen dituzte:
Fenomeno hauetako asko ezin dira ondo azaldu baina Ufologiak ematen dizkien interpretazioak oso manipulatuak eta lerratiak izaten dira, nahiz eta tartean asmo oneko ikertzaileak egon ere badauden.
Ikusten denez ufologo ospetsu batzuk Euskal Herrian jaioak dira. Horrek, modu batez, sasi-zientzia horrek gure artean izan duen eragina erakusten du. Dena dela, Euskal Herrian ez dira begiztapen ospetsuak eman, nahiz eta kasuak gertatu. Batzuk aipatzeagatik hauexek jasoko ditugu:
Iparraldeko itsasoan gertatutako itsasontzien desagerpenak. Gertaerak 70eko hamarkadan eman omen ziren eta "triangelu" batez hitz egin zen.
Igeldo atzealdeko itsaspeko OHE basea. Urte beretan gertatu zen. Kasu bat baino gehiagohiri kondaira bat izan zen.
Bestetik, zenbait toki oso onak omen dira OHEak ikusteko:Jaizkibel mendia,Larrun mendia,Trebiñu (barrendegia) -berezikiOtxate,Bardea... Orokorrean, euskal mitologiak markatutako leku magikoekin lotzen dira.
Elkarteen artean ezagunenaAdonai izenekoa izan zen. Bere gune nagusiaGasteizen zuen. Talde horrek garai bateanEugenio SiragusarenFraternella Cosmicarekin lotura izan zuen baina denborarekin, italiarrarenaksekta itxura hartu zuenean, eten zuten lotura hori.
Euskal mitologiak markatutako inguruak askotan OHEak ikusteko toki egoki gisa aurkeztu egin dira.
Bestetik, fenomenoaren aurrean eszeptikoen mogimenduak indar handia izan du gure artean. EsaterakoARP- Sociedad para el Avance del Pensamiento Crítico izeneko elkarteak Gasteizen eman zituen lehenengo urratsak[3]. Horrelako elkarteek batzuetan oso joera gogorra erakutsi dute eta batzuetan sektariotzat hartu izan dira.[4]