Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Udazken

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguraldia
Uzta garaia
Hosto galkorrak zuhaitzetan, udazkenaren seinale.

Udazkena, larrazkena edo udagoiena eremu epelekourtaroetako bat da. Aurretikuda du eta udazkenaren atzetik,negua dator.

Uzten urtaroa da, adibidez,arto etaekilorearena.

Izen bera partekatzen duen onddoa ere badago, Udazkenekoonddozuri edo onddo zuria (Boletus edulis).

Hasiera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ipar hemisferioan[1], udazkena irailaren 23 inguruan hasten da eta abenduaren 22 inguruan amaitzen da.

Hego hemisferioan[1] aldiz, martxoaren 20 inguruan hasten da eta ekainaren 20 inguruan amaitzen da.

Udazkena urteko lau urtaroetako bat da eta bere ezaugarri nagusiak zuhaitzetatik hostoak erortzea, eguneko argi-ordu kopurua murriztea eta giro-tenperaturaren jaitsiera dira.[2]

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udazkena urteko beste urtaroetatik bereizten duten ezaugarri bereziak dituen urtaroa da. Hona hemen ezaugarri batzuk:

- Udazkenean tenperatura jaisten hasten da, batez ere gauez.Eguraldia freskoa izan daiteke, baina egunean zehar epela eta atsegina ere izan daiteke.

- Egunak laburragoak eta gauak luzeagoak izaten dira, eta horrek eragina izan dezake animali batzuen portaeran.[3]

- Udazkena ereUzta garaia da non,sagarra,mahatsa, kalabazak, azenarioak, besteak beste, biltzen diren.

- Udazkeneko eguraldi fresko eta atseginak aire zabaleko jarduerak egiteko une aproposak dakartza, hala nola, oinez,mendi-ibilaldiak, eta udazkeneko paisaiez gozatzeko aukera ematen duen.

Flora[4]

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Flora ere udazkeneko baldintza aldakorretara egokitzen da. Hona hemen udazkenean floraren portaera batzuk:

- Hostoen erorketa: Udazkeneko ezaugarririk nabarmenenetako bat zuhaitzetatik hostoen erorketa da. Zuhaitzek hostoa galtzen dute neguko baldintza hotzetara egokitzeko.

-Hostoen kolore-aldaketa: Udazkenean, zuhaitzetako hostoek kolorea aldatzen dute, hainbat tonu desberdin sortuz. Hau, hostoekklorofila eta beste pigmentu batzuk gutxiago sortzen dituztelako gertatzen da. Horia, laranja, gorria eta marroia bezalako kolore beroagoak sortzen dira.

-Ehiza eta estaltzea: Udazkena ere animalia espezie askoren estaltze eta ehiza garaia izaten da. Arrek lurraldearen eta emeen alde borrokatzen dute, eta animalia gazteek ehizatzen eta bizirauten ikasten dute.

-Larru-azal aldaketak: Animalia askok larru-azalen kolorea eta lodiera aldatzen dute tenperatura freskoetara egokitzeko.

Fauna[5]

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Fauna ere udazkeneko baldintza aldakorretara egokitzen da. Hona hemen udazkenean faunaren portaera batzuk:

- Udazkeneko fauna kontutan izaten badugu, animalia batzuk hibernatzeko prestatzen diren bitartean, beste batzuk aldiz leku epelagoetara migratzen dira eta negurako prestatzen dira.

Hegazti migrazioa

- Migrazioa[6]:Hegazti etatximeleta espezie asko udazkenean klima epeletara migratzen dira. Ohikoa da garai honetan hegoaldera hegan egiten duten hegazti multzo handiak V formazioan ikustea.

- Elikagaien bilketa etahibernazioa: Animalia asko, hala nola,urtxintxak,saguak etaoreinak, negurako janaria pilatzen hasten dira. Beste animalia batzuk ordea,hartzak etamarmotak adibidez, udazkenean hasten dira hibernazioa prestatzen. Gehiegi elikatzen dira gantz edota gorputz koipe biltegiak handitzeko eta negurako aterpe egokiak bilatzeko.

Basoa udazken betean

Bestelakoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Udazken koloreak

- Udazkeneko euria (gaztelaniaz:Lluvia de otoño) 1989. urtean eginiko filma da,José Ángel Rebolledok zuzendutakoa.[7]

- "Udazkenaren balkoitik"Joan Mari Irigoienek 1987an kaleratutako eleberria izan zen,Ereinek argitaratua.[8]

-Udazkeneko mandabelarra edota Mandabelarra (Centaurea jacea). Lore elkartuen familiako belar landarea da, 30–100 cm luzerakoa.[9]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. ab (Gaztelaniaz)«Equinoccio de otoño 2023: hemisferio norte y sur - Día y hora» ecologiaverde.com (kontsulta data: 2023-03-06).
  2. (Gaztelaniaz)«Curiosidades científicas sobre el otoño» Muy Interesante 2019-09-23 (kontsulta data: 2023-03-07).
  3. (Gaztelaniaz)«Otoño y los cambios en la fauna: ¿Qué pasa con los animales en esta nueva estación?» Ladera Sur (kontsulta data: 2023-03-06).
  4. ¿Qué flores y plantas crecen en otoño?. (kontsulta data: 2023-03-07).
  5. (Gaztelaniaz)«Observación de fauna en otoño» Vanguard España (kontsulta data: 2023-03-07).
  6. Kaiera, Zientzia. (2017-04-24). «Hegaztien gaueko migrazioa, uste zenaren kontrakoa» Zientzia Kaiera (kontsulta data: 2023-03-07).
  7. (Gaztelaniaz) Lluvia de otoño - Película - 1989 - Crítica | Reparto | Estreno | Duración | Sinopsis | Premios - decine21.com. (kontsulta data: 2023-03-07).
  8. kritiken hemeroteka » Belaunaldi esperientzia baten irudi etereoa. (kontsulta data: 2023-03-07).
  9. (Gaztelaniaz)Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Centaurea jacea L.» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2023-03-07).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Udazken&oldid=10410361"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp