Uccle (frantsesezykl ahoskatua) edoUkkel (nederlanderazˈʏkəl ahoskatua)Belgikako hiri bat da,Brusela-Hiriburua eskualdea osatzen duten 19 hirietako bat. Eskualde honetako gainontzeko hiriak bezala, ofizialki elebitarra da.
Bruselatik hegoaldera kokatua, bere auzo burgesengatik da ezaguna (nabarmenkiAvenue du Prince d'Orangen inguruetan), bere gune berdeengatik eta bere alokairu garestiengatik.
Uccle hiria1795ean sortua izan zen, frantziar erregimenpean.
Karolingiar garaian,Uccleko Konderria izan zen Bruselaren hiriburu juridikoa.
Erdi Arotik familia noble garrantzitsuek euren feudoa bertan izan zuten, adibidez Stalle eta Carlootarrek.
BruselakXIX. mendean izan zuen garapenaren ondorioz, Ucclek hazkuntza demografiko handia jasan zuen, hau bi ardatz nagusiren erdian kokatu baitzen:WaterlootikCharleroirako bidea (garai hartan meatzegunea), etaAlsembergeko errepidea. Hain izan zen hala hiria 200 urte baino gutxiagoan 3.000 biztanle izatetik 70.000 izatera pasa zela.