Gidaria barne duten autoak alokatzeko zerbitzua errazteko jaiotako zerbitzua da. Ohiko taxien antzera erabiltzen da, baina gidariak partikularrak dira, ez profesionalak. Gauzak horrela, edozein gidarik bere autoa jendea garraiatzeko erabil dezake, Uberren baldintzak bete eta oniritzia jaso ostean. Uber erabiltzea taxian joatea baino garestiagoa da, baina bezeroek jasotzen duen arreta eta zerbitzuak ematen duen erosotasunak erabiltzaileek askotan Uberren alde egitea dakar.
Plataformasmartphonentzako aplikazio baten bidez erabiltzen da. Aplikazioa eskuragarri dagoApple etxekoApp Store atarian etaGoogle Playen.GPSa erabiliz, bezeroa non dagoen ikusi eta inguruan erabilgarri dituen autoen eta gidarien berri ematen du. Gidariak mugikorrean jasotzen du informazio guztia: bezeroaren eskaera, non dagoen, haraino nola iritsi eta bidaiaren zenbatekoa kobratzeko sistema ere badu, erabiltzaileak berak aplikazioari lotutako kreditu txartelaren bidez. Ez dago eskuko dirua erabiltzeko aukerarik.
Uberrek kalitate sistema propioa du, bidaiaren konfiantza, zerbitzuaren kalitatea eta intzidentzien kudeaketa kontrolatzeko. Segurtasunari dagokionez, gidariaren historiala eta gidatzeko gaitasuna aztertzeko neurriak ditu Uberrek. Bidaia egin ostean, bezeroak zerbitzua eta gidariaren maila adierazteko aukera du. Gidariak berak ere bezeroari nota jartzen dio.
2014koekainaren 26an, Bartzelonako, Madrilgo, Berlingo, Londresko, Parisko eta Milango (beste hiri askoren artean) taxilariek Uber aplikazioaren aurka protesta egin zuten. Lankidetzazko kontsumoaren bitartez, bidaiak antolatzen zituen aplikazioa "ilegala" zela uste zuten.Bartzelonako Udalaren arabera, ia 4.000 taxilarik bi manifestaziotan parte hartu zuten. Lanean ari ziren taxi batzuei eraso egin zieten protestetan.Madrilen, manifestazio batean parte hartu zuten Espainia osoko ehunka taxilarik.Parisen 300 kilometro inguruko auto-ilarak izan ziren goizeko lehen orduetan hiribururako sarbideetan.Londresen, manifestazioak Trafalgar enparantzan eta Westminster Parlamentuko gunean izan ziren. Italian,Milango ia 5.000 taxiak izan ziren eta adinekoak, gaixoak edota ahalmen urrikoak soilik eraman zituzten.Napolin, ordea, 150 taxi hirigunetik abiatu ziren Uber aplikazioaren aurka[3].
2014koirailaren 2an, Uber aplikazioaAlemanian erabiltzea debekatu zuen epaile batek. Ebazpena bete ezean 250.000 euroko isuna ordaindu beharko zuten aplikazioaren arduradunek, eta atxilotze-agindua ere eman zezakeen epaileak. Uberren jabeek helegitea jarriko zutela iragarri zuten[4].
Abenduaren 9an, Madrilgo Auzitegiak Uberren jarduera guztiak eteteko eskatu zuen, Gidariek lan hori egiteko baimenik ez zutela eta lehia bidegabea zela esanda[5]. HorrekHego Euskal Herrian martxan jartzea debekatzen zuen etaMadrilen etaBartzelonan enpresaren jarduera eteteko eskatu zuen[6].
Abenduaren 31ean, Uber itxi egin zuten espainiar Estatuan, epaileak aginduta. Aplikazioko ordezkariek azpimarratu zuten erabakia “behin behinekoa” zela[8].