Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Uas zetroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ankh ikurra uas zetroak daramatzalarik,Medinet Habun.
Amon-Ra, Ra-Horajty eta Ptah, uaszetroa daramatelarik.Louvre.

Uas zetroa edowasak, haga zuzen baten forma zuen, eta alegiazko animalia baten buruarekin koroatua zegoen. Hagaren behealdeko muturra, urkilatua zuen. Beharbada, boterea, indarra eta nagusitasunaren ikur zenegiptoar mitologian. Beste ikur batzuekin batera ager daiteke,Dyed pilarea "egonkortasuna" etaAnkha "bizitza", adibidez.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Uas zetruaren erabilera, beharbada, Egiptoko aro aurredinastikoan hasi zen, ganadua gidatzeko bastoi bat bezala, arrazoiren batengatik, boterea eta indarrarekin lotutako elementu bat sinbolizatzera pasa zena.Hierakonpoliseko "100. hilobia"n, uas zetroaren antzeko makil bat daraman pertsonaia bat agertzen da

Zetru jainkotiarra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tenplu, hilobi eta hilarrien irudikapenetan, uas zetroa,Ptah,Sokar eta, geroago,Osiris jainkoek eramaten zuten,Amon-Ra etaKhonsuk ere eraman zuten,Medinet Habuko tenplukoRamses II.aren kaperan, Ra-Horajtyk "OstertzekoHorus",Tutankamonen hilobian,Sethek400. urteko hilarrian,Tanisen,Khepri edo Igaik, antzinako jainko bat.

Jainkoen ezaugarri tipikoa den arren, jainkosa batzuek ere erabili zuten,Satis edoBastet jainkosek kasu.

Tebas

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Uaset antzinako hiria "uas zetroaren hiria" zen, beranduago, greziarrek,Tebas deitu zioten arren, izen hori jarri zioten arrazoi zehatza jakiterik ez dagoelarik.

Kuttuna

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Uas zetroa egiptoarkuttun ezagunetako bat zen, nagusitasuna irudikatzen zuena.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Uas_zetroa&oldid=8911038"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp