Nafar Herriaren Batasuna Unión del Pueblo Navarro (UPN) | |
---|---|
![]() | |
Idazkari nagusia | Oscar Arizkuren |
Sorrera | 1979 |
Egoitza nagusia | Vianako Printzearen plaza, 1.Iruñea Nafarroa,Euskal Herria |
Ideologia politikoa | Espainiar nazionalismoa,eskuin politikoa,kontserbadurismoa,kristau demokrazia,liberalismoa,espainiar nabarrismoa,espainiar unionismoa |
Eserlekuak erakundeetan | Espainiako Diputatuen Kongresuan 0 / 350 Espainiako Senatuan 1 / 266 Nafarroako Parlamentuan 15 / 50 Zinegotziak Nafarroan 281 / 1.889 |
www.upn.org |
Nafar Herriaren Batasuna[oh 1],Herri Nafarraren Batasuna[1] edoUnión del Pueblo Navarro[2] (berezko izena,gaztelaniaz:Unión del Pueblo Navarro, herri nafarraren batzea esan nahi du), gaztelaniazkoUPN siglaz ezagunagoa,Nafarroa Garaikoalderdi politiko erregionalista nagusia da.1979an sortu zen, berezikiNafarroako Foru Erkidegoa etaEuskal Autonomia Erkidegoaren batasunaren aurka zeuden Nafarroa Garaiko eskuineko espainiar nazionalisten joeren bategitetik.1991tik2008ra bitarteanAlderdi Popularraren (PP) ordezkaria izan daNafarroan; akordioa hautsi arte.2015ekoirailaren 27tik alderdiaren presidenteaJosé Javier Esparza da.
Egoitza nagusiaIruñean du,Vianako Printzearen plazan.
2015 arteNafarroako Gobernua ia bi hamarkada luzez UPNren eskutan egon zen, baina2015eko Nafarroako Legebiltzarrerako Hauteskundeen ondoren,Geroa Bai,EH Bildu,Ahal Dugu etaIzquierda-Ezkerra alderdiek koalizio aurrerakoi batean elkartu eta boteretik kanporatu zuten; horren ondorioz, gaur egun oposizioan dago.
Euskal abertzaletasuna,independentismoa eta batez ere Nafarroako Foru Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoarekin bat egitearen oso aurkako jarrera izan du beti[3][4], azken hori alderdiaren sorrera eta izatearen arrazoi bakarra dela ere leporatu izan diote. Ziurrenik,Euskal Herria osoan daudenespainiar alderdi unionisten arteanIkurrinarekiko jarrera oldarkor edo aurkakoena duen alderdia ere bada[5][6].
Bere burua alderdi eskuindar, kontserbadore, eta nafartzale gisa aurkezten du.Nafartzale (navarrista) etaforuzale terminoak monopolizatzen saiatu etaabertzale etaeuskaltzale terminoekin kontrajartzeko joera ere badu, nahiz eta nabartzaleak eta foruzaleak diren nafar abertzale eta euskaltzaleak ere badaudela ongi jakin. Sortu zenetik, Nafarroako Foru ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoarekin bat egitearen aurka agertu da.
Hori dela eta, gogor agertu da erakunde publikoetan eta Nafarroa iparraldean ez beste Nafarroa guztian euskara eraginkorki erabiltzearen kontra. 2020ko ekainean, "pistolekin edo pistolarik gabe Nafarroa euskaldundu nahi izatea" leporatu zion Nafarroako Gobernuari.[7] Bada,Euskaraldiaren kontra ere agertu dira, Navarra Suma koalizioaren barnean.[8] Ahotan hartu izan dute diskurtso politikoan euskal ezaugarriak adierazten dituzten historiako eta geografiako elementuak, haien kontra gogor eginez eta historian Gaztela-Espainia aldeztuz.[9] Euskal Herriko mapak edoEuskal Herria izena erabili edo erakustea gaitzesten ditu,adoktrinaziotzat joz.[10]
Egungo legezko egoera linguistikoa, hiru eremutan (euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna) banandutakoa, mantentzearen alde egiten du. UPNn izatez, politikari nafar euskaldun edo euskal hiztun bakan batzuk badaude, baina euskara egunerokotasunean erabili, hizkuntza praktikoa izan edo euskarazko hezkuntza eta berezikiD eredua Nafarroa osora hedatzearen aurka azaldu eta nafar elementu folklorikoa edo apaingarri soila izatea defendatu izan dute.
Espainiako Konstituzioa Onartzeko Erreferendumetik hilabetera, UPN1979kourtarrilaren 3an sortu zen, Iruñeko Gabriel Erdozain notario aurrean sinatutako eskritura bidez. Ideiak eta estatutuak Jose Angel Zubiaurrek prestatu zituen,Jesús Aizpun Tueroren mandatuz, Zubiaurrek Aizpúnen biografian azaldu bezala. Beraz, ez zen alderdiaren eraketa biltzarrik antolatu, notario aurreko egintza baizik. José Ángel Zubiaur, María Isabel Beriain, Ramón Echeberría,Javier Chourraut, Miguel Aramendía, eta Javier Gomara eman zuten izena akta horretan: azken hori presidente hautatu zuten. 1979ko martxoko hauteskundeetara aurkeztu eta eserleku bat lortu zuen, 28.000 boto bilduz eta, hartara, alderdiaren biziraupena bermatuz.[11]
« | Uste dugu Nafarroa ezin daitekeela jo ez historikoki, ez arrazaz, ez hizkuntzaz, ezta ekonomiaz ere Euskal Herriko zatitzat [País Vasco], ezta Nafarroa eta Espainia ez den beste entitate bateko zatitzat ere. | » |
—Jesús AizpúnEl Diario de Navarran, Espainiako erregeari adierazitakoaz, 1979[12] |
Urte horrexetako udal hauteskundeetan, Iruñean bost zinegotzi eskuratu zituzten, eta Nafarroako eskuineko bigarren indar bilakatu. Ekintza publikoak eta ardura publiko egokitu berriak "Aizpún klana" deitutakoaren abokatu bulegoko kideek eta senitartekoek bete zituzten. 1981ean egin zuten lehen biltzarra,Navarra unida lelopean. Une horretan, hainbat ardura esleitu ziren, ia denak ingurune haietakoak. Ospakizunak ez zuen aktarik utzi, Patxi Zabaletak jendarteko eta propagandako ekintza hustzat dauka.[11]
EspainiakoUCD zentro-eskuineko alderdiaren desagerpenarekin,1983an, alderdi horretako kideen bi herenak UPNn sartu ziren.1987anIruñeko alkatetza lortu zutenJavier Chorrautekin eta,1991n, Nafarroako presidentetza.EspainiakoPPrekin elkarlanerako akordioa sinatu zuten1991n ere. Itun horren arabera, UPN alderdi horren ordezkaria izan zen Nafarroan eta, Espainiako mailako hauteskundeetan, UPN PPren taldearekin elkartu zen, talde berean egoteko.
1995Juan Cruz Alli Arangurenek, garai hartako UPNko Nafarroako presidenteak,CDN sortu zuen, UPNtik zatiketa eraginez. Hurrengo hauteskundeetan, Allik gobernu taldea sortu zuenPSN etaEArekin, UPN oposiziora eramanda. UPNk irabazi zituen 1995eko maiatzeko hauteskunde horiek, baina jarrera erasokorra hartu zuen CDNrekin, eta gobernuz kanpora geratu zen.[13]
Gobernuak EAEarekin egiteko asmo zuen organo komuna, 1980ko hamarkada hasieratik euskal abertzaleak ez ziren taldeek nola edo hala babestua, eta orduan UPNk, Miguel Sanz buruan zuela sutsuki aurka egin zion aukera horri, Madrilen Aznarrekin UPNk zuen hitzarmena berrituz eta Espainiako presidentearekin organo hori eragoztea adostuz.[13] Hurrengo astean,Diario de Navarra egunkariak PSNren Suitzako finantza irregularrei buruzko informazio batzuk atera zituen.[13]1996an,Javier Otano gobernuko lehendakariak (PSN)Urralburu kasuan parte hartu zuela jakinarazi zen.
Otanoren dimisioarekin, PSNk muzin egin zion gobernuan jarraitzeari, etaMiguel Sanz lehendakaria izatea ahalbidetu zen. Hortik aurrera, Nafarroako presidentetza UPNren esku geratu da, azken urteotan bere zatiketa CDNrekin egindako hitzarmenari esker.2007ko hauteskundeetan, UPN-CDN koalizioak gehiengo absolutua galdu arren, oposizioak (Na-Bai,PSN etaIUN-NEB) ezin izan zuen boterea eskuratu,PSOEk PSNri gobernu horretan parte hartzea galarazi baitzion. Hortaz, legegintzaldi horretan ere UPNk boterean segitu ahal izan zuen Nafarroan.
1991tik2008ra UPN etaEspainiako Alderdi Popularraren artean akordioa izan zen: haren arabera, UPN PPren ordezkaria zen Nafarroan, eta PP UPNrenaEspainiako etaEuropako instituzioetan. Itun horri esker lortutako emaitza onak gorabehera, 2000ko urteetan,Miguel Sanzek autonomia gehiago eskatu zion PPriEspainiako Parlamentuan, batik batNa-BaikoUxue Barkosenak zirudielako nafarren ahots bakar[14]. PPk muzin egin zion proposamenari.[15]
Nolanahi ere, bi alderdien arteko benetako krisia2008ko urrian gertatu zen. Espainiako Aurrekontu Orokorren bozketan UPNko diputatutak abstenituko zirela aditzera eman zuen Miguel Sanzek, PPk kontra bozkatzen bazuen ere. Gainera,PSNk jakinarazi zuenNafarroan UPNren aurrekontuen alde bozkatzeko prest zegoela,Madrilen UPNk egiten zuena egiten zuela. Hala ere, urriaren 10ean UPNren Kontseilu Politikoak abstenitzeko erabakia hartu zuen[16].
Diputatuen Kongresuko bozketan, UPNko diputatu batek,Carlos Salvadorrek, alderdiak esan zuen bezala egin zuen, baina besteak,Santiago Cerverak, ez zuen hala jokatu, horrela UPN eta PPren arteko ituna errespetatzen ari zelakoan[17]. Horiek horrela, urriaren 22an, Alderdi Popularrak UPNrekiko harremanak "etetea" erabaki zuen[18]. Askoren ustez, tarteanYolanda Barcina[19], ituna guztiz ez apurtzea oraindik posible bazen ere, UPNk Santiago Cervera etaJaime Ignacio del Burgo alderditik bota zituen[20]. Horrela, urriaren 28an PPk akordioa apurtutzat jo zuen,Nafarroako Alderdi Popularra sortuz[21].
Yolanda Barcina2009an bihurtu zen alderdiko buru, VIII. Batzarrean.Alberto Catalán buruordea izan zen, eta,Carlos Garcia Adanero, idazkari nagusia.2011ko maiatzean hauteskundeak egin zirenNafarroako Parlamenturako. UPN alderdirik bozkatuena izan zen eta 19 eserleku erdietsi zituen, aurrekoan baino 3 gutxiago.PPk —1987z geroztik bere izenarekin aurkezten zen lehendabiziko aldian— 4 lortu zituen. Emaitza horien ondorioz, UPNk etaPSNk gobernu hitzarmena adostu zuten, eta Yolanda Barcina Nafarroako lehendakari izendatu, PSNkoRoberto Jiménez lehendakariorde zuela. Maiatz horretako udalerrietako hauteskundeetan UPNkNafarroako zenbait alkatetza garrantzitsu eskuratu zituen, hala nolaIruñekoa,Tuterakoa,Tafallakoa,Lizarrakoa,Barañaingoa edoZizur Nagusikoa.
Alderdi Popularrarekiko harremana2008an hautsi arren, UPN harekin batera aurkeztu zen2011ko azaroanEspainian egin ziren hauteskunde orokorretara; Bilduk eserlekurik ez lortzeko, PPren esanetan.[22] UPNk 1. eta 3. postuak lortu zituen Kongresuko zerrendan, eta 1.a eta 2.a Senatukoan. Halaber, hitzartu zen UPNko diputatuak talde mistoan sartuko zirela, bainaMariano Rajoyren hautagaitza eta haren aurrekontuak babestuko zituztela. Zerrenda bateratu horrek bi diputatu eskuratu zituen Kongresuan (bata, UPNkoa; bestea, PPkoa) eta 3 Senatuan. Hartara,Carlos Salvador izan zen berriz ere UPNko diputatu bakarra.
2012koekainaren 14an, Yolanda Barcinak Roberto Jiménez lehendakariordea gobernutik egotzi zuen, leialtasunik gabe jokatu zuela leporatuta.[23] Berehala, PSNko bi kontseilariek (Anai Astiz etaElena Torres) dimititu zuten. Gobernu hitzarmena modu horretan hautsita, UPNk ez zuen behar adina eserleku Parlamentuan legerik aurrera eramateko. Hortaz,2013ko aurrekontuak 2012tik luzatu ziren. Testuinguru horretan,CANeko dieten eskandalua zabaldu zen. 2013ko martxoan jakinarazi zen Yolanda Barcinak etaMiguel Sanzek, besteak beste, 2010eko abuztutik 2011ko ekainera arte dieta bikoitzak kobratu zituztela egun berean CANeko Sortzaileen Batzorde Iraunkorrean, bi bileraren artean tarte bat utzita.[24]
Parlamentuak dimititzeko eskatu zion Barcinarimartxoaren 11n,[25] baina Barcinak ez zuen dimititu.Martxoaren 17an, UPNren IX. Batzarrean, Alberto Catalán presidenteordearekin lehiatu zen Yolanda Barcina alderdiko presidentetza lortzeko, eta Barcina garaile irten zen, tarte txiki bati esker.[26].2014koazaroan,Yolanda Barcinak adierazi zuen Nafarroako gobernuko presidentea izateko ez zela UPNren zerrendaburua izango2015eko foru hauteskundeetan, baina 2017 arte UPNko buru segituko zuela.[27][28]
2014koazaroaren 17an,José Javier Esparza Nafarroako Gobernuko kontseilariak adierazi zuen Nafarroako Parlamenturako UPNren zerrendaburu izateko hautagaitza aurkeztuko zuela[29].UPNn zatiketa handia zen.[30] Azkenik, UPNko Kontseilu Politikoan botoa emandako 208 kideetatik 128k (% 61) bozkatu zuen Esparza, Foru Erkidegorako hurrengo hauteskundeetarako lehendakarigaia, Barcinaren ordez; Alberto Catalánek, berriz, 79 boto lortu zituen (% 39)[31]. 2015eko martxoan, Barcinak amaitutzat jo zuen UPNko krisia,[32] baina urte bereko ekainean, Barcinak iragarri zuen politika eta UPNko presidentetza utziko zituela, hauteskundeen ondoren UPN Foru Erkidegoko gobernua galtzear zenean.[33] UPN oposiziora pasa zen Nafarroa Garaian, 1996tik lehen aldiz.
2016an, UPNkMariano Rajoyren Espainiako gobernuaren aurrekontuen alde bozkatu zuen Espainiako Kongresuan PPrekin batera.[34] 2018ko maiatzean, Rajoyren aurrekontuak ez babestearekin mehatxatu zuen baldin eta euskal presoak hurbiltzen bazituen.[35] Hargatik, azkenean babestu egin zituen, "Nafarroarako babes ekonomikoa, foru erkidegoaren errealitate instituzional bereizia eta ETAren terrorismoaren biktimen errespetua" aipatuz.[36]
2019ko martxoaren 11n, UPNk koalizio bat eratu zuen Ciudadanos eta PPrekin hurrengo hauteskundeetan Nafarroako Gobernua sostengatzen zuen aliantza progresistaren kontra jotzeko; koalizioak "Espainiako konstituzioa" hartu zuen goiburutzat etaNavarra Suma deitu zioten.[37] 2019ko azaroan, UPN garaile izan zen Nafarroa Garaian Espainiako hauteskunde orokorretan, Navarra Suma koalizioan bi diputatu lortuta.[38] 2020ko ekainaren 11n, UPN alderdiak frankismoko torturatzaileei eta Giza Eskubideen urraketan inplikatutako funtzionarioei sariak eta dominak kentzearen kontra bozkatu zuen Espainiako Kongresuan.[39]
2022ko otsailean, UPNk Espainiako Gobernu ezkertiarraren lan erreformari baiezkoa bozkatzea adostu zuen PSOErekin; ordainetan, PSNk Maya alkatearen aurrekontuen alde bozkatu behar zuen Iruñean, eta ez zuen arrazakeriagatik gaitzetsiko, PPrekin lerrokatzeko UPNren joera hautsiz. Aldiz, Espainiako Parlamentuan, Sayas eta García Adanero UPNko parlamentariek ezkutatu egin zuten lan erreformaren kontra bozkatzeko asmoa zutela. Hala egin zuten ere UPNko zuzendaritzaren aginduen kontra. Horren ondorioz, alderdiko kontseilu politikoakUPN ordezkatzeko ahalmena kendu zien eta bi urte eta erdiz kanporatu zituen alderditik.[40][41] Martxoan, bi kide kanporatuek iragarri zuten plataforma politiko bat sortu zutela, 631 kidez osatua, Esparzak arbuiatu zuena.[42] 2022ko abenduaren 12ko kongresuan, UPNk aho batez erabaki zuen hurrengo hauteskundeetanNavarra Sumaren formula ez errepikatzea, PSNra hurbiltzeko bidea irekiz.[43]
Urtea | Botoak | Ehunekoa | Eserlekuak |
---|---|---|---|
1979 | 40.764 | % 16,06 | 13 |
1983 | 62.072 | % 23,51 | 13 |
1987 | 69.419 | % 24,84 | 14 |
1991[44] | 96.005 | % 34,95 | 20 |
1995[45] | 93.163 | % 31,34 | 17 |
1999 | 125.497 | % 41,37 | 22 |
2003 | 127.460 | % 41,48 | 23 |
2007 | 139.122 | % 42,20 | 22 |
2011 | 111.474 | % 34,5 | 19 |
2015 | 92.705 | % 27,44 | 15 |
Urtea | Botoak | Ehunekoa | Eserlekuak | Parlamentariak |
---|---|---|---|---|
1979 | 28.248 | %11,17 | 1 | Jesús Aizpún |
1982 | 76.255 | % 25,59 | 2 (UPN-AP-PDP) | Jesús AizpunIgnacio Javier Gomara Granada |
1986 | 80.922 | % 29,63 | 2 (AP-PL-UPN) | Jesús AizpúnLuis Fernando Medrano |
1989 | 92.216 | % 33,18 | 3 (UPN-PP) | Jaime Ignacio del Burgo Tajadura |
1993 | 112.228 | % 36,13 | 3 (UPN-PP) | Jaime Ignacio del Burgo Tajadura |
1996 | 120.335 | % 37,12 | 2 (UPN-PP) | Jaime Ignacio del Burgo TajaduraJosé Cruz Pérez Lapazarán |
2000 | 150.995 | % 49,89 | 3 (UPN-PP) | Jaime Ignacio del Burgo TajaduraJosé Cruz Pérez Lapazarán Eva Gorri Gil |
2004 | 127.653 | % 37,60 | 2 (UPN-PP) | Jaime Ignacio del Burgo Tajadura Carlos Salvador |
2008 | 131.618 | % 39,29 | 2 (UPN-PP) | Santiago Cervera Carlos Salvador |
2011 | 126.101 | % 38,18 | 2 (UPN-PP) | Santiago Cervera Carlos Salvador |
![]() | Nafarroako Foru Erkidegoko alderdi politikoak | ![]() |
---|---|---|
Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: |