Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

UNIX-moduko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unix moduko sistema eragileen historia sinplifikatua.

Unix-modukosistema eragileakUnix sistemen moduan funtzionatzen duten sistemei deitzen zaie, baina ez dute zertanSingle Unix Specification espezifikazioa bete edo onartu behar. Termino honek UNIX-en inspiratutako iturri irekiko sistema eragileak edo hauen ezaugarriak emulatzeko diseinatuak dauden iturri irekiko sistema eragileak, komertzialak edo jabetasun lanez egindakoak, edo UNIX bertsioren bateko lizentzia dutenak (eta ondorioz Unix-modukoa izateaz gain UNIX marka erregistratua erabili dezakete) elkartzen ditu. Ez dago termino hau formalki zehazteko araurik, eta ondorioz iritzi ezberdinak daude sistema eragileak Unix-modukoak diren ala ez esateko.


"Unix-moduko" terminoa eta UNIX marka erregistratua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

The Open Group da UNIX marka erregistratuaren jabe eta berak administratzen du Single UNIX Specification espezifikazioa. Honek "Unix-moduko" sistemak izena gaizki erabiltzen dutela dio, eta hobeto izango litzatekeela "POSIX-conforming system" deitzea sistema eragile hauei. Honekin Unix-moduko sistema ezberdinen konpatibilitatea eta estandarizazio sistemari erreferitzen direla abokatzen dute. Hala ere "POSIX-conforming" edo "Posix-bete" terminoak bere arazoak ditu. Adibidez sistema eragili batzuk POSIX estandareak betetzen dituzte (adibidez,Microsoft Windows) eta ondorioz hauek "Posix-betetzen" duten sistemak dira, baina ez dute Unix-modukoekin zer ikusirik. Unix-erako idatzitako eta konpilatutako programa askok ez dute bertan funtzionatuko. Gainera, "Unix-moduko"tzat ezagutzen diren hainbat sistemek ez dute guztiz betetzen POSIX espezifikazioa

Unix eta Unix-moduko sistemen bilakaera.


Unix-moduko sistemen garapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

"Unix-moduko" lehen sistema eragileaAT&T-k Unix lizentziatu zuelako izan zen, eta honek Unix asmo komertzialetatik kanpo usten zuen. Sistema hauek enpresei akademia eta unibertsitateetan zueden UNIX erabiltzaileen ezaugarri berak emateko garatzen ziren. Unix-moduko sistema eragile jabedunak 1980ko harmakadan eta 1990ko harmarkadan eskuragarri zeuden, eta hauen arteanIdris,Coherent, etaUniFlex.

1980ko hamarkadan AT&T-k UNIX lizentzia komertzialpean erabiltzea baimendu zuen, eta hainbat sistema eragile jabedun garatu ziren, hauen artean:AIX,HP-UX,IRIX,Solaris,Ultrix, etaXenix.

Bitartean, Unix-moduko sistema eragile ez komertzialak garatu ziren, UNIX-en ordezko doako edo ez oso garestiak ziren sistemak. Adibidez:BSD,GNU,Minix, etaLinux.

Unix-moduko iturri irekikoak diren sistema eragileak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=UNIX-moduko&oldid=9454894"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp