UEFA edoUnion of European Futbol Associations (euskaraz:«Europako Futbol Elkarteen Batasuna») Europakofutbol elkarte nazionalen konfederazioa da. Kontinente horretako futbol erakunde nagusia da, etaFIFA osatzen duten sei konfederazioetako bat da. Egoitza nagusiaNyonen (Suitza) dauka.
UEFA, 1954ko ekainaren 15ean sortu zen,Basilean (Suitza). Hasieran, bere egoitzaParisen (Frantzia) kokatu zen baina 1959anBernara aldatu zuten eta azkenik, 1995eanNyonera (Suitza). Gaur egun ere berton dirau.
UEFAren barruan 53 futbol elkarte daude eta Europa kontinenteko herrialde independente guztiak barnean hartzen ditu, salbuespen hauekin:Monako etaVatikano Hiria. GeografikokiAsian edota Europa eta Asia artean dauden futbol elkarte batzuk UEFAn daudeAFCn edo Asiako Futbol Konfederazioan egon ordez:Armenia,Georgia,Kazakhstan,Turkia,Israel,Zipre,Errusia etaAzerbaijan (Israel eta Kazakhstan iraganean AFCko kideak izanak dira). Ziprek Europa, Asia edoAfrika aukera zezakeenean, Europako futbol elkarte izatea aukeratu zuen.
Aipagarria daErresuma Batua osatzen duten lau herrialdeek bakoitzak bere aldetik parte hartzea, politikoki estatu independenteak izan ez arren.Euskal Futbol Federakundeak, ordea, ezin du UEFAn sartu FIFAren partaidea ez delako. Izan ere,FIFAn sartzeko bi baldintza hauetako bat, gutxienez, bete behar du Futbol Federakunde batek[1]: ordezkatzen duen lurraldea estatu independentea izatea, edota -estatu independentea izan gabe- lurralde hori menpean duen estatuaren federakuntzaren baimena izatea.Euskal Herriaren kasuan, horrek esan nahi duEuskadiko Futbol Federakundea FIFAren partaidea izateko (horrekeuskal selekzioari ofizialtasuna emango lioke) beharrezkoa dela Espainiako Futbol Federazioak bere oniritzia ematea, orain arte gertatu ez dena[2]