Volgaren ibaiadarrek drainatzen dute:Surak mendebaldean, Bolxoi, Maly Tsivil etaTsivilek erdialdean etaKubniak ekialdean. Errepublikaren zati handienaVolgaren goi-ordokiaren iparraldeko muturrean dago; lurralde laua da, muinoekin, tarteka sakanek ebakia, emeki-emeki Volgaren zabaldirantz jaisten dena. Mendebaldean, Sura ibaiaren haranean, jatorri zaharreko hondar alubialak daude[4]. Baso trinkoek hartzen dute lurraldearen iparraldea, eta estepa zabalek hegoaldea.
Txuvaxiarrakturkiar jatorriko biztanleak dira gehienbat.XVI. mendean Errusiarekin bat egin zuen.1920. urtean eskualde autonomo bihurtu zen, eta1925ean errepublika autonomo.1929-1936 urteetan, Gorkiko lurraldean integraturik egon zen.
Laborantza (garia,garagarra,artoa,patata,tabakoa), abere-hazkuntza (behi- etazerri-azienda), arrantza (Volga eta Sura ibaietan) eta industria (metalurgia, tresneria mekanikoa eta elektrikoa, janari-industria, larrugintza) dira ekonomia-jarduera nagusiak.