Txitxardin zuri | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Clavariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Clavaria | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Clavaria fragilis Holmsk., 1790 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Txitxardin zuria (Clavaria fragilis)onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Nahiko ohikoa Euskal Herrian. Autore batzuen ustez,Clavaria fragilis,Clavaria vermicularis espeziaren aldaera bat da.[2]
Karpoforoa: Erabat zuri kolorekoa, zahartuaz soilik puntak horitzen dira apur bat, isolatuta agertzen da, edo estu kimu soilen taldeetan, 10 cm-ko altuerara iritziz. Argala da, liraina, hauskorra, sinplea, adartsua ez, Ramaria generokoekin gertatzen den bezala eta baitaClavulina batzuekin ere,cristata, cinerea etab., kimuak 5 mm-ko diametrokoak dira eta barnehutsak edo fistulosoak.[3]
Etimologia:Clavaria terminoa latinetik dator, "clavarius" hitzetik eta borra, iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik.Fragilis epitetoa latinetik dator eta fruituen gorputz hauskorrei egiten die erreferentzia.
Sukaldaritzarako baliorik gabea.[4]
Clavaria fumosa delakoa antzekoa da, baina gris kolorekoa da.Clavaria acuta ere antzekoa da, baina esporengatik bereizten da.
Udazkenean, belardi eta larreetan; beti leku ireki eta belartsuetan.[5]
Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea, Australia.