Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Txinera

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txino (argipena)».
Txinera
汉语 — 汉语 — 汉语 — 漢語 — 漢語 — 中文
Txinera hiztunen mundua.

Argibidea:     Txinera administratiboki nahiz ama hizkuntza gisa nagusia den herrialdeak     5.000.000 txinera hiztun baino gehiago dituzten herrialdeak     1.000.000 txinera hiztun baino gehiago dituzten herrialdeak     500.000 txinera hiztun baino gehiago dituzten herrialdeak     100.000 txinera hiztun baino gehiago dituzten herrialdeak

     Txinera hiztun kopuru handia dituzten kokapenak
Datu orokorrak
Lurralde eremuaTxinako Herri Errepublika (Txina kontinentala,Hong Kong etaMacao),Txinako Errepublika (Taiwan eta beste uharte batzuk),Malaysia,Indonesia,Thailandia,Vietnam,Birmania,Kanbodia,Singapur,baita ereJaponia,Ipar Korea,Hego Korea,Filipinak eta txinatar taldeak mundu osoan zehar
Hiztunak1.400 milioi baino gehiago
Rankinga1(hizkuntza bakar bezala hartuz gero)
OfizialtasunaTxina,Taiwan,Singapur,Nazio Batuak
Eskualdea(gehiengoak): EkialdekoAsia eta HegoAsiako zati batzuetan
(gutxiengoak): Txinatar taldeak MendebaldekoAsia,Amerika,Afrika,Europa etaOzeania
AraugileaTxinan: hainbat agentzia
Taiwan: Mandarinera Babesteko Kontseilua
Singapur: Mandarinera Babesteko Kontseilua Mintzatu Mandarinera Kanpaina
Hizkuntza sailkapena
Sino-Tibetarra
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua,hizkuntza isolatzailea etahizkuntza analitikoa
Alfabetoatxinatar karakterea,Txinera tradizionala etatxinera sinplifikatua
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1zh
ISO 639-2zho chi
ISO 639-3zho
Ethnologuezho
Glottologsini1245
Wikipediazh
ASCL71
Linguist Listchin
IETFzh
Hemengo testu batzuktxineraz daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez.


Txinera[1][2] izenaz ezagutzen dena, izatez,hizkuntza multzo bat da,hizkuntza sino-tibetarren familiakoa.[3]Txinatar gehienek hizkuntza berekotzat jotzen dituzten arren mintzaira horiek, hizkuntza mintzatuan dauden aldeakhizkuntza erromantzeen artekoen adinakoak dira (katalana etafrantsesa, adibidez), eta hizkuntzalari eta sinologista batzuek desegokitzat jotzen dute aldera mintzatu guztiak hizkuntza bakartzat jotzea.[4]

Txinatar idazkera, baina, hizkuntza mintzatua baino askoz astiroago aldatu denez, askoz uniformetasun handiagoa gordetzen du. Nabarmendu behar da, hala ere, txineraren idatzizko forma, txinera guztietako hiztunen artean irakatsi eta erabili arren,mandarineran oinarritzen dela eta ez dela neutrala txineraren mintza guztiei dagokienez. Badirakantonera etamin txineraren forma idatziak estandarretik bereizten direnak, mandarinerarekiko aldeak baitituztehiztegian etagramatikan.

Munduko bost biztanletatik batek txinera formaren bat hitz egiten duama hizkuntza gisa. Horrela, munduan jatorrizko hiztun gehien dituen hizkuntza da. Txinera estandarramandarinera da (txinera tradizionalez:北方話; txinera sinplifikatuz:北方话; pinyinez:běifānghuà; «iparraldeko hizkera»), hizkuntza ofizial (txinera tradizionalez:官方语言) bakarra daTxinako Herri Errepublikan etaTxinako Errepublikan (Taiwan),Singapurreko lau hizkuntza ofizialetako bat, etaNazio Batuen sei hizkuntza ofizialetako bat.[5]

Sino-tibetar taldeko hizkuntza multzo bat da, Txinan sortua, eta bertako biztanle gehienek hitz egiten dute aldaeraren bat. XXI. mendearen lehen hamarkadatan, 1.400 milioi hiztun inguru zituen mundu osoan, horietatik 1.300 batTxinako Herri Errepublikan,[6] nonmandarinera hizkuntza ofiziala baita. Halaber, ofiziala daHong Kongen etaTaiwanen. Txinatik kanpo, 100 milioi hiztun inguru ditu, horietatik bi herenAsiako hego-ekialdean, batez ereThailandian,Indonesian etaVietnamen. Munduko gainerako lurraldeetan, hiztun multzo gehienakEstatu Batuetan daude.[6]

Izenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zhōngwén izenaz gain, badira txineraren beste izen jatorrizko batzuk ere.Txinako Herri Errepublikanhànyǔ (txinera tradizionalez:汉语; txinera sinplifikatuz:漢語; «handarren hizkuntza») izena ere erabiltzen da. Beste alde batetik, hizkuntzaren forma landu normalizatuaripǔtōnghuà (txinera tradizionalez:普通话; txinera sinplifikatuz:普通話; «elkarrekiko hizkera») esaten zaio Txinan;Taiwanen, berriz,guóyǔ (txinera tradizionalez:国语; txinera sinplifikatuz:國語; «hizkuntza nazionala»). Hizkuntza estandarra aipatzeko hirugarren terminoa dahuáyǔ (txinera tradizionalez:华语; txinera sinplifikatuz:華語; «txinatarren hizkuntza») batez ereSingapurren,Malaysian etaAsiako hego-ekialdeko beste leku batzuetan erabilia;guóyǔ etahuáyǔ termino ofizialak dira estatu horien hizkuntza ofiziala izendatzeko. Beraz, bi termino horiek anbiguoak dira;pǔtōnghuàTxinako Herri Errepublikakomandarinera ofizialaren aldaera kultuari soilik dagokion bitartean, guóyǔ etahuáyǔ, berriz, txinatar hizkuntza guztiak edo mandarineraren aldaera estandarizatuak aipatzeko izan daitezke.

Euskaraz, oro har, «txinera» terminoa erabiltzen da hizkuntza estandarra aipatzeko,[7] nahiz eta batzuetan «mandarin» edomandarinera terminoak erabiltzen diren hizkuntza hori izendatzeko,[8] txineraren beste hizkuntzetatik bereizteko. Dena dela, «mandarinera» eta «pǔtōnghuà» tentuz erabili behar dira, Txinako iparraldean, erdialdean eta hego-mendebaldean hitz egiten diren aldaera elkar ulergarriak era aipatzeko balio baitezakete.

Hizkuntzak edo aldaerak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Txineraren aldaeren hedadura.

Tradizioz, txinatarrek «dialekto» (txinera tradizionalez:方言; pinyinez:fāngyán) deitu izan dituzte berezhizkuntza erromantzeen arteko aldeak —edo gehiago, agian— dituzten hizkuntza multzo bati. Edonola ere, komeni da bereiztea berez txinatar diren hizkuntza horiek eta Txinan hitz egiten diren gainerako hizkuntzak, hala nolatibetera edouigurrera, adibidez.

Txineraren aldaeren sailkapen bat baino gehiago dago, hizkuntzen arteko ulergarritasunaren irizpidean oinarri hartuta, baina elkar ulertze horren puntua definitzea arazo korapilotsua da. Gainera, txineraren hizkuntza askok forma estandarrik ez duenez gero, zaila da ziurtasunez zehaztea zer aldaerek osatzen duten hizkuntza bat eta zein diren beste enbor baten adar. Adibidez, ping txinera yue txineraren dialektotzat hartu ohi da, eta jin txinera mandarineraren aldaeratzat. «Hizkuntza» eta «dialektoa» bereizten dituzten botere indarren auzia ezin duenezhizkuntzalaritzak konpondu, ezinezkoa da objektiboki zehaztea zenbat hizkuntza hartzen dituen bere barnean txineraren multzoak. Sailkapen ohiko bat da hau:

Dunganera,Erdialdeko Asian hitz egiten den hizkuntza,[22] mandarineraren aldaera bat da, baina ez da, gehienetan, txineratzat hartzenalfabeto zirilikoan idazten delako eta Txinatik kanpo ezarritako dungandarrak ez direlako etnikokitxinatartzat hartuak izaten.[23]

Hizkuntzaren azalpen orokorra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Atal hau Txineraren hizkuntza guztiei buruzkoa da, ez bakarrik edo berezikimandarineraren gramatikari buruzkoa.

Funtzio gramatikal eta sintaktikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Txinatar hizkuntzakhizkuntza analitikoen adibide argiak dira: txineraz, funtziogramatikalak (generoa edonumero, esate baterako)morfema askeen bidez adierazten dira,[24]Europako hizkuntza gehienetan ez bezala, hala nolafrantsesa edoalemana, hauetanflexioz adierazten baitira. Txinatar hizkuntzek, beraz, ez dute markatzen, adibidez,substantiboen etaaditzen artekokomunztadura, eztaadjektiboen etasubstantiboen artekoa ere. Ez dutekasu gramatikala,generoa edoaditz denbora markatzen.Numero gramatikala ez da markatzenizenordain pertsonaletan izan ezik, eta oso gutxitan giza erreferenteak dituzten substantiboetan. Ikus daitekeen eran 1-2 adibideetan, txinerak ez du markatzen aditzarendenbora gramatikala, baizik eta informazio hori denborazko adberbioen bitartez ematen du («atzo», «gaur», «bihar» eta abar). Perfektutasun marka iraganari (1. adibidea) zein etorkizunari aplikatzen zaio:

1. adibidea: 我昨天下课以后去看电影
Wŏ zuótiān xiàle kè yĭhòu qù kàn diànyĭng
ni atzo ikasketa amaitu PERF filma ikustera joan
«Atzo, eskola amaitu zenean, film bat ikustera joan nintzen»
2. adibidea: 我明天下了课以后去看电影
Wŏ míngtiān xiàle kè yĭhòu qù kàn diànyĭng
ni bihar ikasketa amaitu PERF filma ikustera joan
«Bihar, eskola amaitutakoan, film bat ikustera joango naiz»

Txinatar hizkuntzeksubjektu-aditza-objektu edo SVOhurrenkera kanonikoa dute, baina esaldi arrunt baten hurrenkera mintzagaiaren (tema) eta iruzkinaren (errema)[25] bitartez antolatzen da. Horrek esan nahi du ohikoa dela esatari batek esaldia hastea mintzagaia kontuan hartzen duen eratzaile batekin; erreman egiten du gaiari buruzko iruzkina, ondoren. Mugimendu horrek objektuari nahiz subjektuari eragin diezaioke. Giza hizkuntzetan, esaldi baten mintzagaia mugitzea ahalbidetzen duten fenomeno sintaktikoak arruntak dira, baina txineraz mugimendu hori da arau eta ez salbuespen, eta horregatik esaten da txinerak «mintzagai gailena» duela, gertuko beste hizkuntza askorekin partekatzen duen ezaugarria.[26]

Monosilaboak txineraz

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Txinera, batzuetan, hizkuntza monosilabikotzat hartu izan da, beste hizkuntzetako hiztunen belarrietara halako itxura eman baitezake, baina hori ez da hala, bereziki txineraren iparraldeko aldaeretan, besteak beste mandarineran eta jin txineran. dena dela, bada joera bat morfemek silaba bakarra izatea, salbuespen gutxirekin, txinera aldaera guztietan.Txinera klasikoan, ia hitz guztiak monomorfemikoak ziren, esanahia zuen unitate bakarrez osatuak, eta ondorioz, hitz polisilabikoak oso bakanak ziren.[27]

Txinera modernoetan, aldiz, hitz elkartuak oso arruntak dira. Iparraldeko aldaerek, bereziki, bi silabako hitzen maiztasuna dute ezaugarri, batez ere hitzlexikoetan, hau da, funtzio gramatikalik ez duten hitzetan.[28]

Txineraren fonologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oro har, txinerazsilaba batekmuin bat du,bokal sinple batez,diptongo batez, edo, aldaera batzuetan, triptongo bat. Aldaera batzuek,yue txinerak adibidez, kontsonante bakarreko silabak dituzte, /m/ edo /ŋ/. Muinaren aurretikekin bat egon daiteke, hautazkoa, eta ondoren,koda bat. Kodakkontsonante jakin batzuetara mugatuta daude: txinatar hizkuntza batzuek /p/, /t/, /k/, /m/ /n/, /ŋ/ eta /ʔ/ dituzte, baina beste batzuek ez duteleherkaririk posizio horretan; mandarinerak etawu txinerak, adibidez, /n/ edo /ŋ/ bakarrik dute. Joera orokorra da silaba irekiak egitea, hau da, kodarik gabekoak, bokalez amaitzen direnak. Txinako hizkuntza modernoek ez dute kontsonante talderik onartzen, kontsonante etaerdibokal hasierako konbinazio baten kasu marjinalean izan ezik. Ez dago kontsonante talderik kodean txinera hizkuntza bakar batean ere. Uste izatekoa dakontsonante multzoak ohikoak zirela txinera arkaikoan, eta Txinako hizkuntza modernoak ezaugarritzen dituentonu sistemaren jatorria izan zela, hain zuzen, kontsonante taldeen sinplifikazioa, silaben arteko bereizketa entzungarriak gordez.[29]

Txinera hizkuntza guztiak dira tonalak, tonu kopurua aldatu egin daitekeen arren: lau daude mandarinera estandarrean, eta hiru bakarrik iparraldeko beste aldaera batzuetan. Hegoaldeko aldaerek tonu gehiago dituzte; yu txinerak sei edo zazpi ditu, aldera espezifiko bakoitzaren arabera, etamin txineraren aldaera batzuek bederatzi tonu bereizten dituzte.Wu txinera, baina, salbuespena da: bi tonu baino ez ditu,azentu tonaleko sistema bat,japonieraz edosanskritoz bezala, eta ez egiazko tonu sistema bat.Txineraren tonuen erabilera irudikatzeko adibide arrunt bat, mandarinera estandarrak «ma» silabarentzat darabiltzan lau tonu nagusiak dira. Tonuok bost karaktere hauei dagozkie:

  • 媽/妈 () «ama»: tonu eutsia (irudian 1)
  • 麻 () «kalamua» edo «traketsa»: goranzko tonua (2)
  • 馬/马 () «zaldia»: beheranzko-goranzko tonua (3)
  • 罵/骂 () «errieta egin»: beheranzko tonua (4)
  • 嗎/吗 (ma) galdera partikula: tonu neutroa

Oro har, txinatar hizkuntzek ez dituzte bereizten soinu ahostun eta ahoskabeak. Salbuespena da wu txinera,Erdi Aroko txineran zeuden kontsonante ahostun, ahoskabe etahasperendunak bereizten baititu. Beste txinera aldaerek kontsonante ahoskabe hasperendun eta hasperen gabeak baino ez dituzte bereizten; horrek argi erakusten du Erdi Aroko txineraren soinuak galtzeko joera orokorra, gaur egungo txineranhomofonia maila handia eman duena.[30]

Hau damandarinera estandar modernoarenfonemen inbentarioa (‹› artean,hanyu pinyin sistemaren transkripzio ortografikoa):[31]

EzpainbikariaEzpain-horkaraAlbeolarraErretroflexoaAlbeolopalatalaBearra
Sudurkariaa/m/
‹m
/n/
‹n
/ŋ/
ng
Leherkaria/p/
b
//
p
/t/
d
//
t
/k/
g
//
k
Afrikatua/ts/
z
/tsʰ/
c
/ʈʂ/
zh
/ʈʂʰ/
ch
//
j
/tɕʰ/
q
Igurzkaria/f/
f
/s/
s
/ʂ/
sh
/(ʐ)
r
/ɕ/
x
/x/
h
Hurbilkaria/l/
l
/ɻ
r
/j/
y
/ɥ/
/w/
w

Sailkatzaileak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Txinatar hizkuntzek,ekialdeko Asiako beste hizkuntza batzuek bezala —horien arteankoreera,japoniera,thailandiera etavietnamera— sailkatzaile sistema bat erabiltzen dute objektu bat kuantifikatzeko, zenbatzaileekin («bat», «bi», «hiru»...) eta erakusleekin («hau», «hori», «hura»...) batera. Zenbatzailea edo erakuslea sailkatzailearen aurretik doa, eta substantiboa haren atzetik. Sailkatzaile ugari dago, objektu mota jakin batzuei lotuta. Adibidez,zhāng (txinera tradizionalez:; txinera sinplifikatuz:) gauza lauekin erabiltzen da, hala nolapapera,mahaia edoohea; neurgailu guztietan ohikoena da (txinera tradizionalez:; txinera sinplifikatuz:), pertsonei dagozkien substantiboekin erabilia, eta beste edozein substantiborekin, sailkatzaile egokia ez bada ezagutzen.

Sintaktikoki, sailkatzaileak neurri unitateen baliokideak dira; besteak beste, «kilo» edo «metro». Adibidez, «kilo batlaranja» esaten da 一公斤橙 (pinyinez:yì gōngjīn chéng), hitzez hitz «bat kilo laranja». Esaldi horrensintaxia guztiz bat dator 一张桌子 (pinyinez:yì zhng zhuōzi) esaldiarekin, «bat xafla mahai», hori da, «mahai bat».

Idazkera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Txineraren idazkerak zenbait printzipio erabiltzen ditu, horien artean interpretazio fonetikoa duten karaktereak eta interpretazio semantiko edo lexikala duten karaktereak (logogramak).Txineraren idazkerakhàn karaktereak edo sinogramak erabiltzen ditu, baina sinogramen multzoak ez du alfabeto bat osatzen, baizik eta gutxi gorabehera sistema logosilabiko bat, non karaktere bakoitza baita bizitza errealaren kontzeptu abstraktu bat, hitzak eta perpausak kateatuz doana. Sinograma batzuek jatorri fonetikoa dute, eta hitzaren soinuarekin lotuta daude; beste batzuk, berriz, determinatzaile semantikoak dira.[32]

Txinera klasikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Idatzizko txinera modernoa erabat desberdina da idatzitako txinera klasikoaren aldean. Egungo hizkuntza idatzia oso hurbil dago hizkuntza mintzatutik, duela mende batzuk ez bezala, orduan hizkuntza idatzia antzinako txineran oinarritzen baitzen, eta herri hizkuntza, berriz, hizkuntza aldaketa prozesu baten ondorioz, guztiz desberdina baitzen antzinako txineraren aldean. Erdi Aroan, latinak Europan zeukan antzeko zeregina zuentxinera klasikoak: hizkuntza jasoa zen, ahozko herri hizkuntzak ez bezalakoa. Idazketan adituak zirenek ia zeregin guztietarakohizkuntza klasikoa erabiltzen zuten, eta ez herri hizkuntza mintzatua.

Idazteko sistemak: txinatar karaktereak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txinatar karaktere»

Txinatar karaktereak (txinera tradizionalez:漢字; txinera sinplifikatuz:汉字; pinyinez:hànzì etakanjijaponieraz) aldi berean dimentsio fonetikoa etalogografikoa dauzka. Horrela, hitzak karaktere batekin edo zenbait karaktereren baturarekin idazten dira; idazketa fonetiko hutsetan, ordea, hitz bakoitzagrafemaz osatzen da, soinuak irudikatzen dituztenak. Kalkulatzen da txinera estandarizatuak 10.000 karaktere inguru dituela, eta horiekin idazten dituela hitzak.[33]

Egun txinera idazteko bi karaktere sistema dago:

Japonierak, IV. mendetik txinatar karaktereak (kanji) bere idazkeraren zati gisa hartu baitzituen, txinera tradizionala erabiltzen du, hizkuntzaren bilakaeraren ondorioz egindako aldakuntza batzuekin.[35]

Tipografiako ilustrazio bat. Wang Zheng,Nekazaritza liburua,Yuan dinastia.
Txinatar kaligrafiaren zenbait adibide.

Ezagutzen den txineraren lehen idazketak (jiǎgǔwén,txinera tradizionalez:甲骨文, «oskol eta hezurretan idatzitako hizkuntza»),dortoka oskolen eta animalien hezur gainean (gehienetaneskapulak) eginak izan ziren.Idazkera txinatar arkaikoko corpus esanguratsu zaharrena oskol eta hezur idatzietan dago, ziurrenik zeramikazko sinbolo zaharragoetan jatorria dutenak. Era horretakoidazkunek informazio historikoa eta sinbolikoa jaso ohi zuten, baita garai berekoShang dinastiaren (K.a. 1600 - 1046) errege genealogia osoa ere.

Zhou dinastiaren garaian txinatar idazkerak garatzen jarraitu zuen. Garai hartako bigarren zatiko banaketa politikoaren ondorioz, karaktereak oso forma eta estilo desberdinetan garatu ziren, karaktere bakoitzerako aldaera asko sortuta. Garai hartako idazkera estiloaridàzhuànshū deritzo (txinera tradizionalez:大 篆书, «zigilu handiko idazkera»).

Tipografiaren lehen orria (1103) Amitayurdhyana Sutrari buruz, iparraldekoSong dinastia.
Japonierarenletra tipoak.

Txina ostera batu zeneanQin Shi Huang lehen enperadorearekin, normalizaziorako hartutako neurri ugarietako bat izan zen idazkera bateratzeko saioa.Li Si lehen ministroaren gidaritzapean, karaktereen forma normalizatuen zerrendak bildu zituzten. Idazketa sistemaren bateratzeak kaligrafia edo idazkera estilo bat sortu zuen,xiǎozhuànshū (txinera tradizionalez:小篆书, «zigilu txikiko idazkera»), antzinako zigilu handiko idazkerak baino trazu angelutsuagoak eta zirkularragoak erabiltzen zituena.[36]

Han dinastiaren garaian, gaur arte iraun duten beste kaligrafia estilo batzuk sortu ziren:lishu (txinera tradizionalez:隶书, «administrazio idazkera»),xingshu (txinera tradizionalez:行书, idazkera erdi etzana, hitzez hitz «erraria»), etacǎoshū (txinera tradizionalez:草书, idazkera etzana, hitzez hitz «belarrezkoa»).[37]

Garatu zen azken kaligrafia estiloakǎishū izan zen (txinera tradizionalez:楷书, «idazkera erregularra»), Iparraldeko Wei dinastiaren garaian (386-534) gaur egungo forma lortu zuena. Hori da gaur egun estilo nagusia, egunkari eta liburuetan erabiltzen dena, baita formatu elektronikoetan ere.[38]

Idazkera inprimategian eta ordenagailuan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Txinan papergainekoinprimaketa xilografikoa VII. mendean hasi zen. Teknika horrek karaktere estilo berriak sortzera bultzatu zituenkaligrafoak, baina, aldi berean, karaktere kopuru oso mugatua erabil zezaketen —Bi Sheng inprentaren asmatzaileak 1041-1048 bitartean erabilitakotipografiak karaktere gutxi zituen—, ekoizpen kostua handia baitzuen karaktere bakoitzak, aldi berean paperezko dirua inprimatzeko erabiltzen ziren arren. IparraldekoSong dinastiaren garaian, idazkera erregularra erabiltzen zen nagusiki, karaktere estiloak ekoiztea merkeago izan zedin.[39]

Tipografia mota honen muga teknologikoak kontuan hartuta, karaktereek forma lauagoa zuten trazu horizontaletan. Geroago sortu zen Ming estiloa,Ming dinastiaren garaian (1369-1644). Estilo hura hartu zuten japonieraren idazkera sistemaren oinarritzat.[39]

Teknologia informatikoaren garapenarekin, karaktereen estilo kopurua biderkatu egin zen. Adibidez, XXI. mende hasierakoMicrosoft Officeofimatikako tresnak txinerako 26 karaktere estilo ditu. Erabilera instrumentaletatik harago, txinatarkaligrafia artetzat hartzen duteEkialde Urrunean.[40]

Ikerketa batzuen arabera, txinatar idazkerarako trebetasuna beheratu egin zen gazteen artean, ordenagailuen erabileraren ondorioz; izan ere, oro har, ordenagailuz idazteko ez baita zertan, halabeharrez, karaktereak buruz jakin. Atzerritarrentzako HSK txinerako azterketak[41] (txinera sinplifikatuz:汉语 水平 考试, hizkuntza mailaren azterketa) goi mailatan soilik eskatzen ditu idazmen eta mintzamen proba berariazkoak.[42]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2019). «Munduko estatuen izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak» Euskaltzaindiaren arauak (web.archive.org) 38..
  2. Euskaltzaindia. (1996). «Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak» Euskaltzaindiaren arauak (web.archive.org) 53. (kontsulta data: 2025-10-19).
  3. (Ingelesez)«Chinese | Ethnologue Free» Ethnologue (Free All) (kontsulta data: 2025-10-11).
  4. (Ingelesez)Mair, Victor H. (1991). «What Is a Chinese "Dialect/Topolect"? Reflections on Some Key Sino-English Linguistic Terms» Sino-Platonic Papers 29.: 1-31.. ISSN2157-9679. (kontsulta data: 2025-10-11).
  5. (Txineraz)United Nations. «联合国 | 健康地球上的和平、尊严与平等» www.un.org (kontsulta data: 2025-10-11).
  6. ab (Ingelesez)«Chinese Speaking Countries 2025» World Population Review (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-10-11).
  7. EHU. «Bilaketa >txinera» Egungo Testuen Corpusa (ETC) (kontsulta data: 2025-10-11).
  8. EHU. «Bilaketa >mandarin» Egungo Testuen Corpusa (ETC) (kontsulta data: 2025-10-11).
  9. (Ingelesez)«The 10 Most Spoken Languages In The World In 2025» Babbel Magazine (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-10-12).
  10. (Ingelesez)«Chinese, Wu Language» Ethnologue (kontsulta data: 2025-10-12).
  11. (Ingelesez)«Chinese, Yue Language» Ethnologue (kontsulta data: 2025-10-12).
  12. (Ingelesez)«Chinese, Min Bei Language» Ethnologue (kontsulta data: 2025-10-12).
  13. (Ingelesez)«Spread of the Min Language - Worldmapper» Worldmapper (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-10-12).
  14. (Ingelesez)«Chinese, Jinyu Language» Ethnologue (kontsulta data: 2025-10-12).
  15. (Ingelesez)«Chinese, Xiang Language» Ethnologue (kontsulta data: 2025-10-12).
  16. (Ingelesez)«Chinese, Hakka Language» Ethnologue (kontsulta data: 2025-10-12).
  17. (Ingelesez)«Chinese, Gan Language» Ethnologue (kontsulta data: 2025-10-12).
  18. (Ingelesez)«Chinese, Huizhou Language» Ethnologue (kontsulta data: 2025-10-12).
  19. (Ingelesez)«Pinghua, Northern Language» Ethnologue (kontsulta data: 2025-10-12).
  20. (Ingelesez)«Pinghua, Southern Language» Ethnologue (kontsulta data: 2025-10-12).
  21. (Ingelesez)Gan, Rui-Jing; Pan, Shang-Ling; Mustavich, Laura F.; Qin, Zhen-Dong; Cai, Xiao-Yun; Qian, Ji; Liu, Cheng-Wu; Peng, Jun-Hua et al.. (2008-04). «Pinghua population as an exception of Han Chinese’s coherent genetic structure» Journal of Human Genetics 53 (4): 303-313. or.  doi:10.1007/s10038-008-0250-x. ISSN1435-232X. (kontsulta data: 2025-10-12).
  22. (Ingelesez)«Dungan Language» Ethnologue (kontsulta data: 2025-10-12).
  23. (Ingelesez)严居骏, Yam G-Jun. «The Dungan People - 100 Years after migration to Central Asia» Phmuseum (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-10-12).
  24. Norman 2012, 10. orr. .
  25. Euskaltzaindia. «Hitzen ordena» Euskara Batuaren Eskuliburua (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-10-12).
  26. Shi, Dingxu. (2000). «Topic and Topic-Comment Constructions in Mandarin Chinese» Language 76 (2): 383-408. or.  doi:10.2307/417661. ISSN0097-8507. (kontsulta data: 2025-10-12).
  27. (Ingelesez)Theobald, Ulrich. (2011-04-11). «Classical Chinese (wenyan 文言)» ChinaKnowledge.de - An Encyclopaedia on Chinese History, Literature and Art (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-10-14).
  28. Shi 2002, 70-71. orr. .
  29. (Ingelesez)Sagart, Laurent. (1999). «The origin of Chinese tones» Proceedings of the Symposium/Cross-Linguistic Studies of Tonal Phenomena/Tonogenesis, Typology and Related Topics.: 91. (kontsulta data: 2025-10-14).
  30. (Ingelesez)Taft, Marcus; Chen, Hsuan-Chih. (1992-01-01). Chen, Hsuan-Chih ed. «Judging Homophony in Chinese: The Influence of Tones» Advances in Psychology (North-Holland) 90: 151-172. or.  doi:10.1016/s0166-4115(08)61891-9. ISSN2976-937X. (kontsulta data: 2025-10-16).
  31. Norman 2012, 139. orr. .
  32. Norman 2012, 58-79. orr. .
  33. Li 2020, 145-146. orr. .
  34. 刘玉婷、李倩倩"> 《汉字简与繁相“争”何太急》《中国青年报》.].
  35. Xigui 2018, 562. orr. .
  36. Boltz 1994, 156. orr. .
  37. Ramsey 1989, 147. orr. .
  38. Xigui 2018, 143. orr. .
  39. ab (Japonieraz)«宋朝体と明朝体のうつりかわり» www.kinkido.net (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-10-19).
  40. (Ingelesez)Delbanco, Dawn. (2008). «Chinese Calligraphy» The Metropolitan Museum of Art (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-10-19).
  41. (Ingelesez)«中文考试服务网» HSK Chinese Proficiency Test (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-10-19).
  42. (Ingelesez)«中文考试服务网 HSK Level 7-9» HSK Chinese Proficiency Test (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-10-19).

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza honek bereWikipedia du:Bisita ezazu.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Txinera&oldid=10432674"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp