Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Txinako Herri Errepublika

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Hau artikulu on bat da. Egin klik hemen informazio gehiagorako.
Wikipedia, Entziklopedia askea

«Txina» orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: «Txina (argipena)»
Txinako Herri Errepublika
中华人民共和国
Zhōnghuá Rénmín Gònghéguó
Ereserkia:Boluntarioen martxa

Txinako Herri Errepublikako bandera

Txinako ikurra
Geografia
HiriburuaPekin
39°54′15″N 116°24′27″E
Hiririk handienaShanghai
Azalera9.596.961 km² (4.)
Ura %2,8
Punturik altuenaEverest (8.848 m)
Punturik sakonenaAydingkol (−154 m)
KontinenteaAsia
MugakideakMongolia,Kazakhstan,Kirgizistan,Tajikistan,Pakistan,India,Nepal,Bhutan,Myanmar,Laos,Vietnam,Errusia,Ipar Korea,Afganistan,Hego Korea etaJaponia
Administrazioa
Gobernu-sistemaunipartidismo,zentralismo demokratiko,errepublika parlamentarioa,Estatu unitario,errepublika konstituzional,communist dictatorship(en)Itzuli etaerrepublika
Txinako Herri Errepublikako presidenteaXi Jinping
LegebiltzarraTxinako Herri Batzar Nazionala
Epai autoritateaSupreme People's Court of the People's Republic of China(en)Itzuli etaSupreme People's Procuratorate of the People's Republic of China(en)Itzuli
Harreman diplomatikoakIkusi mapa Wikidatan
Zeren kide
ikusi
Demografia
Biztanleria1.442.965.000
Dentsitatea150,36 bizt/km² (83.)
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
ikusi
Emankortasun-tasa1,6(2021)
Alfabetizazioa% 96,8(2018)
Derrigorrezko eskolaratzea6
Bizi-itxaropena79(2022)
Giniren koefizientea38,2(2019)
Giza garapen indizea0,768(2021)
Ekonomia
MonetaRenminbi (¥)
BPG nominala12.237.700.479.375 $(2017)
BPG per capita8.826 $(2017)
BPG erosketa botere paritarioa23.350.230.198.209 nazioarteko dolar(2017)
BPG per capita EAPn16.842,408 nazioarteko dolar(2017)
BPGaren hazkuntza erreala6,7 %(2016)
Erreserbak3.235.681.607.213 $(2017)
Inflazioa2,1 %(2016)
Historia
Sorrera data:1949kourriaren 1a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+86
ISO 3166-1 alpha-2CN
ISO 3166-1 alpha-3CHN
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.NEMA 1-15(en)Itzuli,europar loki etaAS/NZS 3112(en)Itzuli
Internet domeinua.cn,.中国,.中國 eta.公司
english.www.gov.cn

Txina,[1] (txinera tradizionalaz: 中國;txinera sinplifikatuaz: 中国;pinyinez:Zhōngguó), ofizialkiTxinako Herri Errepublika,ekialdeko Asiakoestatu burujabe bat da, munduko jendetsuenetan bigarrena: 2025ean, 1.474.843.402 biztanle zituen,[2] munduan bizi diren 5 pertsonatatik bat inguru. Munduko estatu burujabe handienetan laugarrena da,CIA World Factbookaren arabera; eta hirugarrena,Indiak eskaturiko lurraldeak baina Txinak administratzen dituenak kontuan hartuz gero.

Munduko potentzia ekonomikorik handienetariko bat da, eta Asiako ekonomiaren motorretako bat. Hamalau herrialderekin du muga.Pekin (Beijing, 北京) du hiriburua.

Biztanleriaren % 91han etniakoak dira.Putonghua (mandarinera) da hizkuntza nagusia, baina herrialdean erabiltzen diren hizkuntzak asko dira, han bizi diren herrien aniztasun handia dela eta; horien artean —txineraz gain—uigurrera etatibetera daude, besteak beste. Txinerak osoidazkera zaharra du,txinatar karaktereak deritzona.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txinaren izenak»

Euskaraz etaEuropako hizkuntza gehienetan erabiltzen denTxina izenaren jatorriaQin dinastian datzala dirudi, lehenengo dinastia inperialean. Iraganean,Katai izena ere erabili zen, kitan herri altaikotik datorrena. Horixe daMarco Poloren bidaietan emaniko izena.XVII. mendean, Bento de Goesportugaldar jesuitak Txina eta Katai leku bera zirela frogatu zuen.

Txineraz,Txina esatekoZhongguo izena erabiltzen da, etaZhōnghuá Rénmín Gònghéguó (entzun)Txinako Herri Errepublika izena esateko.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txinako geografia»
Txinako mapa

Mugakide hauek ditu:Errusia etaMongolia iparraldean;Ipar Korea,Itsaso Horia etaTxinako Itsasoa ekialdean;Vietnam,Laos,Myanmar edo Birmania,India,Bhutan, etaNepal hegoaldean; etaPakistan,Afganistan,Tajikistan,Kirgizistan etaKazakhstan mendebaldean.

Azalera, berriz, 9.600.000 km²-koa du.Tibet konkistatu zuenetik, munduko hirugarren herrialderik handiena da,Errusiaren etaKanadaren ondoren. Haren tamaina dela eta, hainbat klima eta inguru ditu, oso ezberdinak. Ekialdean,Itsaso Horiaren etaTxinako Itsasoaren kostaldean, ordoki oso populatu eta handiak daude. Hegoaldeko Txinako Itsasoko kostaldea menditsua da eta hegoaldean muino txikiak daude. Erdigunean,Ibai Horia etaYangzi ibaiak daude, berendelta handiekin eta horiez gainera, besteak beste,Mekong,Brahmaputra,Amur,Huai etaXi ere bai.

Mendebaldean mendilerro erraldoiak daude,Himalaia kasu; hango gailurraEverest mendia, iparraldeko isurialdea Txinan duena. Goi ordokietan, badira klima erdi lehor edo basamortuaren antzeko eremuak,Taklamakan etaGobi kasu.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txinako historia»
Txinako Errepublikak (Taiwan) Txinaren ondorengoa dela aldarrikatzen duenez, hemengo atal gehienak Taiwaneko artikuluan ere jaso dira.

Txina milaka urtez okupatua izan den lurraldea da, eta oso historia luze eta zabala du.

Antzinaroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Zhou etaXin dinastietako txanponak

Gizakia gaur egungo Txinako lurraldean oso antzinatik bizi da. Historiaurreko hainbat herriren aztarnak aurkitu dira.Ibai Horiaren inguruan aztarnategi ugari aurkitu dira eta txinatar kulturaren jatorria toki hori dela jotzen da.

Homo sapiensa orain dela 40.000 urte iritsi zen Txinara. LehenagokoHomo erectus espeziearen hainbat aztarnategi aurkitu dira. Orain dela 10.000 urte, gutxi gorabehera,arrozaYangzi ibaiaren ertzetan ereiten hasi ziren. Handik gutxira,Henan probintzianartatxikia ereiten zuten.K.a. 8. milurtekoanIbai Horiaren ertzetan bizi zirenak sedentario bilakatu eta lehenengo herriak sortu ziren. Haietan, milurteko bat geroago,abeltzaintza hasi zen.

Ibai Horiaren kostaldeanShang dinastiaren aztarnak aurkitu dira, lehenengo txinatar kulturarenak. Dinastia harkK.a. XVII. mendetikK.a. XI. mende arte iraun zuen. Haren ondorenZhou dinastiak hartu zuen boterea,K.a. XI. mendetikK.a. 256 urtera. Zhou dinastiaren garaian jaio zirenKonfuzio,Mentzio,Laozi etaZhuangzi pentsalari eta filosofo handien ideiak.

Sima Qianek, bere memorietan, haien aurretikXia dinastia bizi zela idatzi zuen. Hala ere, ez da oso datu fidagarria, kontuan hartuta liburu hori 15 mende geroago idatzi zela (Xia dinastiakK.a. XXII. mendetikK.a. XVII. mende arte iraun zuela idatzi zuen).

Shang dinastiaren garaian, herrialde bat baino gehiago, hainbat hiriren sarea zen lurraldea. Lurralde haietan erregea errespetatzen zen, baina baziren beste hiri batzuk, Shang dinastia onartzen ez zutenak. Haietako bat izan zen Zhou hiria, Shang garaitu eta Zhou dinastia ezarri zuena.

Inperioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Qin Shihuang enperadorea

Qin dinastia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Qin dinastia»

Qin dinastia Txinaren batasuna aldarrikatu zuen lehenengoa izan zen.K.a. 221. urtean euren erregeak bere burua 皇帝 (huángdì) izendatu zuen enperadore, baina inplikazio erlijiosoak ere bazituen. Modu horretan «errege» (王wáng) izena albo batera utzi zen. Lehenengo Qin Enperadorearekin Txina batu, zentralizatu eta indartsua sortu zen. Neurriak eta pisuak batu ziren eta idazkera ere bateratu zen. Aurrekoen liburuak erre ziren, ez baitzetozen bat pentsaera berriarekin.Qin Shi Huangen heriotzaren ondoren,Ershi Huangdi semeak (Bigarren Enperadorea) hartu zuen boterea,K.a. 209an. Hala ere, presioak handiak ziren etaK.a. 206anLiu Bangek bere burua enperadore izendatu etaHan dinastiaren erregealdia hasi zen.

Han dinastia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Han dinastia»

Han dinastiaren erregealdia bi ataletan bereizten da. Lehenengoak gortea mendebaldean zuen eta bigarrenak, presioak zirela eta, gortea ekialdera eraman zuen,Luoyang hirira. Bi epeen artean,Xin dinastiakoWang Mangek bere burua enperadore izendatu zuen etakonfuzianismoan oinarritutako estatu bat sortzen saiatu zen, baina ez zuen lortu.

Onura ekonomiko eta kultural handiko epea izan zen.Zetaren bidea sortu zen etaSima Qianek Txinako historia idatzi zuen.Xian enperadorea, Han dinastiako azkena, erresistentzia militarren eskuetan erori eta ezin izan zuen lortu militarrek boterea hartzea. Haren heriotzaren ondoren192an estatu kolpe bat egin zuenCao Caok, baina horrek Txina batzea ez zuen lortu.

Hiru erreinuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Cao CaokLuoyangen zuen boterea txikia zen etaLiu Bei etaSun Quan militarrekin liskarrak izan zituen.206anHegi Gorrietako Batailan, inperioa hirutan zatituta geratu zen.220anCao Pik hartu zuen boterea eta azken Han enperadorea garaitu etaWei dinastia sortu zuen.221an Liu Bei]]k bere burua Han dinastiaren ondorengoa izendatu zuenChengdun, etaShu estatua aldarrikatu.Sun QuanekYangziaren inguruanWu erreinua aldarrikatu zuen222an eta229an enperadore izendatu zuen bere burua. Modu horretan, hiru erreinu sortu ziren Txinan, bakoitzakHan dinastiaren ondorengoa zela zioela.

Jin dinastia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Jin dinastia»

265tik420raJin dinastiak berriro ere bildu zuen Txina osoa.263an Weiren tropek Shu estatua konkistatu zuten, eta modu horretan hiru erreinuetatik bira igaro ziren.265eanSima Yanek,Sima Qianen ondorengoak, Wei enperadorea boteretik kendu eta Caoren familiaren boterearekin bukatu zuen, Jin dinastia ezarriz.280an Jinek Wu erreinua konkistatu zuten eta, beraz, iraganeko Han inperio osoa biltzea lortu zuten.

304tik aurrera ezegonkortasun handia egon zen Txinako iparraldean eta berriro hautsi zen batasuna. Jin dinastiaren korteaNanjingera mugitu zen eta bertan egon zen420 urtea arte.

Hamasei erreinuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

304tik439ra Txinako iparraldea Jin dinastiaren kontroletik aldendu zen, eta hantxe hainbat tribuk euren erreinuak ezarri zituzten, hamasei guztira.

Iparraldea eta Hegoaldea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

440an Tuoba herriak (txinatarra ez zen herri bat) iparraldeko hamasei erreinuak konkistatu zituen eta, berriro batuz, Iparraldean estatu bakarra sortu zuen. Halaxe, Txina bi erreinutan banatu zen, bata iparraldean eta bestea hegoaldean. Bakoitzean hainbat dinastia izan ziren gobernatzen urte gutxian.

Sui dinastia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Sui dinastia»

581anYang Jian iparraldekoZhou dinastiako jeneralak boterea eskuratu etaSui dinastia ezarri zuen. Zortzi urte geroago,589an hauek hegoaldekoChen dinastia garaitu eta iparraldea eta hegoaldea berbatu zuten.

Garai honetanKanal Handia etaTxinako Harresia eraiki ziren.Budismoaren aldeko hautua egin zen.

604anYang Guangek bere aita ordezkatu zuen, eta insurjentzia militarrak egon ziren.617an Sui dinastiako bigarren enperadorea erail zuten etaTang dinastia ezarri zen.

Tang dinastia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Tang dinastia»

618anLi Yuanek boterea hartu zuenGaozu enperadore moduan eta Tang dinastia ezarri. Haren semeetako batek624an bere bi anaiak hil zituenXuawuko atean;Chang'anen eta aitaren abdikazioa behartu ondoren,Taizong bigarren Tang enperadore bilakatu zen.

Aitaren eta semearen ohaide izan zen emakume batek botere handia hartu etaZhongzong bere seme eta tronurako ondorengoa erditik kendu ondoren,Wu enperatriz izendatu zuten, Txinako historian izan den emakumezko goi agintari bakarra. Emakume hori Zhou dinastiako kide zen eta urte horietan bere dinastia berrezarri zuen. Hala ere,705eanZhongzongek bere ama tronutik kendu eta Tang dinastia berrezarri zuen. Horrek barne borrokak sortu zituen eta azkenean Tang dinastiakoXuanzong enperadoreak lortu zuen boterea.

Arazo horiek guztiak kontuan izanda ere, Txinako historiako garairik oparoena izan zen.Xinjiang probintzia erreinuari gehitzeak Txinaren tamaina sekula ez bezala emendatu zen,Qing dinastian lortu zuen tamainara iritsi ez bazen ere.

755anAn Lushaneko matxinadak estatuaren boterea izugarri murriztu zuen. Haren eragina mendetan nabaritu zen etauigur etatibetar herriei eskubide batzuk eman behar izan zizkieten, Txinaren baliabideak gutxiagotuz.

X. mendean itzali zen dinastia.904anZhu WenekChang'an konkistatu zuen,907an azken Tang enperadorea hil etaLiang dinastia aldarrikatu zuen.

Bost Dinastia eta Hamar Erreinuen garaia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hurrengo urtean oso ezegonkorrak izan ziren Txinan,907tik960ra. Urte horiekBost Dinastia eta Hamar Erreinuen garaia izenarekin ezagutzen dira. Iparraldean bost dinastiak agindu zuten garai horretan eta hegoaldean hamar erreinu sortu ziren.

Song dinastia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Song dinastia»
Txinako egoera Song dinastiaren Hegoaldeko garaian

960an IparraldekoZhou dinastiakoZhao Kuangyin militarrakSong dinastia sortu zuenTang dinastiaren ondoren egon ziren 5 dinastien ondorengo moduan.Kaifengen ezarri zuen hiriburua eta hegoaldeko hainbat erreinu konkistatu zituen eta Txinak Tang dinastiarekin izan zuen boterearen parte bat berreskuratu. Merkataritza izugarri hasi zen eta diruaren erabilera normaldu. Dinastia honen aginteankhitan,tangut etajurchen herriek euren estatuak sortu zituzten iparraldean. Azken herri horrek1127an Song dinastia hegoaldera mugiarazi zuen. Hiru herriok txinatarren dinastia eredua ezarri zutenez, txinatar historialarientzat dinastien zerrendatan agertzen dira.

1127tik1279ra Hegoaldeko Song erreinua sortu zen, iparraldetik ihes egitean. HiriburuaHangzhoun jarri zen. Inoiz ez zuten lortu iparraldea bereganatzea.

Txinaren batasuna1279an gertatu zen,mongoliarrek bai iparraldea bai hegoaldea konkistatu eta batu zituztenean.

Yuan dinastia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Yuan dinastia»

Mongoliarrak herri altaiko nomada ziren, baina munduan inoiz egon den lur-inperiorik handiena konkistatu zuten. Euren mugakEuropa ziren mendebaldean,Iran hegoaldean eta Txina ekialdean.

Gengis Khanek Xiak konkistatu zituen eta bere semeaOgedei Khanek Jinak1234an.1271anKublai KhanYuan dinastia sortu zuenPekinen.1279an Song dinastia garaitu zuen guztiz. Garai horretan, Ibai Horiak sorturiko uholdeek eta izurriteek gosea eta gaixotasunak ekarri zituzten. Hori dela eta, ezegonkortasun handiko epea zabaldu zen.

Ming dinastia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ming dinastia»
Kangxi Enperadorea, Qing dinastiakoa

Yuan dinastiaren garaian sortu zen ezegonkortasun sozialakZhu Yunzhang errebeldeak boterea lortzea ekarri zuen eta1369anMing dinastia sortu zuen, hiriburutzatNanjing hartuz. Haren semeak Pekinera eraman zuen gortea.

Yongleren garaian Txina munduko itsas potentziarik handiena izan zen:Zheng HekAsia etaAfrika inguruan bidaiak egin zituen, baina kostu ekonomiko handiegiarekin.

Ming garaian paper moneta erabiltzeari uko egin zioten etazilarra erabili zen berriro. Zilarra lortzeko negozio bideak ireki zirenJaponiarekin, etaXVI. mendetik aurrera,PortugalekinMacao hiriaren bitartez. Horiek zilarraFilipinetatikAmerikara bidaltzen zuten.

Qing dinastia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Qing dinastia»

Qing dinastiak1644tik1911rarte agindu zuen Txinan.Mantxuriatik etorriak ziren eta horregatik euren hizkuntza ezarri zuten ofizial gisa.Taiwan,Tibet, Mongolia etaXinjiang konkistatu zituzten.

Botere handia zuten baina matxinada handiak ere izan zituzten.1851tik1864raTaiping matxinada izan zuten, milioika hildako eragin zituena.XIX. mendeanOpioaren Gerrak egin zituztenBritainia Handiaren aurka,Hong Kong galduz.

1894 eta1895anKorearen inguruko gaiengatikLehen Txina-Japonia Gerra izan zen. Gerra honetan Korea eta Taiwan galdu zituen eta hauek Japoniaren esku geratu ziren. Galdu zutenez jendea altxatu etaerrepublikaren aldeko aldarri handiagotu zen.

Txinako Errepublika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txinako Errepublika»

1911kourriaren 10eanWuchangeko altxamendua gertatu zen, Qing dinastiaren aurka. HorrekXinhai Iraultza sortu zuen.[3]Puyi, azken Qing enperadorea, kargutik kendu zuten1912an.

Sun Yat-sen iraultzaile txinatarraAEBtik etorri etaTxinako Errepublikako presidente izendatu zuten. HorrekYuan Shikai Qing militarrarekin akordioa lortu eta bera izendatu zuten presidente berri. Bere anbizioak bultzatuta1915ean bere burua enperadore izendatu zuen. Orduan Sun Yat-senek bere alderdiKuomintang zuzentzeko berriro erbestetik itzuli zen.Guangzhou bere indarrak bildu eta bertatikChiang Kai-shekek zuzendutako armadak Txinako zati handi bat konkistatu etaNanjingen jarri zuten hiriburua.

Chiang Kai-shek Errepublikako presidente izendatu zuten. Hasieratik bi arazori aurre egin behar izan zion. Alde batetik,Txinako Alderdi Komunista eta estatu komunista bat sortzeko asmoa. Bestetik, Japoniak Txinarekiko zuen jarrera.1931n JaponiakMantxuria konkistatu zuen eta bertanMantxukuo estatua sortu.1937an Japoniak Txina inbaditu zuen.

1945anII. Mundu Gerra bukatu ostean Japoniak Asia kontinentalean zituen lurrak utzi zituen eta Txinak Mantxuria eta Taiwan bereganatu zituen. Hala ere1947an komunistek berriro ere ekin zioten eta1947anGerra Zibila hasi zen. Komunistek irabazi eta Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zuten; gauzak horrela, Txinako Errepublikako agintariek ihes egin eta Taiwanen finkatu ziren.

Txinako Herri Errepublika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txinako Herri Errepublikaren historia»

1949kourriaren 1eanMao Zedongek Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zuenTiananmeneko atean,Hiri Debekatuan.

Maok Txinan1976an hil zen arte agindu zuen. Bere politikarik garrantzitsuenakAurrerako jauzi Handia etaIraultza Kulturala izan ziren.

Mao hiltzeanHua Guofengek ez zuen lortu boterean indartsu egotea etaDeng Xiaopingek hartu zuen azkenean gidaritza. Honek irekitze politiko eta ekonomikoa egin zuen eta Txina hazkuntza handiko garai batera sartu zuen.1989anTiananmenen bilduta zeuden ikasleen aurka jazarri ziren tankeekin.

Dengen ostean,Jiang Zeminek hartu zuen boterea eta2004anHu Jintaok hartu zituen kargu guztiak.2014koirailaren 17an,Ilham Tohti akademiakideuigurra epaitzen hasi zirenXinjiangen.2014 hasieran atxilotu, eta salaketa ofiziala egin zuen gobernuak. Zortzi laguneko talde «separatista» bateko buru izatea leporatu zion. Disidentziarako aukerarik ez zutela salatu zuten uigurrek[4].

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txinaren banaketa administratiboa»

Txinako Herri Errepublika 32 entitate administratibotan banatzen da: 22probintzia (省shěng) (23,Taiwan sartuz gero), 5 eskualde administratibo, 4udal-probintzia eta bi eskualde berezi. Gehien dagoen eredua probintziarena da. Bosteskualde autonomoak (自治区zìzhìqū)tibetar,uigur,mongol,hui etazhuang herriei dagokie. Lauudal-probintziak (直辖市zhíxiáshì) (Tianjin,Pekin,Chongqing etaShanghai) eskualde metropolitarrak dira.Administraturiko Lurralde Bereziak (特别行政区tèbié xíngzhèngqū)Hong Kong etaMacao dira, beren sistema ekonomiko eta judizial berezi, diru, Interneteko domeinu, telefono aurrizki eta banderekin. Txinako Herri Errepublikak Taiwan berea dela aldarrikatzen du, baina uharteade facto independientea da etaTxinako Errepublika izena darabil. Munduko 24 herrialdek bakarrik onartzen dute Taiwan ez dela Txina, eta herrialde horiek ez dute Txinako Herri Errepublika estatu gisa onartzen.

Probintzia, lurralde autonomo eta udal-probintzia horiek 17prefektura (地区 dìqū), 30prefektura autonomo (自治州zìzhìzhōu),prefektura mailako 283 hiri (地级市 dìjíshì) eta hiruligatan (盟méng) banatzen dira.

Probintziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Eskualde autonomoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udal-probintziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lurralde bereziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txinako politika»

Txinako Herri Errepublikako boterea hiru adar nagusitan oinarritzen da:Alderdia eta haren menpeko Armada eta Estatua. Estatu burua Txinako Herri Errepublikako presidentea da eta, aldi berean, Alderdiaren burua, idazkari orokorra baita.Askapenerako Herri Armadako burua (hau da, Txinakogudarosteko burua) izatearekin batera, Batzorde Militar Zentraleko Presidente ere bada. Gaur egun hiru karguok pertsona bakarrak betetzen ditu,Xi Jinping, aurretik zegoenHu Jintaorekin gertatu bezala. Pertsona berak hiru karguak edukitzea aurreko urteetan egon ziren hiru buruzagien arteko borrokak ekiditeko egin ohi da. Horren aurrekari bat1960ko hamarkadan gertatu zenMao Zedong alderdiburuakLiu Shaoqi estatuburua kargutik aldendu zuenean gertatu zen, eta horrek Txina1980ra arte estatubururik gabe utzi zuen.

Xi Jinping argazkia
Xi Jinping, Txinako Herri Errepublikako presidentea.

Presidentearen azpianTxinako Herri Errepublikako Estatu Kontseilua dago, Gobernu organoa. Gobernu horren burua lehen ministroa da, gaur egunLi Keqiang. Horrek duen ministro taldea aldakorra da eta gaur egun lau lehen ministro orde daude. Presidenteak eta Estatu Kontseiluakbotere betearazlea osatzen dute.

Botere legegilea 3.000 delegatu urtean behin biltzen dituenTxinako Herri Errepublikako Nazio Herri Batzarrak osatzen du. Horren tamaina dela eta, eta kideak 5 urtez aukeratzen direnez, 150 kidek osatutako lantalde batek haren iraunkorra osatzen du.

Txinan ez dago botere judizial independenterik eta Alderdiaren esku dago.1970eko hamarkadatik aurrera hainbat saiakera egin diraEuropako sistema judizialean oinarritutako sistema bat eratzen, baina saiakerak antzuak izan dira. Hong Kong eta Macao beren sistemak dituzte,Britainia Handiko etaPortugalgo sistemetan oinarrituta, hurrenez hurren.

Txinako Alderdi Komunistaz gain beste 8 alderdi badira, baina Alderdi Komunistaren autoritatea onartu behar dute eta beraz, sinbolikoak dira. Paper kontsultiboa ematen zaie.1980tik aurrera herrietako buruak hauteskundeen bitartez aukeratzen dira eta azken urteetan, hirietako auzoetan ere bai. Barruti bakoitzean Alderdi Komunistako ordezkariak ere hauteskunde bitartez aukeratzen dira. Hong Kong eta Macaok hauteskunde legegileak dituzte, baina kideen heren bat aukeratzeko bakarrik.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txinako ekonomia»

Txinako Gerra Zibila bukatuta Herri Errepublikako gobernuak izaerasozialistako hainbat aldaketa egiten hasi ziren, enpresa pribatuen nazionalizazioa eta nekazaritzaren kolektibizazioa kasu.1953 eta1957 arteanSobietar Batasunaren laguntzaz Bost Urteko Lehen Plana garatu zuten.

Honen ostean Mao Zedongek beste bide bati ekin zion, industrializazioa handitzeko.Aurrerako Jausi Handia moduan ezagutzen den politika egin zuen, baina ez zuen ezer lortu eta1958an bertan atzera egin zuten. Aldentze honek, gainera, SESBekin zituen harremanak tenkatzea ekarri zuen etaIraultza Kulturala abiatu zen, alderdiaren barruan zeuden disidentziarekin amaituz.

Maoren heriotzarekin bere jarraitzaileak kartzelaratu zituzten etaDeng Xiaopingek hartu zuen boterea, maoismoaren oinarriak alde batera utziz. Estatuak planifikatzen jarraitzen bazuen ere enpresa pribatuen sorrera baimendu zen, eta atzerriko dirua onartzen hasi ziren. Hazkuntza ekonomikoa handia izan zen1980ko hamarkadan.1992an hegoaldean zegoen hazkuntza ekonomikoaren alde egin zuen Alderdiak eta urte horretan %14,2 hasi zen ekonomia. Hurrengo urteetan %10a inguru hazten jarraitu zuen.

Txinako mundukoelektratresna etaoihalgintza sortzaile handiena da, batez ere langileen soldata baxuak direla eta. Gaur egun munduan sortzen diren ondasunen %25a Txinan egin dira.2004tik aurreraEuropar Batasuna da Txinaren aliatu komertzial handiena. Hala ere hazkuntza honek barnealdeko eskualdeen eta kostaldeko eskualdeen arteko desoreka sortu du.

2006an TxinakItalia gainditu zuen Barne Produktu Gordinaren estatistikan estatistikak birkalkulatzean eta2005eko hazkuntza kontutan hartzeanErresuma Batua etaFrantzia ere gainditu zituen munduko laugarren potentzian bilakatuz. Gaur egun 2.228.862.000.000dolar da bere BPGa.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txinako demografia»
Txinako populazioaFAOaren datuen arabera
Txinako populazio piramidea

Nazio Batuen estimazioen arabera, 2024ko urtarrilean 1.435.229.000 pertsona bizi dira Txinako Herri Errepublikan.[2] 2023. urteraino Txina izan da munduko estaturik jendetsuena, baina urte hartako apirilean Indiak aurrea hartu zion, eta Txina bigarren postura igaro da biztanle kopurutan.[5] Txinako Herri Errepublikak bere burua multi-etnikotzat du, nahiz eta %91han etniakoak diren.[6] Mendebaldean beste herri batzuk ugariagoak dira.

Txinako populazioaren gorakada mugatzeko gobernuakhaur bakarraren politika izan zuen indarrean 1979 eta 2015 urteen artean. Politika horrek hirietako familiak haur bakarra izatera derrigortzen zituen; herriguneetan bi izan zitzaketen, baldin eta lehena emakumezkoa bazen. Halakorik gertatzen zenean, emakume askokabortua egiten zuten bigarrena gizonezkoa izateko, ekonomiaren aldetik hobea zelakoan. Hori zela eta, Txinan 100 emakumeri 199 gizonezko proportzioa zegozkion jaiotzeetan. Desoreka hori saihesteko, neurriak hartu zituen Txinako gobernuak. Alde batetik, sexua aurrez jakiteko teknikak mugatu egin zituzten, eta bestetik, diru-laguntzak eman zizkieten bi neska zituzten familiei.

Politika horrek kritika handiak jaso zituen, baina baita txalo ugari ere.NBEk populazioa 200 milioi pertsonatan jaitsi zela kalkulatu zuen. Presiopean,2013an ume bakarraren politika eraldatu zen; guraso bat seme edo alaba bakarra bazen, bi seme izan zitekeen. Azkenean,2015ean, haur bakarraren politika bertan behera geratu zen; baina lehen zegoen bi semeko muga mantendu zen[7].

XXI. mendearen lehen bi hamarkadetan, Txinako populazioa 8-10 milioi biztanletan handitu izan da urtero. 2020ko hamarkadan, ordea, populazio hazkunde hori eten egin da.NBEren aurreikuspenen arabera, hurrengo urteetan Txinako biztanleriak behera egingo du zertxobait, eta 2050. urtean 1.317 milioi biztanle ingurukoa izango da, gaur egun baino gutxiago.[2]

Txinako herriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txinako talde etnikoak»

Txinak ofizialki 56 etnia ezberdin aitortzen ditu bere herrialdearen barnean. Horietatik handiena Han etnia da, baina badira beste asko populazio handikoak, nahiz eta portzentaje txikian. Hauek dira 10 talde etniko handienak:

  1. Han (汉族:Hàn Zú)
  2. Zhuang (壮族:Zhuàng Zú)
  3. Mantxuak (满族:Mǎn Zú)
  4. Hui (回族:Huí Zú)
  5. Miao (苗族:Miáo Zú) (Hmong)
  6. Uigur (维吾尔族:Wéiwúěr Zú)
  7. Yi (彝族:Yí Zú)
  8. Tujia (土家族:Tǔjiā Zú)
  9. Mongolak (蒙古族:Měnggǔ Zú)
  10. Tibetarrak (藏族:Zàng Zú)

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza ofizialak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Txinako mapa etnolinguistikoa

Txinako hizkuntza nagusiatxinera (汉语/漢語, Pinyin:Hànyǔ, 华语/華語,Huáyǔ edo 中文,Zhōngwén) da.Txinako Herri-Errepublikan etaTxinako Errepublikan (Taiwanen) ofiziala da, eta 1.300 milioi hiztun baino gehiago ditu.Sino-tibetar familiakoa da. Munduan hiztun gehien dituen hizkuntza da.

Txinera estandarraputonghua da, «herriaren mintzaira».Mandarin dialekto multzoarenPekineko ahoskeran du oinarria. Dialektoen arteko aldea hain da nabarmena, batzuek hizkuntzak bereizitzat hartzen dituzte. Hizkuntza erromanikoen arteko aldearekin konparatu ohi da.

Txineraz gain, nazio gutxituen hizkuntza batzuek nolabaiteko babesa edo ofizialtasuna jasotzen dute. Aipagarrienaktibetera,zhuangera etahmong hizkuntzak dirasino-tibetar familian.Indoeuropar familian,errusiera etatajikera daude etakoreera hizkuntza isolatua salbu, Txinako beste hizkuntzakfamilia altaitarrean, familiaaustroasiarrean,tai-kadai familian eta familiaaustronesiarrean kokatzen dira.

Kolonizazio europarraren ondorioz,Macaunportugesa ere ofiziala da etaHong Kongen,ingelesa.

Txinera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txinera»

Txinera estandarra da munduan hiztun gehien dituen hizkuntza eta Txinako hizkuntza ofiziala. Bertanzhōngwén izena hartzen du, baina badira beste izendapen batzuk. Txinako Herri Errepublikanhànyǔ (漢語 / 汉语, «Han herriaren hizkuntza») izena hartzen du. Hizkuntza batuaripǔtonghuà (普通話 / 普通话, «hizkera komuna») deitzen zaio Txinako Herri Errepublikanguóyǔ (國語 / 国语, «nazio hizkuntza»)Taiwanek kudeatutako Txinako Errepublikan.huáyǔ (華語 / 华语, «txinera») izenez ere ezagutzen da, batez ereSingapur,Malaysia eta Asiako hego-ekialdean. Euskaraz hizkuntza ofizial estandarrari txinera dei dakioke. Askotan «mandarinera» erabiltzen da, baina hitz hori tentuz erabili behar da, eskualdez eskualde mintzatutako dialektoak ezberdinak izan arren, «mandarinera» izena hartzen baitute. Hizkuntzalari batzuen arabera, eskualdeetan hitz egiten den txinerak desberdintasun handiak ditu,hizkuntza erromantzeek dituztenen gisakoak.

Erlijioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Buda baten eskultura harrian egina

Txinako gehiengoak bere burua ez-erlijiosotzat du, % 59, hau da, 767 milioi biztanle. Hala ere erlijioak paper garrantzitsu bat jokatzen du euren bizitzatan, batez ereKonfuzianismo etaTaoismoak. Populazioaren % 33aren sineskerak nahiko nahasiak dira eta "Sineskera Tradizionala" izenarekin klasifikatu ohi dira.

Sineskera Tradizionala izenarekinarbasoen gurtza,budismoa etataoismoa nahasten dituen herri sineskera ezagutzen da. Gaineraneolitikotik datorrenanimalien gurtza etaeguzkia,ilargia,zerua eta hainbatizarren gurtza ere egiten da. Beste erlijioekin nahasten da eta askotan ez ditu muga zehatzak. Hala ere 850 milioi jarraitzaile ditu. Mitologia atalean hainbat jainko azaltzen dira.

Populazioaren % 6aBudista da eta horren barruan batez ereMahayana Budismoa (大乘) eta bere azpian daudenLur Puroa (净土宗) etaZen (禅宗) dira praktikatuenak. Gutxi gora behera 100 milioi budista daude eta beraz antolatutako erlijiorik zabalduena da.Theravada Budismoa etaTibetar Budismoa ere praktikatzen dira, baina oso loturik daude gutxiengo etnikoekin.Huien artean 20 milioimusulman daude eta gainera 15 milioiprotestante eta 5 milioikatoliko.

Falun Gong,1990eko hamarkadan garatutako pentsaera bat Gobernuak satanizatu zuen, baina Falun Gongek ez da berez erlijioa bere jarraitzaileentzat, baizik eta praktika espiritual bat. Gaur egun 70 eta 100 milioi jarraitzaile artean dituela uste da, baina ez dago oso argi eta txinatarren jarrera orokorrean txarra da erlijio honekiko.

Azken urteetanFeng shuiaren praktika munduan zehar hedatu da. Feng shuia erlijio bat baino etxeko gauzak ordenatzeko teknika bat da.Yin eta yangarekin lotuta dago eta harmonia aurkitzea du helburu. Teknika hauekTang dinastiaren garaian hedatu ziren,VII. mendetikX. mendera.

Mitologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txinatar mitologia»
Nuwa eta Fuxi agertzen diren irudi bat

Txinatar mitologia berezia eta oso antzinakoa da.Jainko ugarikoa da etaindoeuropar etajaponiarren eragina du.Han dinastian idatzitako testuetan oinarritzen da gaur egungo ezaguera mitologikoa, baina honek ez ditu 2.000 urte baino gehiago eta beraz antzinako filosofiaren berrirakurketa bat dela uste da. Idazki hauetan jainkoak erregetan bilakatu ziren eta puntu kardinalak jainkoetan.

Txinatar mitologian honakoak dira pertsonaiarik garrantzitsuenak:

Horretaz gain badira beste hainbat animalia mitologiko,dragoia kasu. Txinatar mitologian dragoi ezberdinak daude gai ezberdinei lotuak.Fenghuanga txinatarfenixa da,Qilinjirafa bat da etaKun arrain bat.

Artea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Zetan eginiko Txinatar koadroa

Txinako arteak bi kontzeptu ezberdin barnebiltzen ditu. Alde batetikkaligrafia artetzat dute, eta berazestetika oso loturik dago kaligrafiak berak adierazi nahi duen hitzarekin. Bestalde zein materialetan egina dagoen ere garrantzi handia du. Horregatikbrontzea,jadea,zeramika etaterrakota erabiltzen dira artelanak egiteko, hala nola egunero erabiltzen diren beste material batzuk (lakak,zeta,egurra...).

Garrantzi handia duteMing dinastiako zeramikek eta bertan egiten diren marrazkiak. Hainbat dinastien garaian ere eskultura garrantzitsuak egin dira etaarkitekturak ere garrantzi handia izan du hainbat eraikinetan,Hiri Debekatua kasu.

Antzinako gizartea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Antzinako familia txinatarrak oso oparoak izaten ziren, kide ugariz osatutakoak. Teilatupe berean aitona-amonak, gurasoak, seme-alabak eta baita ilobak ere bizi ohi ziren. Semeek, gainera, ezkondu eta gero, gurasoen etxean bizitzen jarraitzen zuten. Horrela, etxe berean lauzpabost belaunaldi biltzen ziren, antolaketa patriarkal zorrotz baten menpe beti, aitarekiko errespetuan oinarrituta. Beraz, familia-buruak izaten zuen beti familian barruan sortzen ziren gatazketan erabateko erabaki-ahalmena, baita arlo ekonomikoan ere, eta, alderantziz, gazteenek ez zuten deliberazio edo ebazte-aukerarik izaten. Hala, familiako gizonezko zaharrenari zegokion agintaritza gorena eta haren menpean geratzen ziren etxe horretan bizitzen ziren gainontzeko guztiak.

Neskak, ezkondu ondoren, etxetik atera eta senarraren familia berriaren kide bihurtzen ziren eta, horregatik, mutilek baino balio gutxiago izaten zuten sortze-familientzat. Ondorioz, landa-ingurunetan bereziki, gehienetan ez zituzten eskolaratzen. Etxe oneko neskek aukera gehiago izaten zuten eta etxean bertan ikasteko aukeraz aprobetxatzen ziren.

Irakaskuntza alorrean berriz, Antzinako Txinak, oro har, hiru maila izaten zituen:

  • Etxeko hezkuntza: 7 urte bitartekoa. Haurrek hitz egiten eta familiako oinarrizko arauak ikasten zituzten.
  • Oinarrizko hezkuntza: 7 eta 14 urteko ikasleentzat, etxean bertan zein eskolan egiten zena. Haurrei idazten eta irakurtzen irakasteen zitzaien, Hiru Hitzak izeneko liburuan oinarrituta. Kaligrafia, matematika, musika eta arku-tiroa lantzen zituzten.
  • Hezkuntza gorena: 14 eta 18 edo 19 urte bitarte: historia, filosofia, literatura, naturaren zientziak eta abar ikasten zituzten. Familiaren administrazioa eta herriaren gobernua ere irakasten zitzaien.

Aisiari dagokionez berriz, haur txinatarrek, munduko gainontzeko lekuetakoek bezala, jolasteko grina handia erakusten zuten. Bazituzten aktibitate fisikoari lotutako jokoak: gure oilo-itsuaren antzekoa, korrika-lehiak… Oso ohikoa izaten zen herensuge baten irudikapena egitea eta, norbaitek harat-honat zebilkiela, gainontzeko haurrek haren isatsaren muturra harrapatzen saiatzea. Nonahi zabalduta zegoen, baita ere,cuju izeneko jokoa (cu: «ostikoa»,ju: «pilota»), gure gaurko futbolaren antzekoa zena.

Bazituzten, noski, joko lasaiagoak ere:xakea,dominoa… Azpimarratu behar daGo izeneko estrategia-joko korapilatsua bezain herrikoia, tablero baten gainean pasatzen dena eta bi partaideren artean jokatzen dena.

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Txina gaur egun potentzia handi bat da hainbat kiroletan eta berezikiping-pong,badminton etaboleibolean.Xakea,Go etaXiangqi jokoek jokalari ugari dituzte eta norgehiagokak antolatzen dira.

Txinak guztiraJoko Olinpikoetan 278 domina irabazi ditu1984tik.

Barne Mongolian etaTibeten zaldiekin harremanetan dauden herri-kirolak jokatzen dira.

Azken urteotan txirrindularitza ospea hartzen ari da. 1995. urtean Txinako Tourra jaio zen, baina Qinghay Lakuko Tourra garrantzi handiagoko lasterketa da. Hau, munduko laugarren Itzuli luzeena da.

Gizateriaren ondarea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Txinak 38 leku izendatu ditu, eta munduko hirugarren postuan aurkitzen da,Italia etaEspainiaren atzetik (44 eta 41, hurrenez hurren).


Txinako Herri ErrepublikaGizateriaren ondareaTxinanTxinako Herri Errepublika

Wudang mendiak  • Antzinako Koguryo Erresumako Hiriburuak eta Hilobiak  • Suzhou hiriko lorategiak  • Dazu labar eskulturak  • Fujian Tulou  • Potala jauregiaetaJokhang,Norbulingkabarne  • Harresi Handia  • Huanglong  • Hiri DebekatuaetaMukdenjauregi inperialak  • Ming eta Qing dinastietako hilobi inperialak  • Jiuzhaigou harana  • Diaolou  • Lijiang  • Longmen leizeak  • Lu mendia  • Macau  • Dengfengekomonumentu historikoakQin Shi Huangen Mausoleoa • Mogao leizeak  • Emei mendia,Leshan Buda erreldoiabarne  • Huang mendia  • Qingcheng mendia etaDujiangyan ureztatze sistema  • Sanqing mendia  • Tai mendia  • Wutai mendia  • Wuyi mendiak  • Chengde mendi egoitza • Zhoukoudian  • Ping Yaoantzinako hiria  • Sichuan Panda Erraldoiaren santutegiak  • Txina Hegoaldeko Karsta  • Udako Jauregia,Pekingo Lorategi Inperiala  • Qufu,Konfuzio eta Kong familiaren tenplu eta hilerria  • Zeruko Tenplua,Eskaintza Aldare Inperial bat Pekinen  • Hiru Ibai Paraleloak Yunnanen  • Xidi eta Hongcun herrixkak • Wulingyuan  • Yin Xu • Yungang leizeak

Turismoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Txinara joateko pasaportea eta bisa behar dira. Txinako dirua,yuana (renminbi) ezin da Europan erosi, baina hoteletan eta Txinako Bankuan aldatzen dute. Yuana ezin da Txinatik atera, eta atzerako trukea egiteko lehen trukearen ziurtagiria eskatzen dute, Txinako Bankuaren zigiluarekin.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak..
  2. abc (Ingelesez) World Population Prospects 2022, Online Edition [File: Compact (most used: estimates and medium projections). . United Nations, Department of Economic and Social Affairs, Population Division, population.un.org (kontsulta data: 2024-2-6).
  3. Li Xing. (2010). The Rise of China and the Capitalist World Order. Ashgate Publishing, Ltd., 91 or. ISBN0-7546-7913-6..
  4. «Ilham Tohti akademiakide uigurraren aurkako epaiketa hasi dute Txinan»[Betiko hautsitako esteka],Berria, 2014-09-18
  5. (Ingelesez) India overtakes China as the world’s most populous country. . United Nations, Department of Economic and Social Affairs (kontsulta data: 2024-2-6).
  6. (Ingelesez) Communiqué of the Seventh National Population Census (No. 2). 2021. National Bureau of Statistics of China, stats.gov.cn (kontsulta data: 2023-2-17).
  7. (Gaztelaniaz)«China pone fin a la política del 'hijo único'» ELMUNDO 2015-10-29 (kontsulta data: 2019-01-06).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Txinako_Herri_Errepublika&oldid=10361533"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp