Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Tximino Erregea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tximino Erregea
Journey to the West universe(en)Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
InspiratuaWuzhiqi(en)Itzuli,Hanuman,Shi Pantuo(en)Itzuli etaWukong(en)Itzuli
Datu biografikoak
Jaiotza-izena石猴
JaiotzaMount Huaguo(en)Itzuli
Sexuagizonezkoa
EgoitzaShuilian Cave(en)Itzuli
Bestelakoak
IrakasleakXuanzang(en)Itzuli etaSubhuti(en)Itzuli

Tximino Erregea (txinerazSun Wukong (孫悟空),japonieraz Son Gokū (そん ごくう)[oh 1][1])Txinako izaki legendario bat da, bereziki ezagunaXVI. mendekoMendebaldera Bidaia liburuagatik (西遊記/西游记) eta ondoren egindako istorio eta adaptazio askorengatik. Tximino Erregearen jatorria eleberria baino askoz zaharragoa da, etaHanuman tximino-jainkohinduraino edoSong dinastiakoRamayanaraino hedatzen da[2]. Eleberrian, harri batetik jaiotako tximino batek naturaz-gaindiko botereak lortzen ditutaoismoaren praktikak jarraituz. Zeruaren aurka matxinatu ostean,Budak mendi baten azpian kartzelaratzen du, eta beranduagoTang Sanzang monjearekin bidaia bat egiten du mendebaldera (Indiara) budistensutrak lortzeko.

Tximino Erregeak indar oso handia du; gai da bi mendi zerutiarren pisua garraiatzeko bere bizkar gainean "meteoro baten abiaduran" korrika egiten duen bitartean. Gai da, era berean, 108.000li bidaiatzeko korrikaldi bakar batean[3]. Sun Wukongek 72 Lurraren transformazioak ere ezagutzen ditu, eta horregatik gai da hainbat animalia eta objekturen itxura hartzeko. Era berean, gerlari aparta da, zeruko gerlaririk onenak garaitzeko gai baita. Bere ileak ezaugarri magikoak ditu, Tximino Erregearen klonak egiteko gaitasuna baitu, eta, aldi berean, ileak arma, animalia edo objektuen antza har dezake. Eguraldia manipulatzeko gai da eta pertsonak geldiaraz ditzakemagia erabilita[4].

Oharrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Dragoi BolakoSon Goku Tximino Erregean oinarrituta dago, hein batean.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)ddrury. From Sun Wukong to Son Goku: Mythology in Graphic Novels – The Graphic Novel. (kontsulta data: 2020-06-05).
  2. Shahar, Meir, 1959-. (2008). The Shaolin monastery : history, religion, and the Chinese martial arts. University of Hawai'i Press ISBN978-1-4356-6648-1. PMC259735411. (kontsulta data: 2020-06-05).
  3. Hargett, James M.; Ch'eng-en], [Wu; Yu, Anthony C.. (1978). «The Journey to the West» World Literature Today 52 (2): 340.  doi:10.2307/40132975. ISSN0196-3570. (kontsulta data: 2020-06-05).
  4. Wu, Chengen, med 1500-1582.. (2011). Journey to the West. Foreign Language Press ISBN978-7-119-01778-5. PMC858853367. (kontsulta data: 2020-06-05).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Tximino_Erregea&oldid=8840888"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp