Irulegiko Eskuabrontzezko objektu arkeologiko bat da. Esku baten forma du eta 2.000 urte baino gehiago ditu. Nafarroako gune arkeologiko batean aurkitu zen 2021. urtean, Irulegi mendian, arkeologoak ikertzen ari ziren
Burdin Aroko herrixka batean. Oso objektu baliotsua da
arkeologiaren eta
historiaren ikuspuntutik, baina are garrantzi handiagoa du, eskuak hitz batzuk idatzita dituelako aspaldiko idazkera edo
alfabeto batean; gainera, hizkuntzalariek –hizkuntzaz arduratzen diren ikertzaileek, alegia– uste dute testu horrek agian zerikusia duela
euskararekin, hau da, duela 2.000 urte baino gehiagoko euskaraz idatzita egon litekeela. Aditu batzuen arabera, aspaldiko
baskoien hizkuntza izan liteke, hots, gaur egungo euskaldunen arbasoen hizkuntza; horregatik, euskara deitu beharrean, baskoiera deitu diote ustezko hizkuntza horri.