Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Txikigarri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txikigarriakhitz baten esanahia txikitzen dutenatzizkiak dira edo tamaina txikiko edo txikiagoko zerbait izendatzen dutenak. Gainera,pertsona, animalia edo gauza batimaitasunezko esaera gisa ere erabiltzen dira.

Euskaraz, atzizkirik ohikoena -txo da, -ño eta -xka ere inoiz erabiltzen diren arren (andereño,irriño;liburuxka,mendixka...).

Euskarazko motak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • -txo atzizkia modurik ohikoena da, baita -ño eta -xka ere:txikitxo,txakurtxo,eskutxo,ibaitxo.maiteño,bidexka,gelaxka, sardexka, zuhaixka... Halaber, hitz banaka batzuetan, -tila atzizkiaz egiten da:leiho >leihatila;neska >neskatila.
  • Kontsonantea sabaikari bihurtuz:gixona ("gizon txikia"),goxoa ("atsegintxoa"),llabur ("laburtxo")...

Beste hizkuntza batzuetan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Errusierazko txikigarri ohikoenak -ик-ik eta -чк--txk- (-шк--xk-) dira: кустkust «zuhaixka» ― кустикkustik «zuhaixkatxo, zuhaixka txiki», окноokno «lehio» ― окошкоokoxko «lehio txiki». Badaude halaber txikigarriak animalien kumeak adierazteko: котkot «katu» ― котёнокkotjonok «katuaren kume».

Alemanezko txikigarri nagusia-chen da eta hitz batzuk, izan ere, horren bidez sortuta daude, adibidez,Magd «emakumezko zerbitzari» ―Mädchen «neska»; animalien kumeak esan nahi duten hitzak sortzeko ere erabiltzen da. Atzizkiak erroko bokalen aldaketak eragiten ditu (MagdMädchen adibidean bezala).

Gaztelaniaz, -ito, -ico, -illo atzizki maskulinoak eta -ita, -ica, -illa femeninoak ohikoenak dira, baita oso emankorrak ere:cuchara ("koilara") >cucharita /cucharica /cucharilla ("koilaratxo").

Ingelesez, -y bukaeraz, baina ez da batere emankorra, hitz banaka batzuei baitagokiei:dog >doggy ("txakur > txakurtxo");cat >kitty.("katu > katutxo").

Frantsesez, molde arruntena -et maskulinoa eta haren femenino -ette dira, baina ez dira oso emankorrak eta zenbait hitzetan geratu dira:maison >maisonette ("etxe > "etxetxo"),fille >fillette ("neska > neskatila, neskatxa").

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Txikigarri&oldid=10323357"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp