Txibia erraldoia (Architeuthis) Architeuthidae familiako ur sakonekotxipiroia da. Ur sakonekogigantismoa dela bide, berealdiko tamaina izan dezake: bitentakulu luzeetatik hegaleraino emeek 13 metroko luzera eta arrek 10 metrokoa izan dezakete (14 metroko luzera duenMesonychoteuthis hamiltoni txipiroiak bakarrik gainditua[1]).Palioak bi metro inguru ditu.
Txibia erraldoi espezie ezberdinen kopurua zalantzazkoa da. Beretaxonomia,zefalopodoen beste hainbat generotan gertatzen den moduan, ez da batere zehatza. Zientifikoek bederatzi espezie proposatu dituzte:
- Architeuthis duxSteenstrup, 1857 - Atlantikokoa.
- Architeuthis hartingii(A. E. Verrill, 1875)
- Architeuthis japonicaPfeffer, 1912
- Architeuthis kirkiiRobson, 1887
- Architeuthis martensi(Hilgendorf, 1880)
- Architeuthis physeteris(Joubin, 1900)
- Architeuthis princeps
- Architeuthis sanctipauli(Vélain, 1877) - Hego Hemisferiokoa.
- Architeuthis stockii(Kirk, 1882)
Egungo ikerketa genetikoen arabera, generomonotipiko honek espezie bakar bat besterik ez du:Architeuthis dux hain zuzen ere.[2]
Txibia erraldoia mundukoozeano guztietan bizi da, ur tropikal eta polarretan topatzea zaila izan arren.[3] IparraldekoOzeano Atlantikoan,Eskozian,Irlandan,Hegoafrikan,Zeelanda Berrian,[4]Japonian,Espainian etaEuskal Herrian[5][6] espezimenak topatu dituzte.
2004an japoniar ikerlariek bere habitatan bizirik zegoen txikia erraldoi baten lehenengo irudiak hartu zituzten,[7] eta 2012ko uztaileanChichijima uhartetik gertu lehendabizikoz espezimen heldu bat filmatu zuten.[8]
Bere habitat arrotzak eta bere itxura beldurgarriakpiztia bilakatu du txibia erraldoia. Kondairetan,kraken zioten eta literaturanMoby-Dick,Hogei mila legoako bidaia itsaspetik edotaThe Call of Cthulhu bezalako liburuetan agertu da.
Bere taldeko irudi ezaguneneankaxalote batekin borrokatzen dagoen arren, txibia erraldoia azkenaren harrapakina izaten da.[9]