Txekiako ErrepublikaErdialdeko Europakoestatu itsasgabea da, ipar latitudeko 48° eta 51° artean, eta ekialdeko longitudeko 12° eta 19° artean hedatua. 49.035 kilometro koadroko eremua hartzen du.
Txekiako Errepublikako geografia askotarikoa da.Bohemia, herrialdearen mendebaldean dagoena, arro zabala da,Elba (txekieraz:Labe) etaMoldava (txekieraz:Vltava) ibaiek zeharkatua, eta mendi ez oso garaiek (Sudeteak) inguratua. Bertan kokatua dago herrialdeko tontor handiena,Sněžka mendia (1.602 metro).Moravia, ekialdean dagoena, menditsuagoa da. Eskualdeari izena ematen dionMorava ibaia da garrantzitsuena, eta bertan dagoOder ibaiaren (txekieraz:Odra) sorlekua.
Klima kontinental epela du; urteko batez besteko tenperatura 7,9 °C da (0,5 °C otsailean, 18,6 °C ekainean). Temperaturak altitudearekin aldatzen dira. Horrela, Sněžka mendian (1.602 metro) urteko batez besteko tenperatura 0,4 °C besterik ez da, eta hego-ekialdeko Moraviako ordokietan, berriz, 10 °C. Batez besteko tenperaturarik gorenakPragan neurtu ohi dira,hiriko bero-uhartea dela-eta. Iparraldeko Jizera mendigunea (Sudeteak) da eskualderik euritsuena (1200 mm baino gehiago urtean); prezipitaziorik txikienak hego-ekialdeko Moravian eta Bohemiako ipar-mendebaldean jasotzen dira[3].
Energia sortzeko indarretxeek sufre bioxido asko kanporatzen dute, etaeuri azidoa eragiten dute. Airearen kutsadurak baso eremu handiak hondatu ditu. Lurraldeko zuhaitzen % 75 inguruk defoliazio arazoak ditu. Ura ere oso kutsatua dago leku askotan, batez ere nekazaritza inguruneetan. Industriak, meatzaritzak eta nekazaritzak sortzen dituzten hondakinek arriskuan jartzen dute lurrazalako eta lur azpiko uraren garbitasuna.
Lehen Mundu Gerraren amaieran,Austria-Hungariako Inperioa bukatuta,Txekoslovakiako Errepublika independentea eratu zen1918an.Bohemia,Moravia,Silesia,Eslovakia etaRutenia Transkarpatikoa zeuden bilduta. Estatu berriakPolonia etaHungariako zatiak, eta Sudeteetan hiru milioi alemaniarren bizilekua hartzen zituen barruan, gerra irabazi zutenek hala erabakita. Txekiar eta eslovakiar buruzagiek konstituzioa prestatzeko agindu zioten Nazio Biltzar bati. Biltzarrak sistema parlamentario zorrotza hautatu zuen –presidentea, bere ministro kabinetea, eta legegintzarako bi ganbera– eta emakumeari botoa emateko zein hartzeko eskubidea ezagutu zitzaion, aurreneko aldiz. BiltzarrakTomáš Masaryk izendatu zuen errepublikako lehendakari. Baina estatu berriak alemaniar, hungariar, poloniar eta ruteniar gutxiengoak zituen. Hainbat eskubide eman bazitzaizkien ere, lurralde-autonomia izan gabe, nahigabea eta Txekoslovakiatik alde egiteko gogoa hedatu ziren zenbaiten artean.
1929tik aurrera, mundu osoa erasan zuenDepresio Handiak eragin handiagoa izan zuenSudeteetan, eskualde industrializatuena zelako, eta alemaniar nazionalismoa piztu zuen.Adolf Hitlerrek agintea lortu zuenean,1933an, nazionalismoa areagotu egin zen. Sudeteetako alemaniarrek Txekoslovakiatik bereiztea eskatu zuten.1938an, Ingalaterrak, Frantziak, Italiak eta Alemaniak Txekoslovakiaren egonkortasuna lortzeko Sudeteak Alemaniaren eskuetan uztea erabaki zuten,1938koMunicheko Itunaren bidez. Masarykek kargua utzi zuen, eta haren ordez,Edvard Beneš izendatu zuten. Ia aurreikus zitekeen bezala, hurrengo urtean Alemaniako gudarosteak Txekoslovakia osoa hartu zuen.1939ko martxoan, Eslovakia independizatu zen, Hitlerrekin aliatuta. Okupazioa1945ekomaiatzaren 9an amaitu zen.Bigarren Mundu Gerraren ondoren,Sobietar Batasuneko gudarosteak okupatua, Txekoslovakiak 1919ko mugak berreskuratu zituen atzera. Hurrengo urteetan, 2,7 milioi alemaniarrakAlemaniara etaAustriara kanporatu zituzten.
1946ko hauteskundeetan, Txekoslovakiako Alderdi Komunistak botoen % 38 eskuratu zituen, eta1948an, botoen % 51. Azkeneko urte horretan, ekainean, gobernu komunistak hala aginduta, herrialdeak Herri Errepublika izena eta sobietarrena bezalatsuko eredu ekonomikoa hartu zituen. Halaber, TxekoslovakiaSobietar Batasunaren mendeko itun sistemako kide bihurtu zen, alegia,COMECONeko etaVarsoviako Ituneko kide.1960an, Txekoslovakiako Herri Errepublikak Sozialista deitura hartu zuen. Hamarkada hura aldaketa politiko baten hasiera izan zen. Aurreko hamarkadan Alderdi Komunistatik kanporatutako buruzagi eslovakiarrak atzera onartu zituzten, eta eslovakiarrak sutsuago aritu ziren beren autonomiaren alde borrokan, konstituzio sozialista berriak murriztu egin baitzuen.
1967an, ikasleen manifestazioek alderdi komunistako burua,Antonín Novotný, bere karguaren dimisioa ematera behartu zuten.1968ko hasieran,Alexander Dubček hautatu zuten Alderdi Komunistako idazkari, etaLudwik Svoboda lehendakari. Bi buruzagi berriek ekonomiaren deszentralizazio programa bat abiarazi eta nazioaren burujabetasuna berretsi zuten, herriaren gehiengoaren babesaz. Sobietar Batasunak eta Varsoviako hitzarmeneko gainerako kideek erreforma haiek herrialde sozialisten batasuna arriskuan jartzen zutela iritzi zioten, eta abuztuan sobietar gudarostea herrialdean sartu zen.Pragako Udaberria deitzen zaioneko buruzagiak alderdi komunistatik kanporatu zituzten, eta herrialdeko politika Sobietar Batasunaren esanetara jarri zen ostera.
Mikhail Gorbatxovek Sobietar Batasunean bultzatu zuen erreformak aldaketa handiak eragin zituen Txekoslovakian.1989an, errepresioa gorabehera,gobernuaren kontrako protestak handitu egin ziren, eta erregimena kinka larrian geratu zen. Gobernuak oposizioko taldeak ordezkatzen zituen Foro Hiritarrarekin negoziatzen hasi behar izan zuen. Urtearen bukaeran, behin-behineko gobernu bat eratu zen, gehiengo ez komunistarekin. Horrela, 1946. urteaz geroztik agintean zegoen erregimen komunistari amaiera eman zitzaion. Abenduan, Foro Hiritarrak alderdi komunista salatu zuen alderdikideak postu nagusietan jartzeaz. Pragan berrehun mila pertsona inguru elkartu ziren, kabinetean oposizioko kide gehiago egon behar zuela eskatzeko.Gustáv Husák lehendakariak dimisioa aurkeztu zuen, etaVáclav Havel idazleak hartu zuen haren lekua. Havelek preso politikoentzat amnistia dekretatu zuen, eta hauteskundeak deitu zituen1990eko ekainerako.
1989tik aurrera, sobietar eta txekoslovakiar gobernuekArmada Gorriko 70 mila soldadu handik ateratzeko egin beharreko urratsak hitzartu zituzten. Lehendakariak kontinentea erdibanatzen zuten bi bloke militarren desagerpena aldarrikatu zuen lehenago, bainaVarsoviako Ituna indargabetu zenez gero, etaJugoslaviakoak bezalako gerra nazionalistak pizteko arriskuaren aurrean,1991nNATOrekin nolabait elkartzeko eskaria egin zuen,Hungaria etaPoloniarekin batera.
1990eko ekaineko hauteskundeetan Havel atera zen garaile, eta Txekia eta Eslovakiako Errepublika aldarrikatu zen. Hauteskundeen ondoren, Foro Hiritarra bitan banandu zen: Alderdi Hiritar Demokratikoa, eskuinekoa, eta Mugimendu Hiritarra.Eslovakian, Eslovakia Demokratikoaren aldeko Higikundeak herrialdea hartzen ari zen eskuin joerari aurre egitea deitu zuen. Gobernu berriaren erreformek ez zituzten berehala emaitza onak eman.1991ko martxoan, 185.000 pertsona lanik gabe zegoen, eta urteak aurrera egin ahala askoz gehiago izango zirela kalkulatzen zen.
1992ko hauteskundeetan, Txekiako Alderdi Hiritar Demokratikoa eta Eslovakia Demokratiko baten aldeko Higikundea atera ziren garaile, zein bere errepublikan. Federazio berriaren estatutuari buruzko negoziazioek ez zutenez aurrera egiten, txekiar eta eslovakiar buruzagiek elkarrengandik banatzea erabaki zuten, alegia, Txekoslovakia mapatik desagerraraztea eta haren ordez bi errepublika burujabe sortzea: Txekiako Errepublika etaEslovakiako Errepublika. Txekoslovakiako lehendakari federalak,Václav Havelek, bere karguaren dimisioa eman zuen1992ko uztailean, Eslovakiako Biltzar Nazionalak errepublika honen burujabetasuna aldarrikatu ondoren. Eslovakiaren nahi nazionalak areagotuta,1993kourtarrilaren 1ean Txekiar Errepublika eta Eslovakia jaio ziren.
Václav Havel, Txekiar Errepublikako lehen presidentea.
1993an, Vaclav Havel bera izan zen Txekiar Errepublikako lehen lehendakaria, etaVáclav Klaus lehen ministroa.1994an, Txekiako Errepublika Bakerako Elkartean sartu zen, bloke sozialistako herrialdeak pixkana sartzeko NATOk sortutako erakundean, hain zuzen. Herrialdearen zorra inguruko herrialde komunista ohiena baino txikiagoa zen, eta atzerritarren inbertsioa, berriz, handienetako bat. Klaus lehen ministroak gidatu zuen erreforma ekonomikoa,pribatizazio kanpaina azkar batean oinarritua.1995ean, Txekiar ErrepublikaEkonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (OCDE) kide egiten zen lehen herrialde komunista ohia bihurtu zen.1996ko hauteskundeetan, sozialdemokratek aurrera egin zuten, eta Klausek Legebiltzarreko gehiengoa galdu zuen. Abenduan, Txekiako Errepublikak etaAlemaniak adiskidantza agiri bat izenpetu zuten. Agirian, Alemaniak barkamena eskatzen zuennaziekBigarren Mundu Gerran egin zituzten gehiegikeriengatik. Txekiar Errepublikak ere barkamena eskatzen zuen, gerraren ondoren hiru milioi alemaniar Sudeteetatik egozteagatik.
1997an zehar, diruaren debaluazioak kaos politikoa ekarri zuen. Alderdi Hiritar eskuindarra eta haren burua, Klaus, finantza talde jakin batzuei ezkutuko sariz laguntzeaz akusatu zituzten. Havelek Klausi kargua uzteko eskatu zion jendaurrean. Klausek azaroan aurkeztu zuen dimisioa etaJosef Tosovskyk hartu zuen haren lekua. Krisi ekonomikoaren batera,xenofobiak gora egin zuen, eta arrazismo ekintza bortitzak gertatu zirenijitoak bezalako gutxiengoen aurka. Itxura denez, ekintza horiek biztanleriaren parte handi baten babesa dute.1998ko apirilean, Txekiako Errepublika NATOko kide bihurtu zen.
2004anEuropako Batasunean sartu zen.Václav Klaus politikari kontserbadorea izan zen lehendakaria 2003 eta 2013 bitartean, eta nahiz ez zen Europako Batasunaren zalea, Txekiar Errepublikari egokitu zitzaion2009ko lehenengo sei hilabeteetan Europako Batasunaren lehendakaritza. 2013ko martxotikMiloš Zeman da Txekiako presidentea.
Txekia ordezkaritza bidezko demokrazia parlamentarioa da. Presidentea da estatuburua, eta lehen ministroa gobernuburua. Parlamentuak (txekieraz:Parlament České republiky) bi ganbera ditu: Diputatuen Ganbera (txekieraz:Poslanecká sněmovna), 200 eserleku dituena, eta Senatua (txekieraz:Senat), 81 eserlekurekin[5].
2000tik, Txekiako Errepublika 13 eskualde (kraje, singularrakraj), gehihiriburuaz (hlavní město), osaturik dago. Eskualde bakoitzak Eskualde Batzar bat du (krajské zastupitelstvo) etahejtman edo lehendakari bat. Pragan, eskumen hauek udalbatzak eta alkateak dituzte. Lehengo banaketa administratiboa, 76 barrutikoa (okresy, sing. –okres), 1999an aldatu zen.
2015ean Txekiak 10.553.843 biztanle zituen[2], 134 biztanle kilometro karratukodentsitatearekin. Biztanleriaren banaketa ez da berdina alde guztietan: Moraviako iparraldeko industria guneetan jende asko bizi da, eta beste leku batzuetan, berriz, Bohemiako hegoaldean, adibidez, oso jende gutxi. Biztanle gehienak hirietan bizi dira, % 73 2015ean[7]. Adineka, berriz, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak % 15,1, 15-64 urte bitartekoak % 66,4, 65 urtetik gorakoak % 18,5[7]. Bizi itxaropena 78,6 urtekoa da, 75,7 urtekoa gizonezkoena eta 81,8 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespena)[7].
Txekia Europako herri industrializatuenetako bat izan daXIX. mendearen erdialdez geroztik. Bloke komunistaren baitan ere, TxekoslovakiaCOMECON (estatu sozialisten arteko ekonomia harremanak sendotzeko eta elkarren laguntza sustatzeko sortu zen erakundea, Europar Ekonomia Erkidegoaren parekoa) erakundeko potentzia industrial handienetakoa zen, etaAlemaniako Errepublika Demokratikoarekin lehiatzen zen teknologia handiko produkzioetan. Komunismoa erori zenean, Txekiak merkatukapitalistaren beharrizanetara egokitu behar izan zuen bere produkzio azpiegitura. Horrek sektore guztien birmoldaketa eta modernizazioa eragin zuen, eta aldaketa traumatikoa izan zen askotan. Hala ere, Txekiak Europa ekialdeko beste herrialdeek baino baldintza hobeagotan aurre egin zion prozesuari, bere teknika eta zientzia maila handiari esker.
2015ean, nekazaritza eta abeltzaintzak hartzen zutenbarne produktu gordinaren % 2,5[7]. Moraviako eta Bohemiako lur behereetan,laboreak etaazukre erremolatxa egiten dira batez ere, eta behi eta txerri hazkuntzak garrantzi handia du. Bohemiako ibarretan, berriz,zekalea etapatata egiten dira.Oloa pentsutarako erabiltzen da, etagaragarragaragardoa egiteko, batez ere. Izan ere, Txekia munduko garagardo ekoizle handienetakoa da. Laboreez gainera, azukre erremolatxa, patata,tabakoa,kalamua etalihoa egiten dira, eta baitamahatsa eta fruta ere, baina lekurik beroenetan bakarrik. Abere hazkuntzak ere garrantzia handia du, lurraldeko larre eremu eta pentsu produkzio handiei esker. Basoek lurraldearen laurdena hartzen dute, eta paper eta altzari fabrikak hornitzen dituzte.
Baina Txekiaren aberastasun handienetako bat beremea baliabideak dira:harrikatza,lignitoa,grafitoa etauranioa Bohemian, eta ikatza Moravian. Meatoki nagusiak Bohemiako iparraldean eta batez ere Ostravako ikatz arroan daude,Silesian. Gai horiez gainera,gas naturala,burdina,urrea,zilarra eta mea erradioaktiboak ustiatzen dira.
Industriak barne produktu gordinaren % 37,3 sortzen du[7]. Bi sektore nabarmentzen dira guztien gainetik: ehungintza, iparraldean, etasiderurgia, Silesian eta Bohemian. Eraikuntza mekanikoen sektorea ere oso aurreratua dago:zentral nuklearretako osagaiak egiten diraPilsenen, motorrakBrnon, gerrarako makinak eta tresnakVitkovicen. Industria kimikoa ere oso aurreratua dago,Ostravako eskualdean batez ere, eta garrantzi handikoa da, baita ere, nekazaritzako produktuen eraldatze industria, batez ere azukregintza eta garagardogintza (Praga etaPilsenen batez ere). Azkenik, oinetako eta larruzko produktuen fabrikak eta Bohemiako beira industria ospetsua aipatu behar dira.
Turismoa herrialdearen diru iturri nagusietako bat bihurtu da. Ekialdeko Europako beste herrialde batzuetan ez bezala,Errumanian edoJugoslavian, esate baterako, Txekian bakean gauzatu ziren erreforma demokratikoa eta herrialdearen zatiketa, eta horri esker turismoak ez zuen batere indarrik galdu, alderantziz baizik. Praga da, bertako kultura tradizioagatik eta hiriaren bikaintasunarengatik,turista gehien erakartzen duen lekua.