Txapela,[1]Nafarroan etaiparraldeanboneta,[2]artilezko buru estalki zapala da, biribila edo karratua, atal bakarrekoa.[1] Ez du, ez hegalik, ez belarririk, eta tarte estua uzten du, 2 cm ingurukoa, barneko aldearen eta burukolarruazalaren artean.
Europako eskualde batzuetako janzkera tradizionalaren parte da. Gaur egunarmada anitzek erabiltzen dute,uniformearen parte gisa.Euskal Herrian erabiltzen denak ezaugarri bereizgarriak dauzka.
Txapelgileak egindako txapela Europako modan ezaguna da XV.mendetik eta hasiera batean klase hezien ikur gisa erabiltzen zen.Berpizkundekokapela mota hori feltroz, oihalez, belusez edo zeta forratuz egina zegoen eta klase aberatsentzako gordea zegoen.
Brodatuak, agraffeak , perla-kateak (nobleziarentzat bakarrik) edo lumak (mertzenarioentzat adibidez) erabili ohi ziren txapel-apaingarri gisa. Bata eta txapelaren konbinazioa jantzi ofizial akademikoari dagokio eta gaur egun herrialde angloamerikarretan erabiltzen da batez ere graduazio ekitaldietan.
Nobleziaren bidez, txapela moda-elementu ezagun bihurtu zen Europa osoan, burges eta lurjabe klaseen artean. Moda-elementu gisa amaitu ondoren, txapela landa-biztanleen buruko arropa gisa geratu zen. Txapela oso famatua bihurtu zen Pirinioetako artzainen jantziaren parte zen txapelaren forman. Hortik etorri da gero ustea Bearnoko edo Euskal Herriko mendietako artzainena dela originalki txapel edo boneta.[3]