Twyla Tharp | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Portland, 1941ekouztailaren 1a (83 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Barnard College Pomona College Columbia Unibertsitatea San Bernardino Valley College(en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa,idazlea,dantzaria,ballet dantzaria etafilm-zuzendaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
twylatharp.org | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Twyla Tharp (Portland,Indiana,1941ekouztailaren 1a)estatubatuar dantzaria eta koreografoa da. Dantzan hasi aurretik, musika ikasi zuen. Dantzan,Anna Pavlova dantzariarekin hasi zen, eta dantza-mota guztiak landu zituen (klakea, dantza modernoa eta abar).Paul Taylorren konpainian aritu ondoren, lehenengo koreografiak antolatu zituen:Tank Drive (1965) etaTam (1967) abangoardiako esperimentu gisa aurkeztu ziren. Oso ondo zaintzen du musikaren eta dantzaren arteko harremana, eta ospetsu egin zen bere estilo bizia,jazz,rock etajerkarekin nahasia,Push Comes to Shove (1977) etaSinatra Suite (1983) lanetan. Zineman,Hair (1978),Ragtime (1980),Amadeus (1984) etaSoleil de nuit (1985, Barishnikovekin) filmetako dantzak sortu zituen. American Ballet Theatreko zuzendari artistikoa izan zenBarixnikovekin 1988tik 1989ra.Parisko operan dantza-zuzendaria zela,As Time Goes By lana gehitu zion hango errepertorioari, etaRules of the Game (1989) sortu zuen.Isabelle Guérin etaPatrick DupondentzatGrand Pas, Rythm of the Saints (1991) lana osatu zuen 1991n. Bestalde, hiru liburu idatzi ditu Tharpek:Push Comes to Shove autobiografia (1992),The Creative Habit: Learn It and Use It for Life (2003) etaThe Collaborative Habit (2009).