Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Tutmosis I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tutmosis I.a

Faraoi

K.a. 1518 - K.a. 1493
Amenofis I.a -Tutmosis II.a
Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaEgiptoko Inperio Berria
Heriotza? ( urte)
Hobiratze lekuaErregeen harana
Familia
AmaSenseneb
Ezkontidea(k)Ahmose(en)Itzuli
Mutnofret(en)Itzuli
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XVIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Aakheperkara Thutmose,Thutmose I.a edoTutmosis I.a,Egiptoko XVIII. dinastiako hirugarrenfaraoia izan zen. Hamabi urte inguruko erregealdia izan zuen,K.a. 1504tikK.a. 1492an hil zen arte. Thutmosis I.a, Thutmes I.a edo Tutmes I.a bezala ere ezagutzen da, grezierazko izenak direnak. Bere tronu eta jaiotza izenenhieroglifoen transkripzioa,Aa-Kheper-Ka-Ra Dyehuty-Mose da.

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Errege honen jatorriak, oraindik ilun jarraitzen du. Uste denez, Senseneb printzesaren semea izan zen, baina ez da ezagutzen bere aitaren izena, ezta errege familiarekin zuen harremana ere. Beharbada,Amenofis I.aren semea izango zen, bere tronuratzea justifikatuko lukeena, edo, gutxienez, errege etxeko ondorengoa.

Aurreko faraoiaren eta honenErrege Emazte Handiaren berezko semea ez zenez, berezko semea izatea funtsezko baldintza baitzen gobernatzeko, Tutmosisek,Ahmose printzesarekin ezkondu behar izan zuen, beharbada, jada hildako Amenofis I.aren alaba edo arreba zena, honela, bere posizioa legitimatuz.

Edonola ere, Tutmosis I.a, errege bikain bat izan zen, Egipto, sekula aurretik izan ez zuen moduko boterea izatera eraman zuena. Bere kanpaina ugarietan, bere tropekin,Nilo ibaiaren laugarren urjauzitik haratago aurrera egin zuen,Nubia garaian, etaEufrates ibaiaren ertzak ikustera iritsi zen,Siriako herrien aurka eta sortu berria zenMitanni erresumaren aurka borrokatzen zuen bitartean.

Eraikitzaile eraginkor bat ere izan zen, eta berechaty eta arkitektoa zenIneniri esker,Tebaseko erregenekropolia denErregeen Haranaren sortzailea izan zen, non, ondorengo beste errege askorekin batera lurperatua izango zen.

Bere erregealdiak, laburra izan zen arren, fruitu asko eman zituen, eta, egiptoarrek, garai guztietako erregerik boteretsuetako bat bezala gogoratuko zuten. Bere oinordekoa, bere semeTutmosis II.a izan zen, bigarren mailako emazte batekin izandakoa, baina ez zailtasunik gabe, Tutmosis I.ak berak, oinordeko bezala, bere Errege Emazte Handia zen Ahmoserekin izan zuen alaba bakarra izendatu zuela ezagutzen baita:Hatshepsut printzesa, denborarekin, soilik erregearen emaztea izatearekin nahikoa ez zuela izango frogatuko zelarik.

Bere garaiko testigutzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Errege honen eraikuntza aktibitatea,Egipto osoan zehar lekukotzen da. Honako hauetan aipatzen da:

  • Bere "Altxorra"Karnaken (Jacquet1983- arkitektura; Jacquet-Gordon1988 apaindura)
  • Obeliskoa Karnaken (Sethe 1906:92-94
  • HilarriaAbidosen (Sethe 1906:94-103)
  • Erregeak Nubian eginiko kanpaina baten hilarria (Sethe 1906:82-86)
  • Nubiaren konkistaren idazkuna, Tombosen aurkitua (Sethe 1906:87-88)
  • IdazkunakAsuan eta Seheletik gertu (Sethe 1906:88-90)

Faraoia, beste pertsonaia batzuen testuetan aipatzen da:

  • Nubia etaSiriarako kanpainetan aipatzen da Ahmoseren biografian,El Kaben (Sethe 1906:8-10)
  • Ahmose Paennekheben biografian El Kaben (1906:34-41)
  • Ineniren biografian, Tebasen (Sethe 1906:70)
  • Kubanen aurkitutako hilarri batean (Sethe 1906:79-80)
  • Hierakonpolisen aurkitutako hilarri batean (1906:130-135)


Aurrekoa
Amenofis I.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XVIII. dinastia
Ondorengoa
Tutmosis II.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Tutmosis I.aAldatu lotura Wikidatan
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Tutmosis_I.a&oldid=7012862"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp