Udalerriaren euskal izen arautua Tutera da, nahiz eta batzuetanMuskaria izena ere erabili izan den. Bestetik, udalerriaren izen ofizialagaztelaniazko forma (Tudela) da.
Tuterak honako auzoak ditu: Lourdes, Azucarera, Virgen de la Cabeza, Griseras, Velilla, Elola,Zentroa, Gardachales, Queiles,Institutua,Musikarena.
Lourdes: Auzoa1950eko hamarkada eraiki zen Lasa aitaren ekimenaren bidez Tuterara bizitzera etorritako hainbat biztanleri etxebizitza duina emateko asmoarekin. Auzoari "etxe merkeak" ezizena jarri zitzaion.
Azucarera:1990eko hamarkadan eraiki zen Tuterako azukre lantegia eraitsi eta horren inguruko lurretan udalak hirigintza plan bat prestatzean. Auzoak txalet adosatuak eta etxebizitza blokeak batzen ditu.
Virgen de la Cabeza:Alfarorako errepidea eta Virgen de la Cabeza kalearen artean dagoen auzunea da. Dentsitate txikiko eraikuntzak eta hirigintza desordenatua dira auzoko hirigintzaren ezaugarriak.
Griseras: Muga zehatzik gabeko auzoa da,Zaragozarako errepidearen bi aldeetan eraikitako auzoa da. Bertan zezen plaza eta Otoño parkea daude. Iparraldean burdinbidearekin egiten du muga.
Velilla:Alfarorako errepidearen hegoaldean eraikitako auzo berria da. Herriko udal industrialdearen iparraldean. Hirigintzari dagokionez, dentsitate txikiko auzoa da, txalet adosatuak nagusi direla.
Elola:XX. mendearen erdialdetik aurrera eraikitako mendebaldeko zabalgunea da. Mugak Diaz Bravo, Almoceda eta Loretoko aldapa kaleak dira. Dentsitate ertain eta altuak nagusi dira bertan.
Erdigunea: Erdigunea, Tuterako ekialdeko zabalgunea da. Kalerik garrantzitsuenak Zaragoza etorbidea, Kaputxinoen kalea eta Juan Antonio Fernandez kalea dira. Kaleak oro har estuak dira, eta hiriko gainontzeko tokietan baino eraikuntza altuagoak daude bertan.
Gardachales: Griseras eta Puente de la Ribera merkatataritza-gunearen artean dagoen auzo berria da. Tuteran azken urteetan eraikitako auzo guztietan bezala, dentsitate txikiko eraikuntzak dira nagusi bertan.
Queiles edoLa Albea: Musikaren auzoa eta Santa Quiteriako basoaren artean dago. Auzoak ondokoQueiles ibaiaren izena hartzen du eta bertan kale luze eta zuzenak dira nagusi. Horrez gain,Queiles ibaiaren gainean zubi berriak eraikitzea aurreikusten da.
Institutua: Gardachales auzoaren hegoaldean dago. Auzoko hirigintzan oinezkoentzako kale estuak nagusi dira. Auzoaren izena Benjamin de Tudela bigarren hezkuntzako institututik eratorria da. Auzoko gunerik garrantzitsuena Alfontso I.a Batailatzailearen plaza da.
Musikaren auzoa: Virgen de la Cabeza auzoaren mendebaldean dagoen auzune txikia da, industrialdeetatik gertu. Paraleloki hedaturiko familia bakarreko etxeek osatzen dute. Auzoko gune berde bakarra Musikaren parkea den arren, udalak herriko parkerik handiena izango denaren proiektua prestatzen dabil.
Tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoak (°C)
Euria litro/m2-tan
Tuterak klima mediterraneo-kontinentala dauka, estepako klima hotza (Bsk)Köppen klima sailkapenaren arabera,Ebroko depresioaren inguruko udalerriek bezala. Urteko batez besteko tenperatura 14,6 gradukoa eta batez besteko prezipitazioak 400mm ingurukoak izaten dira. Urteko euri egunak 90 inguru dira[5].
Herrigunearen kanpoaldean hiru estazio meteorologiko daude. Lehena,Tarazona eta Tutera bitarteko errepidearen ondoan dago, itsasoaren mailatik 300 metrora.[6] EstazioaEspainiako Meteorologi Agentziaren (AEMET) jabetzakoa da. Bigarrena, itsasoaren mailatik 258 metrora dagoen Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa da[7]. Eta hirugarrena, Montes del Cierzo industrialdearen ondoan dagoenNafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren jabetzako estazioa, itsasoaren mailatik 314 metrora.[8].
Udalerriaren mugen barnean lur hauBehe Paleolitotik habitatua izan dela frogatzen duten zeramikak eta material litikoak aurkitu dira. Santa Barbara muinoan lehen eta bigarrenburdin aroko ondare arkeologikoak topatu zituzten 1988 eta 1999. urteen artean. Badirudienez,zeltiberiar herrixka bat hemen kokatua zegoen. Izan ere zonalde hauaitzinaroanbaskoien etazeltiberiarren arteko gatazka eremua izan zen, lurrak herri baten edo bertzearen kontrolpean egonik garaiaren arabera.
Erromatarren garaian seguraski Tutera garrantzi handirik gabeko herrixka txiki bat izan zen, alde zaharrean eta Santa Barbara muinoan aurkitu diren arrastoak erreparatuz hori uste baitute historialariek.Klaudio Ptolomeok II. mendean aipaturikoMuskaria hiri baskoia urte luzez Tuteran kokatua zegoela uste izan zen arren, ez da hori frogatzen duen arrastorik aurkitu, bere kokaleku zehatza oraindik ere misterio bat izanik.
Antso VII.aren eskultura bere izena daukan Tuterako plazan. Antonio Loperena Arketaseko artistak egina.
802. urtean musulmanen eskuetara pasa eta hauek hiria harresitu zuten.VIII. mendetikXII. menderaIslamen menpe egon zen, bai etaErribera guztia ere.Banu Qasi edo "Ebroko muladiak" sendi indartsua izan zen bertan nagusi. Garai hau Tuteraren urrezko garaia izan zen, bai ekonomikoki bai kulturalki. Herri ezberdin anitzen bizilekua izan zen (musulmanak, mozarabiarrak, juduak...), eta hau hiriko tenpluetan islatzen zen. Gaur egunkatedrala dagoen lekuanMeskita Nagusia zegoen, eta horrez gain zenbait meskita txikiago, mozarabiarrendako elizak eta judutarrendakosinagogak aurki zitezkeen.
Taifen garaianZaragozako taifaren eskuetan egon zen, bortz urtez taifa burujabe bat sortuz, seguraski 1046 eta 1051. urteen artean. Oparotasun ekonomikoaren ondoriozIruñea baino hiri handiagoa izan zen1119anNafarroako Erresumak hiria bereganatu zuen arte.
Hala ere,XVI. mende artekristauak,juduak etamusulmanak elkarrekin bizi izan ziren nahiko harreman baketsuan.Benjamin Tuterakoa hiria nafar eskuetan zegoelarik bizi izan zen bertan. Juduei dagokienez,XI. etaXII. mendeak izan ziren distiratsuenakzientzia,filosofia etaliteratura arloetan izen handiko egileak sortu baitziren.1170. urtera arte, "Judutegi Zaharra" gaur egungo katedralaren inguruan zegoen, baina urte hartanAntso VI.a "Jakintsua" erregeak lekuz aldatu zuen orduko hiriko harresien aldera eta "Judutegi Berria" sortu zuen.
Tuterako gotorlekuaren berritxurapena, XVI. mende hasieran izango zen bezalakoa
Bere semeaAntso VII.a, bere bizitza gehienbat Tuteran igaro zuena,arrano beltzaren armarria hautatu zuen 1194eanNafarroako Erresumarako, bere amonaMargarita l'Aiglekoaren omenez. 1196an, bilkura batean parte hartu zuenAragoiko etaGaztelako erregeekin,Egoitza Santuaren babesaz, almohadeen kontra borrokatzeko. Azkeneko urteetan, bere hankan gaixotasun bat pairatu zuen, bere biografoaren esanetan, Tuterako gazteluaren barnean geratzera behartuko zuena bere heriotza heldu arte.
Honekin batera eta hurrengo urteetan emango direnkoleraren agerraldien zeinkarlistaldekin, hiriaren populazioa 7000 biztanle ingurutan mantenduko da, gainbehera eta geldialdi ekonomikoak pairatuz.
Karlistaldiei dagokionez aipatutako kalteak ez ziren hala ere neurri handikoak izan, izan ere hiriaren ezaugarri geografikoak zirela medio (kokapenarengaitk hegoaldean eta lautadan kokaturik), gehienbat gudarosteliberaleek menderatuta zeukaten,lehengo guda zibiletik (1839-1839) milizia lokalaren laguntza jasoz.
Hiriaren fisionomia aldatzen hasiko da30eko hamarkadatik aurrera eman ziren desamortizazioengatik. Komentu batzuk ezabatu egin ziren eta ongitzaztezko funtzio sozialak izatera edo eraikin pribatuak bilakatu ziren. Denarekin batera, antzerki bat (1833) eta zezen plaza bat (1841-1842) eraiki egin ziren.
Tutera gatazka sozial askorekin sartu zenXX.mendean lur jabeekin lurraren kontrolarengatik etalangileen mugimenduengatik. 1920anCNT sindikatuanarkistak agerrera egin zuen, greba garrantzitsu bat bultzatuz Azucarera-ko fabrikan aste batzuetan zehar,UGT-k bere partetik ez zen antolatatu 1926-ko urtea heldu arte. Erregimen errepublikanoaren iritsiera arte jabetasuna oso era desberdinean banatuta zegoen, 13 jabe nagusien artean udalerriaren katastroaren azaleraren %20a baino gehiago kontzentratuz 1930an, jabe ertain eta txikiak nekazaritzaren biztanleria aktiboaren %26a suposatzen zuten bitartean, %70a lur gabeko jornalariak izanik.
Espainiako Gerra Zibilean, berriz, Tutera etaNafarroa Garai gehienaFrancoren alde agertu zen. Hori dela eta, 3 hegazkin errusiarrekTupolev SB2 bederatzi bonba jaurti egin zituzten hiria bonbardeatuz 1937ko abuztuaren 13an. Helburua telefono eta elektrizitate zentralak,Guardia Zibilaren kuartela eta Ebroko zubia ziren arren, lehenego bietara zindoazenak etxe familiarretan errori ziren eta horren ondorioz 13 hildako izan ziren[9]. Guda igarota, etorkin asko hartu zituen hiriakAragoitik etaGaztelatik (batez ereSoriatik) iritsitakoak nagusiki.
1981eko urtarrilaren 29anETA-k ekimen bat burutu zuen hiriko subestazio elektrikoaren aurka Fuerzas Eléctricas de Navarra, SA (FENSA)-ren jabegoan zegoena. Antza zenez, José Ricardo Barro-k bonba bat ipintzen saiatu zen baina lehertu egin zitzaion prestatzen zuen bitartean bere heriotza eraginez.[10]
Tuteraren ekonomiaren ardatzanekazaritza izan da historian zehar, dena den,XX. mendean, industria eta turismoa garatu zituen,eta hala finkatu zen TuterakErriberarentzat, eta oro har,Nafarroa Garaiko hegoaldearentzat duen garrantzi ekonomikoa.
Turismoari dagokionez, gero eta gehiago dira Tuteran dauden hotelak, besteak beste:
TuteraNafarroa Garaiko bigarren hiria da biztanleriari eta garrantzia ekonomikoari dagokienez. Horrek hainbat negozio sortzea ekarri du, merkataritza-guneak herriaren kanpoaldean eta hainbat denda herrigunean.
Tuterako udalerriaren mugen barruan,Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako Montes del Cierzo I eta Montes del Cierzo II izeneko parke eolikoak daude. Lehenak 29,40megawatteko potentzia du, eta bigarrenak 30,80megawattekoa. Bi parkeen jabea Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua da gaur egun.
Udaletxea plaza zaharrean dago, katedralaren ondoan.XV. mendean eraikitako eraikin hau Tuterako udalaren eraikinik garrantzitsuena da oraindik ere, eta udalaren bulego nagusiak biltzen dira bertan.1490ean eraiki zen. Udaletxe izan aurretik, eraikinaAzkoiengo Mosen Pierresen jabetza izan zen.
Historian zehar hainbat eraberritze izan ditu, batez ereXVII.,XIX. etaXX. mendeetakoak. Fatxada nagusia1938an eginiko lanen ondorio da.
Eraikin honen aurretik udala katedralaren klaustroan hartu zen, baina1550. urtearen hasieran gotzaindegiari eman zion udalak eraikin hori, bertan abade-etxea eraikitzeko.
Tuterako alkatea Navarra Suma alderdiko Alejandro Toquero da, 2019ko udal hauteskundeez geroztik.
Aurreko alkatea 4 urtez,Izquierda-Ezkerra alderdiko Eneko Larrarte izan zen,2015eko udal hauteskundeen ondorioz.
2007an Udaleko 21 zinegotzietatik hamabi lortu zituenNafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 272 izan ziren (emandako guztien %1,54) eta 256 boto zuri izan ziren (botoen %1,47). Abstentzioa %27,00koa izan zen.
2011ko udal hauteskundeetan ereUPN (8 zinegotzi) izan zen bozkatuena, gehiengo absolutua galdu bazuen ere; jaitsiera horretan funtsezkoa izan zenPPk lortutako emaitza (4 hautetsi).PSNk (5) etaI-Ek (4) ere ordezkaritza lortu zuten, ez ordeaNaBai 2011k,Bilduk etaDNEk. Boto kopuruetan2007tik2011ra izugarrizko gorabeherak egon ziren[11].
2015eko udal hauteskundeetan UPNk berriro boto gehien jaso zituen, baina beherakada handia izan zuen aurreko hauteskundeekin alderatuta, eta zinegotzi kopuruari dagokionez Izquierda-Ezkerra alderdiaren kopuru bera jaso zuen. Azken talde horretako Eneko Larrartek eskuratu zuen alkatetza, PSNren eta independenteen babesari esker.
CondarenIruñea etaZaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Egunean bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Lineak honako ibilbidea dauka:
Euskal hiztun gehien dituenErriberako herria da. Eskola publikoetan euskara ez da ofiziala, ematen den eredu bakarra A (gaztelania) da. Ikastola pribatua dago eta hara joan behar da euskaraz ikasi nahi bada.
Aste Santua:XIV. mendean dauka jatorri historikoa.2002an Espainiako "Interes Turistikoa duten Jaiak" izendatu zuten.
Larunbat Santuan, Foruen enparantzan"Volatín" izeneko panpina erakusten dute Erlojuaren Etxean,Juda Iskariote irudikatzen duena.Pazko Igandean, berriz,"Bajada del Ángel" edo "Aingeruaren jaitsiera" egiten dute plaza horretan bertan,1851. urtera arte Enparantza Zaharrean egiten zuten. Ekitaldi horretan, ume bat jaisten dute soka batetik zintzilik, plazan dagoen Ama Birjinaren irudiarekin bat egin arte.
San Juan:Tuterako Lourdes auzoan ospatzen dira1977. urtetik, San Joan egunetik hurbilen dagoen asteburuan. Jaien hasiera iragartzen duen suziriaostiralean jaurtitzen da.
"Barazkiak goresteko Jardunaldiak" ("Jornadas de Exaltación de las Verduras"): Udalak urtero antolatzen ditu maiatzean,Erriberakobarazki ezagunak nabarmentzeko.
Maiatzaren 1a.1734. urtetik ospatua, herritarrak Santa Barbara muinoaren magalean etaEbro ibaiaren eskuinaldean dagoen Kristoren baselizara joaten dira erromerian. Bidean, "culeca" izenez ezaguna den ogiz eginiko opil gozoa jaten da.
Kentze Santuarena:
Maiatzaren 22a. Izen bereko baselizara egina. Kristoren erromerian bezala, izen bereko opila jaten da, arratsaldean.
Foruen plaza edo "Plaza Berria":1687. eta1691. urteen artean eraiki zuten,Erdi Aroko harresien kanpoaldean. Haren azpianQueiles ibaia igarotzen da.Zezenketak ere egin izan dituzte bertan, inguruko etxeetako marrazki batzuek erakusten dutenez. Halaber, plazako etxeetanErriberako herrien ezkutuak eta familia noble batzuenak ageri dira. Enparantzan,Erlojuaren Etxea delakoa dago kokatuta.