Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Turul

Wikipedia, Entziklopedia askea
Turul hegaztiaBudapesteko Budako gazteluan.
Ügyek hungariar printzea XIV. mendekoChronicon Pictum eskuliburuan.

Turul hungariar elezaharretako hegazti mitikoa da.Arrano edobelatz erraldoi bat zen eta herri hauen erlijioarekin oso lotura estua zuen.

Jatorria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Simón Kezair-en,XIII. mendekoHungariar Kronikaren egilearen arabera,Turulen irudiaAtilaren garaietatik hungariarren armarrien agertu zen. Horrela izan zenGeza Hungariakoaren garaia arte. Izenaturkieratik etor daiteke zeren eta hizkuntza horretan arranoari "togrul edo turgul" esaten baitzaio.

Kondaira

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kristo aurreko hungariar mitologiraren arabera, Turul hegaztia bizitzaren zuhaitz gainean bizi zen. Zuhaitz horrek unibertsoa zuen barruan. Turulek jaio berrien arimak zaintzen zituen; jaio berri horiek txorien itxura zuten eta zuhaitz adaburuan bizi ziren. Turul jainkoen eta gizakien arteko mezularia zen eta, halaber, unibertsoaren oreka gordetzen zuen.

Ügyek hungariar printzea eta Emese, haren emaztea, haur bat itxaroten ari zirenean, Turul Emeseri ametsetan agertu zitzaion bere semea hungariarren burua izango zela esateko. Halaber, semearen noblezia eta arrakasta iragarri zion. Horregatik, Emesen semeaAlmos izenarekin ezagutu zitzaion, hau da, hungarieraz,amets hura. Almosek bere herria Mendebaldera eraman zuen. Haren semeak, bestetik,Arpad, izen bereko dinastiaren sortzailea izan zen eta Hungariar Printze Handia izan zen.Eztebe I.a Hungariakoa dinastia berekoa izan zen.

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Szalay, J. eta Baróti, L. (1896).A Magyar Nemzet Története. Budapest, Hungaria: Udvari Könyvkereskedés Kiadó
  • Hóman, B. eta Szekfű, Gy. (1935).Magyar Történet. Budapest, Hungaria: Király Magyar Egyetemi Nyomda.
  • Simón Kézai hungariar kronika. XIII. mendea.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Turul&oldid=8185159"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp