Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Tungus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaTungus

Motaetnia
Hizkuntzatungus hizkuntzak

Tungusak[1]tungus hizkuntzak hitz egiten dituzten herrien multzoa dira.Siberiako ekialdean etaMantxurian bizi dira. Tungus talde desberdin asko daude, bakoitza bere izena eta ezaugarriak dituena:evenk,even,mantxu,negidal,nanai,lamut,orotx,oroqen,udegei,ulk,xibe ...

Tungus biztanle-multzo handi bat Mongolian eta Txinan bizi da egun; evenk deitzen dira. Tungusen hizkuntza tunguskera da, altai-multzoko hizkuntza-taldea, iparraldeanevenkera eta lamutera, eta hegoaldeanmantxuera eta nanai hizkuntza biltzen dituena. Odol bereko klan exogamikoetan antolatua dute gizartea. Hasieranelur-oreinak hazten zituzten, gero ehizan eta larru salerosketan aritzen ziren.Xamanismoa dute erlijioaren oinarria, bainaXVII. mendeanErrusiar Inperioak kristautu egin zituen. Sobietarrek eragindako kolektibizazioak errotik aldatu zuen herri hauen bizimodua. Ahozko literatura aberatsa dute.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

AntropologiaArtikulu hauantropologiari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Tungus&oldid=9677737"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp