Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Harry Taskerrek (Arnold Schwarzenegger) bizimodu bikoitza darama: sei hizkuntza eta kontraespioitza era gustiak dakizki eta Omegarentzat nazioarteko espioi lanetan dabil, terrorismo nuklearrari aurre egiteko AEBetako agentzia sekretua. Estatu segurtasun arrazoiengatik, Herryk bere emazte Heleni (Jamie Lee Curtis) bere benetazko lanbidea zein den ezkutatu eta ordenagailu saltzaile aspergarri bat dela sinistuarazi dio. Harryk bere herrialdea salbatzeko dohaiak eta kemena sobera ditu, baia bere ezkontza salbatzeko gai ez ote den beldur da. Baina, Helenek bere senarraren benetazko lankidea zein den jakitean, aurkikuntza berriaik zirrara sortarazi, eta etxekoandre baten egunerokotasun aspergarritik ihesbidea balitz gisa, senarrari atentatu odoltsu bat burutu asmoz dabilen komando jihadista bat atzematen lagunduko dio.