Triatloiakirol olinpiko bat da, hiru kirol-diziplina ezberdin biltzen dituena:igeriketa,txirrindularitza etamartxa lasterketa.[1] Proba batetik bestera ez dago etenik, eta horiek modu ordenatuan gauzatzen dira.[2] Triatloian parte hartzen duteneneiatleta, triatleta edota triatloilari deitzen zaie, eta proban zehar erlojuaren aurka lehiatzen dira, markarik onena lortzeko asmoarekin jarduten dute. Triatletak diziplina batetik bestera aldatzeko behar duendenboraritrantsizioa deritzo. Hori horrela, igeriketatik txirrindularitzarako trantsizioari T1 deitzen zaio, eta txirrindularitzatik martxa lasterketarako trantsizioari, aldiz, T2.
Triatloia osatzen duten hiru zatiei dagokienez, igeriketa da lehena eta zailena.[2] Bertan geratu izan dira begi-bistan gabezia teknikoak. Horregatik, triatleta gehienek igeriketa dute jatorrizko kirol gisa. Igeriketako diziplinan edozeinestilo onartzen da, baina gehiengoekcrawl estiloa erabiltzen dute.[2] Igeriketaur irekietan egiten da:itsasoan,ozeanoan,zingiretan, etab. –sustapeneko triatloietan bakarrik lehiatzen da 50 edo 25metrokoigerilekuetan–. Urarentenperatura 13°C-tik beherakoa denean, ezin da igeriketa-diziplinalehian sartu, parte hartzaileensegurtasunaarriskuan jartzen baitu. Tenperatura 13 °C eta 16 °C artekoa bada,neoprenozkojantzia erabili behar da nahi eta nahi ez. Neoprenozko jantzia erabil daiteke tenperatura 16 °C eta 20 °C artekoa denean ITU (Triatloiko Nazioarteko Batasuna) nazioarteko probetan, eta 22 °C-ra artekoa ez-eliteko FETRI (Espainiako Triatloi Federazioa) proba nazionaletan. Uraren tenperatura 20 °C-tik gorakoa denean (ITU probak edo FETRI eliteko probak) edo 22 °C-tik gorakoa (elitekoak ez diren FETRI probak), debekatuta dago neoprenozko jantzia erabiltzea (60 urtetik gorakoentzat izan ezik, horientzat beti baitago onartuta).[3]
Txirrindularitzari dagokionez, iraupen luzeeneko osagaia da.[2] Diziplina horretan, lehiaketaren arabera,drafting-a –beste triatleta baten gurpilaren atzetik joatea, haizeak horren gogor ez jotzeko– egin daiteke edo ez. Horrek guztiz bereizten du proben prestaketa. Drafting-a debekatuta dagoen lehiaketetan, atleten artean gutxienez egon behar dendistantzia 10 metrotakoa da, eta hori errespetatzen ez dutenekzigorra jasotzen dute. FETRI lehiaketa nazionaletan eta ITU nazioarteko lehiaketetan drafting-a onartzen da; baina distantzia luzeko triatloietan (Ironman-ean adibidez) ez. Txirrindularitzako proba amaitzean, bizikletakbox izeneko espazio itxietan uzten dira.[3]
Triatloian lehiatzen ari diren atletek ezin dute laguntzarik jaso. Hori gertatzen bada, parte-hartzaileari jakinaraziko zaio, baina egoera ez bada zuzentzen, parte hartzailea kanporatua izango da. Bestalde, laguntzaile zein entrenatzaileekaholkuak eman ditzakete lehiaketan zehar, ibilbidearen alboetan egonda edota parte hartzaileen aurrean jarriz geldirik.[3]
Triatloia, proba konplexutzat hartzen da, izan ere,kirol-arrakasta lortzeko, azalduriko hiru diziplina ezberdinen jakintza tekniko zuzena izan behar da,morfotipo egokiarekin batera,prestakuntza fisiko gogorren bidez eskakizunfisiologikoei erantzun ahal izateko. Hau da, proba bat amaitzeko triatletak behar duen denbora beregaitasun mailaren,gorputz osaeraren,entrenamenduen,egoera fisikoaren,eraginkortasunaren etaerrendimenduaren araberakoa da.Zineantropometrikoki, triatloilaria edota triatleta kirolari altu gisa definitzen da,pisu gutxi etagorputz-adar luzeduna.Gizonezkoen mailakoeliteko triatletek txirrindularienneurri etapisu antzekoak izan ohi dituzte etagantz-masarenehunekoan distantzia ertaineko igerilarien antzekoak izan ohi dira. Adierazitako faktore horiek aspektu negatibo zein positiboa izan ohi dute triatloilariengan. Izan ere, gantz-masa handia izatea onuragarria izan daiteke igeriketako diziplinanflotazioa errazten duelako, baina aldiz, faktore berberak eragin negatiboa du txirrindularitzan edota martxa lasterketan, atletakmuskulu-masa handiagoarekinorekatu behar baitira.[2]
Morfotipoak gorputzarenendomorfia edoadipositate erlatibo gutxiagoko zein gorputzeko gantz ehuneko txikiagoa duen triatleta baterantz eboluzionatu du. Izan ere,bainujantzi mota bat erabili behar izatera heldu dira triatletak, fase horretan maiz egoten diren tenperatura baxuak direla eta, zeinak flotagarritasuna handitzen duen. Bestalde, egiaztatu denez, 1997. urtetik 2011. urtera bitartean,Junior elitean lehiatzen diren triatletenektomorfia handitu egin da.[2]
Hainbat teoria daude triatloia noiz eta nola sortu zen adierazten dutenak. Alde batetik,Scott Tinley triatleta,historialari etaidazleak dioenez, triatloiaren jatorria 1920-1930 hamarkadanFrantzian eginiko lasterketa bati egozten zaio, orduan "Les trois sports", "La Course de Débrouillards" edota "La course des Touche à Tout" deiturikoa. Triatloi horrek oraingo triatloiaren alderantzizko ordena zuen: hasteko 3 kilometroko martxa lasterketa, 12 kilometro bizikletaz jarraian, eta amaitzeko,Marnekanalean barrena igerian. Proba hori urtez urte errepikatu da. Bestalde, 2010az geroztik, garai hartan eginiko lasterketa urtero errepikatzen dute Frantzian,Joinville-le-Pontetik gertu,Meulanen etaPoissyn. Hori horrela, 1920. urteanL'Auto izeneko egunkari frantsesak "Les trois sports" izeneko lehiaketa haren berri eman zuen.[4]
Bestetik, bada beste teoria bat pisu handiagoa hartzen duena aurrekoak baino. TriatloiaSan Diegoko (Kalifornia) Track and Field-en klub batean sortu zela uste da, 1974an zehazki,Jack Johnstone etaDon Shanahanen eskutik. Gaur egungo triatloiaren alderantzizko ordenan egin zen: lehendabizi martxa lasterketa, ondoren txirrindularitza, eta azkenik, igeriketa.[5] Bertan, 46 pertsonak hartu zuten parte. San Diego Track Club-arenbabesletza izan zuen, lagun-talde bat probetarako entrenatzen hasi baitzen. Hala ere, gaur egun, gertakari hori ongi dokumentatuta mantentzen da, eta ez da Frantziako ekitaldietan oinarritzen. Bi atleta horiek "Biatloia" sortu zuten, 7,2 km martxa lasterketa eta 400 m igeri egin beharreko proba, alegia. Hala, adierazten denez, Biatloiari beste diziplina bat gehiago sartzea erabaki zuten 1978ko irailaren 25ean, eta lehenengo aldiz neurri hauekin egin zuten triatloia: 9,66 km martxa lasterketa, 5 km txirrindularitza eta 500 m igeriketa.[5] 1989. urtean, distantzia ofizialak ezarri ziren eta horiek 1.500 m igerian, 40 km txirrindularitza eta 10 km martxa lasterketa ziren. Gaur egun, distantzia horiek mantentzen dituen triatloiari triatloi olinpiko deritzo.
Europan 1980ko hamarkadaren hasieran zabaldu zen triatloia.Espainian, aldiz, 1963. urteanCastro Urdialesen antolatutakoZiklo-Nata-Cross lehiaketa izan zen triatloiaren antzeko lehenengo txapelketa, Espainiako triatloiaren aitzindari dena. Hala ere, ordutik hogei urte igaro behar izan ziren triatloia berriro Espainian ager zedin. Izan ere, Espainian antolatutako hurrengo triatloi probaCastellón (Espainia) burutu zen, non Castro Urdialesen antolatutakoaren ordena aldatu zen: lehenik eta behin txirrindularitza, bigarrenik igeriketa et azkenik martxa lasterketa. Gauza bera gertatu zen 1984koGuadalajarako Triatloian (Espainia), askorentzat Espainiako lehenengo triatloia dena. Bertan, igerilari, lasterkari etasorosleek hartu zuten parte.[5] 1984ko irailaren 1ean Guadalajaran eginiko triatloiak jarraipena izan zuen urteetan zehar, hau da, ez zen denboran bakartuta geratu, eta gaur egun ere antolatzen jarraitzen da. Beraz, Castellón 1983. urtean antolatutako triatloia Estatu Batuetatik kirola hedatu ondoren Espainiako lehenengo triatloitzat jotzen da, eta Guadalajarakoa, berriz, egiten jarraitzen den eta tradizio luzeena duena da.
1987. urtean egin zen lehengo triatloiaNafarroan, zehazki,Burlatan. Gainera, urte berean Nafarroako triatloiko lehenengo txapelketa antolatu zen,Iruñean. Bestetik, urte berean, Nafarroako lehenengo duatloiaLizarran egin zen, eta 1991. urtean izan zen Nafarroako lehenengo duatloi txapelketa. Hala ere, 1986. urtera arte Nafarroan ez zegoen triatloi-klubik, eta urte hartan sortu zen lehengo kluba triatloi sekzio bat zuena,Beste Iruña izenarekin. Hortik aurrera, hainbat triatloi klub edota triatloiari sekzio espezifikoa bermatzen dioten klubak sortu dira, hala nola; Hiruki kluba, Nafarroako Unibertsitate Publikoko klubean sekzioa, etab. Bestalde, 2000. urtean sortu zenNafarroareko Triatloi Federazioa. Nafarroan modalitate hauek eskaintzen dira: triatloia, duatloia, neguko triatloia, akuatloia eta krossa (mendian bizikletaz).[6]
Hona hemen Nafarroako Triatloi Federazioko lizentzien bilakaera:[6]
Apustuaren ostean ez zen adostasunik lortu, eta beraz, John Collinskomandanteak,itsas armadakoinfanteak, hiru probak batzea erabaki zuen, muturreko gogortasunean aritzeko gai zein zen erabakitzeko. Collinsek lau urte lehenago parte hartu zuenSan Diegon Mission Bayko (San Diego) lehen triatloian, eta Ironman hori, aurretik eginiko triatloian oinarritu zen. 1978ko otsailaren 18an burutu zen lasterketa, Ironman (burdin gizona) izenarekin, hiru probak amaitzea lortuko zuten parte-hartzaileak definitzeko. 15 atletek hartu zuten parte; besteak beste, Collinsek, etaGordon Hallek. Gaur egungo distantziaerrekorra 2016. urtean lortu zuenFrodenok, 7 h 35 minutu eta 39 segundorekin, alegia.[5]
Triatloia 2000. urtekoSydneyko Olinpiar Jokoetan bihurtu zen kirol olinpiko. Bertan,distantzia olinpikoa ezarri zen: igeriketan 1.500 m (0,89milia), bizikletan 40 km (24,9 milia) eta martxa lasterketan, aldiz, 10 km (6,2 milia).
Triatloiaren jatorrizko distantzia Ironmanetan erabiltzen denaren berbera da: 3.800 m igeriketa, 180 km txirrindularitza eta 42 km martxa lasterketa. Hala ere, distantzia horiek distantzia olinpikora (1.500 m igeriketa, 40 km txirrindularitza eta 10 km martxa lasterketa) edota esprintetara (750 m igeriketa, 20 km txirrindularitza eta 5 km martxa lasterketa) laburtu daitezke.
Eliteko triatletek batez beste ordubetean amaitzen dute proba esprint distantzian, 1 h eta 5'-an distantzia olinpikoan edo estandarrean, 4 h eta 4,5 h bitartean distantzia ertainean, eta 5,5 h eta 7 h bitartean distantzia luzean.
Adin txikikoak direnek (sarritan 7-12 urte bitartekoek ere) distantzia laburragoak egiten dituzte, eta lasterketa horieiIronKid deitzen zaie. IronKid-ean burutzen diren distantziak esprintetakoen erdia dira.
Bestalde,Half Ironman izeneko proba ere badago, normalean Ironman batean lehiatzeko sailkapen-probatzat erabiltzen dena. Half Ironman-a 1.900 m igeriketa, 90 km txirrindularitza eta 21 km lasterketak osatzen dute.
Ironman 140.6 ere deitzen zaio. Oinez egin beharreko distantzia maratoiaren distantzia bera da.
ITUk Triatloiko Nazioarteko Batasuna adierazten du, eta distantzia olinpikoko lasterketakantolatu zein zigortzen ditu. Lasterketa horiek mundu osoko goi mailako, junior mailako eta kirolari afizionatuen txapelketetan ematen dira gehien, bost adin-tarteetako taldeetan banatuta. Elite mailan, txirrindularitza unean drafting-a erabiltzea onartzen zaie triatletei. Hala ere,adinaren arabera drafting-a ez dago baimendua.
Triatloi lasterketak hainbat modalitatetan sailkatzen dira: distantziaren arabera, laburrak edo luzeak; txirrindularitza-zirkuituaren arabera, errepidekoak edokrosekoak (bideetakoak zeinmendikoak); edota drafting-a onartzen dutenak eta ez dutenak.
Modalitate bakoitzean, lehiaketa ezagunenak hauek dira:
Munduko triatloi-serieak (ingelesezko siglak: WTS): Distantzia laburreko hainbat lasterketa biltzen dituen mundu mailako txapelketa da, eta txirrindularitzaerrepidean zein drafting-a onartzen ditu. Denboraldiko probetan lortutako 5 emaitzarik onenak hartutapuntuazio altuena lortzen duen triatleta izaten da txapelketako irabazlea.
Ironman: Triatloiko proba guztietatik gogorrena da. Hiru zatitan bereizten da: igeriketa, 3,86 km; bizikleta, 180 km eta korrika, 42,195 km (maratoia). Lasterketak, gehienez, 17 ordu irauten ditu, baina batez besteko denbora 12 ordukoa da eta azkarren egindako ironman-a 7:41:33 denboran egindakoa da. Distantzia luzeko triatloia ere deitzen zaio.
Xterra: Triatloi kros modalitateko distantzia laburreko txapelketa da.
Triatloifederazioek zuzentzen dituzten beste zenbait probetan proba berean zenbait kirol diziplina egiten dira. Horietariko batduatloia da, martxa lasterketa, ondoren txirindularitza eta txirrindularitza ostean berriz martxa lasterketa hartzen dituena bere baitan.Mendiko duatloia ere badugu,asfaltatu gabeko bideetan etamendiko bizikletan egiten dena. Akuatloia, martxa lasterketak, jarraian igeriketak eta amaitzeko berriz martxa lasterketak osatzen dute. Azkenik, triatloi zuria dugu,neguan egiten dena, eta igeriketaren ordeziraupen-eskia etakuadriatloia biltzen dituena (triatloiaripiraguismoa gehitzen dio).
Ondorengo taulan azalduriko proben distantzia espezifikoak azaltzen dira.[8]
Tradizioz, triatloia, banakako kirol bat da. Triatloia burutzen ari direnean ez dute baimenik laguntza eskatzeko ez jasotzeko. Hala ere, ekitaldiaren antolatzaileek izendatutakoboluntarioen laguntza izan dezakete, horiek lasterketanelikagaiak etaura banatzen baitituzte.
Zenbait triatloietan drafting-a onartuta dago. Hala, arau horrek eragin handia du talde-taktiketan. Izan ere, txirrindularitza-etapan, zenbait txirrindulari elkarrengandik gertu jarri ohi dira, atleta bakoitzaren aurrekoakairearen erresistentzia murrizteko asmotan, hala ahalbidetzen baitu drafting-ak. Taktika hori onartuta ez dagoen probetan eginez gero,zigorra jasoko da. Bestalde, zigortze hau triatloia Olinpiar Jokoetan sartzearekin aldatu egin da. Izan ere, distantzia olinpikoko lasterketa askotan, Olinpiar Jokoetakoak eta ITUren Munduko Kopako ekitaldietan barne (ITUren mailako ekitaldi profesionaletan), txirrindularitza etapan, drafting-a onartu da.
Aldaketa horrekeztabaida handia sortu du triatleten eta triatloizaleen artean. Drafting-a baimentzearen aldekoek, arau horren lauguntzaz triatloia nazioarteko txirrindularitzaren arauetara gehiago hurbiltzen dela adierazten dute. Arauaren aurka agertzen direnek, aldiz, arau horrek igeriketa-maila ona duen triatleta baten lorpenak ezabatzen dituela adierazten dute. Izan ere, igeriketa-maila baxuagoa duten lehiakideek, drafting-arekin lortutako denbora tarte horretan igeri egiteko aukera izango lukete.
Bestetik, triatloiko proben denborasegmentatuta dago. Emaitzak,webguneofizialetan argitaratzen dira eta triatleta bakoitzarentzat denbora zehatza erakusten da, zikloaren denbora (trantsizioekin), gauzatze-denbora eta denbora osoa adierazten dira bertan. Hala ere, argitalpen batzuetan, trantsizioen denboraren zehaztapena bereizita adierazten da. Triatloiaren arabera arauak aldatu egin daitezke, hots, lasterketa batetik bestera arau ezberdinak egon daitezke indarrean: hala nola, onartutako ekipamenduendeskribapenetan (adibidez,wetsuitak, igeriketarako neoprenozko jantzia, onartzea) atleten arteko interferentzien debekuetan, etab.
Triatloiko txirrindularitzako etapari dagokionez, igeriketako diziplina amaitu ostean, bizikleta hartu aurretikkaskoa jarri behar dute parte-hartzaileek, eta txirrindularitzako etapa amaitu ostean, bizikletak utzi ondoren kendu ahalko dute kaskoa. Hala ere, azalduriko etapa pasatu ostean leihakideek kaskoa edozein unetan ken dezakete. Bestalde, azalduriko araua ez betetzeakerrekusazioa ekarriko du. Horrez gain, badira erakunde antolatzaileen arabera aldatzen diren arauak; esate baterako, sarri ezarrita daude atleta bakoitzak etapa bakoitzean atzeratzeko izan dezakeen denbora, edota, antolatzaileek emandakoigeriketa-txanoa derrigorrez erabili behar den ala ez,hornidura hidrikoko etaelikadurako postuak banatu behar diren ala ez, edota gazte-kategorietan bizikletakopiñoi batzuk blokeatu behar diren ala ez, besteak beste.[9]
Bi kategoria absolutu bereiz ditzakegu: gizonezkoen etaemakumezkoenkategoria absolutuak. Kategoria absolutuetan parte hartzaile guztiek dute postua, eta horrez gain, adinaren eta sexuaren arabera kategoria ezberdin batean arituko dira.
Lehiaketa egiten den urteko abenduaren 31n parte-hartzaileak duen adinaren arabera zehaztuko da adin kategoria. Aipatutako kategorienalternatiba gisa, lehiaketa bat ezar daiteke adin-taldeen arabera. Kasu horretan adinak horrela bildu eta sailkatuko lirateke: 17-19 urte, 20-24 urte, 25-29 urte, 30-34 urte, etab.
Urtean triatloiko ehunka edo milaka lehiaketa jokatzen dira. Horietariko batzuk triatloi-komunitateetan ospetsuagoak dira beste batzuk baino,historia luzea,muturrekoingurumen baldintzak, distantzia oso luzeak,erronka fisikoa edotapsikologikoak baitituzte. Hona hemen horietako batzuk:
Hawaiiko Ironman Munduko txapelketa,Kailua-Konan (Hawaii). Triatloi hau, lehen aldiz 1978. urtean egin zenOahun, triatloi kirol modalitatea berpiztu eta bost urtetara (San Diegon, Kalifornian). Ondoren, Hawaiiko uharteko Kailua-Konara lekualdatu zuten. Kasu horretan, txirrindularitzaren etapaklabaren gainean ehunmilia baino gehiago hartzen ditu. Bertan, Hawaiiko uharte handian,eguerdian, 110 °F-ra (43 °C) iristen diren tenperaturak daude, eta zeharkakohaizeak sarri 55 mph (90kilometro orduko) hartzen ditu.Lanzaroteko[Betiko hautsitako esteka] Ironmana.
Lanzaroteko Ironman-a (Espainia). La Santa Elkarteak sortu zuen 1992. urtean, Lanzaroteko hegoaldeko hirian, zehazki, Hondartza Zurian. Lehen aldi horretan 148 pertsonak hartu zuten parte, eta horietako 116k amaitu zuten proba behar bezala. 1993. urtean, aldiz, proba horiPuerto del Carmenera lekualdatu zuten, eta gaur egun, bertan burutzen da triatloia. Lasterketamaiatzaren bukaeran izaten da, triatleta askorentzat prestaketa fisiko bikaina izaten da Hawaiiko triatloirako, munduko proba gogorrenetakoa baita azken hori parte hartzaile askorentzat.
Nizako triatloia (Frantzia). 2002. urtera arte egin zen lasteketa hau, WTC-k (Triatloiko Munduko Korporazioa) Frantzian Ironman gisa onartu zuen arte. 1980ko hamarkadan, Nizako distantzia luzeko triatloia (4 km igeriketa, 120 km txirrindularitza, 30 km martxa lasterketa) eta Konako munduko txapelketa urteko bi lasterketa garrantzitsuenak bihurtu ziren.Mark Allenestatubatuarrak 10 aldiz irabazi zuen.
Alcatrazeko ihesa triatloia,San Frantziskon (Kalifornia). Lasterketa horrek ohiko marka komunetik kanpo dauden distantziak ditu. San Frantziskoko badiako ur hotzetan (1,5 milia, hots, 2,4 km) hasten da, Alcatraz uhartetik kostalderaino. Jarraian, 18 milia (29 km) txirrindularitza eta 8 milia (13 km) martxa lasterketa egin behar dira. Guztia badiaren inguruko eremu gogorretan gauzatzen da. Lasterketaren unean,hareazkoeskailerak igo behar dira, zehazki, hondartza ondoan dagoen labar batetik gora dauden 400 eskailera.
Kirolean eta jarduera fisikoan, oro har, emakumezkoen presentzia gaur-gaurkoz gizonezkoena baino murritzagoa da. Historikoki, emakumeak gizonezkoak baino beranduago sartu dira kirol-mundura, eta horien sartze prozesua zailtasunez beteta egon da, oztoposoziokultural batzuk gainditu behar izan baitituzte. Tradizionalki, emakumeak zailtasun handiak izan ditufamilia eremutik irteteko, baina denbora aurrera joan ahala,gizarte zeinkulturaestereotipatuan bermaturik egon diren eta dauden ideien aurkaborrokatu izan du. Hala ere, emakumea zailtasun eta oztopoak gaindituz joan da. Esan daiteke emakumeen kirola XIX. mendean hasi zela. Gainera, gaur egungo egoerari erreparatzen badiogu, emakumeak etxetik irtetea lortu duela ikus genezake,lan-merkatura sartu dela eta antzeko zerbait gertatu da kirol-arloan ere. Izan ere, gehitzen doa emakumezkoen portzentaia kirol-jolas-lanbide munduan.[10] Hala ere, gaur-gaurkoz, emakumeen kirola ez da gizonena bezain ospetsua eta jarraitua.
Espezifikoki triatloiari dagokionez, 1979. urtean egin zen lehenengo emakume parte-hartzaileak onartzen zituen proba.Lyn Lemaire izan zen Ironman batean parte hartu zuen lehenengo emakumea. Bi urte geroago, lasterketa hori Konara aldatu zen.Urrian burutu zen triatloia, eta urtero egiten da Munduko Ironman Txapelketa gisara.
Gainera, gero eta gehiago dira kiroleangenero-parekotasunaren aldeko erakundeak. Triatloiari dagokionez, gaur egun une gorenean dagoen kirol gazte gisa, arau, distantzia,sari eta aintzatespen berdinak bermatzen ditu bisexuentzat. FETRIk,Emakumea eta Kirola Batzordea sortu du, triatloian emakumeen eta gizonen arteko parekidetasuna bultzatuko duten neurriak hartu eta garatzeko, horienbehar etakezkak aztertu eta ebazteko, eta baita emakumezkoen partaidetza bultzatzeko ere.[10]
Emakumezkoentzako triatloiak, distantzia aproposak bermatzen ditu, entrenamendu bidez kirolaz gozatzeko adinako neurriak, alegia. Espainian, historian zehar ehunka emakumek hartu izan dute parte triatloietan, eta urtetik urtera kopuru hori nabarmen handituz doa. Hala ere, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko ezberdintasuna oraindik ere agerian dagoen faktorea da kirol munduan.[10]
Bestalde, historikokiPaula Newby-Fraser izan da Ironmanak egiten munduko emakumezkorik hoberena. Emakume horri Konako erregina ere deitzen diote. Zortzi aldiz izan zen Ironman Munduko Txapelketan, Kailua-Konan (Hawaii) txapelduna, zehazki, 1986 eta 1996 urte bitartean eta distantzia osoko 24 lasterketa irabazi zituen (1991. urtetik 1994. urtera). Izan ere, orain arte ez du inork berdindu zortzi tituluko errekorra eta bere garaian denborarik hoberena berak bazuen ere, 8 ordu, 50 minutu eta 24 segundoko munduko errekorra, 2009an errekor hau hautsi zuten. Hala ere, jarraitzen du triatloi munduko legenda izaten.[11]
↑abcdefgUniversidad de Alicante. Departamento de Enfermería Universidad de Alicante. Departamento de Didáctica General y Didácticas Específicas Guillén Rivas, Laura Mielgo-Ayuso, Juan Norte, Aurora Cejuela Anta, Roberto Cabañas, María Dolores Martínez Sanz, José Miguel. (2015). Composición corporal y somatotipo en triatletas universitarios. Grupo Aula Médica PMC957150394. (kontsulta data: 2020-04-02).