TriasikoaPermo-Triasiar iraungipen masiboaren ondorioz hasi zen; beraz, Erdi Triasikoko erdialdea arte ez zen berreskuratu aurretikobiodibertsitatea. Triasikoarenerregistro fosilean hiru organismo-kategoria bereiz daitezke: iraungipenetik bizirik atera zirenak, laburki loratu ziren talde berriak eta Aro Mesozoikoan nagusi izan ziren beste talde batzuk.
Narrastiak, batez erearkosauruak, izan ziren periodo hartanornodun lehortar nagusiak. Arkosauruen artean,Pseudosuchiakladoa nagusitu zen. Bestalde, arkosauru batzuk lehenengo ornodun hegalariak bihurtu ziren:pterosaurioak.Dinosauroak Triasiko Berantiarrean agertu ziren, baina ez ziren nagusitu Periodo Jurasikora arte.[3]
Terapsidoek, Periodo Permiarreko ornodun nagusiek, biodibertsitate-gehiagotze labur bat eduki zuten, batez ereDicynodontia etaCynodontia taxonak; hala ere, bere biodibertsitatea periodoan zehar murriztu zen, bukaeran gehienak iraungi arte,ugaztunak izan ezik. Lehen ugaztun basalek zinodontoen azpitalde espezializatu gisaeboluzionatu zuten,Triasiko-Jurasikoko iraungipenetik bizirik atera ziren eta, bizirauteari esker, Jurasikoan zehar dibertsifikatu ahal izan ziren.
Temnospondiloakanfibio nagusiak ziren Triasikoan. Hauek periodoan zehareboluzio-erradiazioa izan zuten, Triasikoaren amaieran iraungi baino lehen. Hala ere,lisanfibio primitiboak ere ugaritu ziren Triasikoan zehar, eta Triasiko-Jurasikoko iraungipenetik bizirik atera ziren. Bestalde, lehenarrain neopterigio ezagunenak Triasikoaren hasieraren ondorentxe agertu ziren. Azkar dibertsifikatu ziren, etaur gezatan zeingazitan arrain talde nagusien artean kokatu arte azkar eboluzionatu zuten.
Pangeasuperkontinenteak mundu osoa okupatzen zuen Triasikoan, baina Triasiko Berantiarrean etaJurasiko Goiztiarrean zehar pixkanaka bi lur-masa bereizitan zabaltzen hasi zen:Laurasia etaGondwana. Triasikoan mundukoklima beroa eta lehorra zen batez ere,[4] baina klima hezetzen hasi zen Pangeadesegiten hasi zenean. Periodoaren amaiera Triasiko-Jurasikoko iraungipenak markatu zuen. Horrek organismo talde asko eliminatu zituen, pseudosukio gehienak barne. Beraz, dinosauroak Jurasikoan domeinua hartu ahal izan zuten.
Triasikoareneskala kronoestratigrafikoa 3 serieko, 7 estaiko eta 15 azpiestaiko hierarkia bat da, ia bi mendetan zehar garatua. Triasikoko arroken azterketageologikoak 1700go hamarkadaren amaieran hasi ziren Alemanian, eta 1834an amaitu ziren, Friedrich August von Albertik "Trias" terminoa sortu zuenean. 1860ko hamarkadan,Edmund von Mojsisovics geologoaustriarra kronoestratigrafia triasiko zehatza eraikitzen hasi zen,ammonoideoenbioestratigrafian oinarrituta. 1895ean, Mojsisovicsek eta bere kolaboratzaile nagusiek,Wilhelm Waagenek etaCarl Dienerrek, gaur egun oraindik erabiltzen den kronologia triasikoa argitaratu zuten, egungo estaien eta azpiestaien izenak barne hartzen dituena hain zuzen. 1934an,Leonard Spathek ammonoideoen bioestratigrafian oinarritutako beste kronoestratigrafia triasiko bat proposatu zuen, Mojsisovicsenaren antzekoa. 1960ko hamarkadan,E. Timothy Tozerrek ammonoideoetan oinarritutako beste denbora-eskala bat proposatu zuen,Ipar Amerikako estandarretan oinarritua, eta honen arabera Triasiko Goiztiarra lau estaietan sailkatzen da (Griesbachiarra, Dieneriarra, Smithiarra eta Spathiarra).
Nazioarteko Estratigrafia Batzordeko (International Commission on Stratigraphy, ICS) Triasikoko Estratigrafia Azpibatzordea 1970ko hamarkadan lan egiten hasi zen, eta 7 estaietan zatitutako 3 serietan sailkatu zuen Triasikoa:Induarra etaOlenekiarra Triasiko Goiztiarrean;Anisiarra etaLadiniarra Erdi Triasikoan; etaCarniarra,Noriarra etaRhaetiarra Triasiko Berantiarrean. Sistema hau gehien erabiltzen da gaur egun. 1990ko hamarkadan Triasikokokonodontoen erregistro fosila erabiltzen hasi zen estai batzuetako (Induarra, Olenekiarra, Anisiarra eta Rhaetiarra) hasiera adinak mugatzeko. Ladiniarra eta Carniarraren hasierak, bestetik, ammonoideoen bioestratigrafiak definitzen ditu. Estai Noriarraren hasiera adina oraindik ez da mugatu, baina, seguruenik, konodontoen bidez mugatuko da etorkizunean.
Rhaetiarra izan ezik, Erdi eta Goi Triasikoko estaiak eta azpiestaiak nahiko egonkorrak izan dira azken hamarkadetan, baina Behe Triasikoko azpibanaketa kronoestratigrafikoei dagokienez askoz ere adostasun gutxiago egon da. Triasikoko eskala kronoestratigrafikoaren garapenak alderdi horrekin lotutako arazoak izan ditu: a) nomenklaturaren eta kontzeptuen egonkortasuna eta lehentasuna; b)taxonomiaren buruzko desadostasuna eta aldakortasuna; c) ammonoideoen edo konodontoen bioestratigrafiaren erabilera; d) sailkapen kronoestratigrafikorako gertakari biotikoen garrantziari buruzko iritzi desberdinak; e) estai laburren erabilgarritasunari buruzko desadostasunak; f) arazoakerreinu Tetiarraren etaBorealaren arteko korrelazioari buruz; eta g)Mundu Zahar etaBerrietatik datozen estandar kontrajarriak. Arazo horietako gehienak konpondu dira hiru serieko eta zazpi estaieko sortzearen bidez. Triasikoko eskala kronoestratigrafikoaren garapen berriak 15 azpiestai triasikoen definizioan eta karakterizazioan jarri behar du arreta, horiek askoz ere oinarri zehatzagoa emango baitute denbora triasikoaren banaketarako zazpi estaiak baino.[6]
Triasikoan zehar, lurreko ia masa guztia superkontinente bakar batean bilduta zegoen, Pangean (itzulpen literala: “lur osoa").[7] Superkontinente hauekuatorean zentratua etapolotik polora hedatua zegoen, baina iparralderantz zihoan periodoak aurrera egin ahala. Hego Pangea, Gondwana bezala ere ezaguna, zenbaitkratoiez osatuta zegoen, eta hauek oraindaino zenbait lurraldetan zatitu ziren:Hego Amerika,Afrika,Madagaskar,India,Antartika etaAustralia. Ipar Pangea, Laurasia bezala ere ezaguna, gaur egungo Ipar Amerikari etaEurasiaren zati handi bati dagokie.
Pangearen mendebaldeko muga ozeano erraldoi baten ertzean zegoen,Panthalassa (itzulpen literala: “itsaso osoa”), eta gutxi gorabeheraOzeano Bare modernoarekin bat zetorren. Triasikoan zegoen lurrazal ozeaniko sakon ia guztiaplaka ozeanikoensubdukzioaren bidez birziklatu da; beraz, gutxi dakigu periodo honenozeano zabalez. Panthalassako geologiari eta itsas bizitzari buruzko informazio gehiena da garai horretakouharte-arkuen etaakrezioaren bidezlurrazal kontinentalera garraiatutako itsassedimentuen ondorio.
Pangearen ekialdeko ertza biarro ozeanikok inbaditu zuten: Neo-Tethys (edo, besterik gabe,Tethys) etaPaleo-Tethys ozeanoek. Bata bestearengandik bananduta zeuden,Cimmeria izena duen mikrokontinente-soka luze baten bidez. Cimmeriako lurrazala Permiarrean Gondwanatik banandu zen, eta Triasikoan zehar iparralderantz mugitu zen. Prozesu honetan, Neo-Tethys ozeanoa zabaldu zen, eta Paleo-Tethys ozeanoa gaur egungoAsiako lurrazalaren azpian hondoratzen hasi zen. Triasikoaren amaieran, Paleo-Tethys ozeanoak eremu txiki bat hartzen zuen, eta Cimmeria Asiako hegoaldearekin talka egiten hasi zen. Talka honek,Orogenia Cimeriarra deritzonak, Jurasikoan etaKretazeoan jarraitu zuen indarrean, eta, horren ondorioz,TurkiatikMalaysiaraino hedatzen denmendigune bat sortu zen.[8][9]
Superkontinente batekitsasertz gutxiago du kontinente txikiago multzo bat baino; beraz, Triasikoko itsasmetakinak ez dira oso ohikoak mundu mailan. Salbuespen garrantzitsu bat dago mendebaldekoEuropan, non Triasikoa ikertu zen lehen aldiz.
Triasikokoitsas maila nahiko baxua zen beste periodo batzuekin alderatuta. Hasieran, gaur egungo itsas mailaren inguruan zegoen, baina Behe eta Erdi Triasikoan zehar 10-20 m igo zen. Itsas mailaren igoera Ladiniarrean azkartu egin zen, eta Karniarrean gaurkoa baino 50 metro altuagoa zen. Hala ere, Noriarrean jaisten hasi zen, eta gaurkoa baino 50 metro baxuagoa egon zen Rhaetiarrean. Triasikoanizotz-geruzak egotea ez da frogatu; beraz, inprobablea daeustasia glazialak itsas maila-jaiste hori eragitea.[11]
Euskal Herrian agertzen diren gesaltza ugariek triasikokodiapiroetan dute orokorrean oinarri
Keuper geruza garrantzi berezia izan zuen Euskal Herrian, leku askotan aurkitzen direndiapiroak sortzen baititu. Gainera,ofita izeneko arroka ere sortu zen, jatorri bolkanikokoa, faila nagusiak jarraituz.
Higadura zela eta, Euskal Herrian zeuden mendi asko ia lautu egin ziren eta,itsas-mailaren jaitsiera orokortu bat dela eta,laku etapadura ugari sortu ziren.[12] Beste gune batzuetan deltak egon ziren. Ingurune hauetan sortu ziren germaniar faziesak, leku batzuetanharea metatzen zen bitartean beste batzuetan ebaporitak agertu baitziren.
Aiako Harriaren eta beste mazizoen inguruan pikor larriko sedimentuz osatutako arrokak ikus daitezke, antzinako kostaren hedapenaren seinale.[13] Triasikoaren bukaeran etaJurasikoaren hasieran karbonatozko sedimentuak metatu ziren.[14]
↑Friedrich von Alberti,Beitrag zu einer Monographie des bunten Sandsteins, Muschelkalks und Keupers, und die Verbindung dieser Gebilde zu einer Formation [Contribution to a monograph on the colored sandstone, shell limestone and mudstone, and the joining of these structures into one formation] (Stuttgart and Tübingen, (Germany): J. G. Cotta, 1834). Alberti coined the term "Trias" on page 324 :"… bunter Sandstein, Muschelkalk und Keuper das Resultat einer Periode, ihre Versteinerungen, um mich der Worte E. de Beaumont's zu bedeinen, die Thermometer einer geologischen Epoche seyen, … also die bis jezt beobachtete Trennung dieser Gebilde in 3 Formationen nicht angemessen, und es mehr dem Begriffe Formation entsprechend sey, sie zu einer Formation, welche ich vorläufigTrias nennen will, zu verbinden."( … colored sandstone, shell limestone, and mudstone are the result of a period; their fossils are, to avail myself of the words of E. de Beaumont, the thermometer of a geologic epoch; … thus the separation of these structures into 3 formations, which has been maintained until now, isn't appropriate, and it is more consistent with the concept of "formation" to join them into one formation, which for now I will name "trias".)