Triangulum edoTriangelua[2][oh 1] —latinez:Triangulum—ipar hemisferiokokonstelazio txiki bat da, bere izar nagusiek ia triangelu isoszele bat eratzen dutelarik. 88 konstelazio modernoetako bat da, eta Ptolomeok zerrendatutako 48 konstelazioetako bat ere izan zen[3], honi, koroa deitu egin ziona. Ez daTriangulum Australe konstelazio australarekin nahastu behar.
Tamaina txikikoa izanda eta izar distiratsurik ez izanik, konstelazio honetan interesik handiena duen objektuaTriangeluko galaxia da (M33),Talde Lokalaren zati bat den galaxia espiral bat. Taldeko hirugarren kide garrantzitsuena daEsne Bidearen etaAndromeda galaxiaren ondoren. Grabitazionalki azken honi lotuta egon daitekeela uste dute.
- ↑Euskaltzaindiaren173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".