Tretiakov Estatu Galeria (errusieraz Государственная Третьяковская галерея, Gosudárstvennaya Tret'yakóvskaya galereya)Errusiako hiriburu denMoskun dagoenarte galeria bat da, munduan dagoenarte eder errusiarren gordailurik garrantzitsuenatzat hartua dena.
1856an fundatu zuenPavel Mikhailovitx Tretiakov merkatari moskutarrak (1832-1898), bere garaikideak ziren artista errusiarren zenbait lan erosi zituena bilduma artistiko bat osatzeko asmoarekin, azkenean arte nazionaleko museo honetan garatu zena.1892an Tretiakov jada ospetsua zen bere bilduma errusiar nazioari aurkeztu zion.
Bere barnean galeria duen eraikinarenfatxadaViktor Vasnetsov margolariak diseinatu zuen, errusiarmaitagarri ipuin baten ohiko estiloan.1902 eta1904 bitartean eraiki zenMoskuko Kremlinaren hegoaldean.XX. mendean zehar, galeria ondoko zenbait eraikinetara hedatu zen,Jamovnikiko San Nikolasen Eliza barne. Eraikin berri bat,Krymsky Valen dagoena, errusiar arte modernoa iragartzeko erabiltzen da.
Bilduma 130.000 arte lan baino gehiagoz osatua dago,Andrei RubliovenVladimirreko Andre Maria Birjina etaHirutasunatik hasi etaVasili KandinskirenVII. Konposizioa etaKazimir MalevitxenKarratu Beltza laneraino.1977an galeriakGeorge Costakisen bildumaren zati oso esanguratsu bat zuen. Gainera, bilduma honetan,Ivan Aivazovski,Ilia Repin,Marc Chagall,Ivan Xixkin,Dmitri Levitski,Mikhail Nesterov,Valentin Serov,Vasili Polenov,Andrei Kolkutin etaIvan Argunoven garrantzi handiko lanak ere badaude.