Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Tren

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Tren

Trena edobultzia elkarri lotutakobagoi edokotxe sorta batez konposatutakoibilgailua da,lokomotorra batek edo kotxe autopropultsatuek atoian eramanda. Oro har bere mugimendurako bereziki prestatutakotrenbide izeneko egituraren gainetik higitzen da, normalean bierrail paraleloz osaturikoa, bainaerrail bakarreko bidea ere izan dezake (monorail deituriko sistema), edo lebitazio magnetiko bidez ibili (maglev garraioa). Zamak garraiatzen dituenibilgailuetako bakoitzaribagoi deritzo, eta bidaiariak garraiatzen dituenari, aldiz,kotxe.

Trenaren propultsioalokomotorra edo tren-makina izeneko material mugikor bereziz lor daiteke, eta tren batek tren-makina bat edo gehiago eduki ditzake, bai aurrealdean atxikituta edopush-pull konfigurazioan (tren-makina bat edo gehiago aurrealdean edota erdialdean edo atzealdean). Trena lokomotorrarik gabe ere propultsatu daiteke, etaautomotor deritzo, kasu honetan kotxeak (guztiak, batzuk edo bakar bat) autopropultsatuak direla.

Historikoki,XIX. mendearen hasieratikXX. mendearen erdialdera, trenen energia-iturri nagusia ur-lurruna izan zen. Gaur egun, tren moderno gehienekelektrizitatea edodiesela darabilte energia-iturri gisa. Elektrizitatearen kasuan, trenakatenaria izeneko trenaren gaineko hari baten bitartez, edo hirugarren errail baten bidez hornitzen da.

Trenak garapen fase asko izan ditu munduko historian, eta gizarte askotako garapenean garrantzi handia izan du. Industrializazioan abantaila handiak ekarri ditu eta gaur egun ere garraiobideen artean garrantzi handienetariko bat da.

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tren hitzaingelesekotrain, eta hau antzinakofrantsesekotrain hitzetik dator, arrastearen akzioa (etimologikokigarraiatu aditzarekin erlazionatuta).Germaniar eta eskandinaviar hizkuntzetanzug,tåg etatog izenak jasotzen ditu,ingelesekoto tug aditzarekin erlazionatuta, arrastearen akzioa ere esan nahi duena.

Tren-motak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Distantzia laburrekoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hirigune baten barruan bidaiariak garraiatzen dituzten trenak dira.

Hiri inguruko eta eskualdeko trena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aldiriko tren izenez ere ezaguna, bidaiariak garraiatzeko burdinbide sistema masiboak dira, oro har lurgainean ibiltzen direnak, eskualde bat hiri nagusiarekin elkarlotuz. Gainontzeko garraio sistemetatik bereizita daude pasonibel edota maila ezberdineko pasoen bitartez.

Tren metropolitarra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Metro (garraiobidea)»

Bidaiariak garraiatzeko burdinbide sistema masiboak dira, oro har lurpean eta zati batzuetan lurgainean ibil daitezkenak, hiri handietako gune ezberdinak eta hiriaren inguru hurbilenak elkarlotuz, edukiera eta maiztasun handiekin. Gainontzeko garraio sistemetatik maila ezberdinera bereizita daude.

Distantzia luzekoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Abiadura handiko trena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Abiadura handiko tren»

Abiadura handiko trenak (AHT siglez ezagunak) oro har 200-250 km/h abiadurak gainditzen dituzten trenak dira, horretarako diseinatutako abiadura handiko lineetatik ibiltzen direnak.

FrantziakoTrain à Grande Vitesse (TGV) zerbitzuak munduko abiadura errekorra lortu zuen 2009ko apirilean: 574,8 km/h. Hala ere, munduko errekorraJaponiakoMaglev lebitazio magnetiko bidezko trenak du, 2003ko abenduan 581 km/h abiadura maximoa lortu zuena. Japonian, Maglevaz gainShinkansen abiadura handiko trenak ere ibiltzen dira, 300 km/h abiadurak gainditzen dituztenak.

AlemanianInterCityExpress (ICE) zerbitzua ibiltzen da 1985tik.

EspainianAlta Velocidad Española (AVE) zerbitzua ibiltzen da 1992tik, eta 300 km/h abiadura gainditzen du.

Italian ETR edoPendolino izeneko trenak ohiko trenbideetan kurba itxietan abiadura handian kulunkatzeko prestatuta daude.

Bestelako sistemak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tren arina

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tren arinatranbien familiako trena da, kasu batzuetan plataformadun geltokiak eta zoru altuak izan ditzaketenak, eta gainontzeko ibilgailuetatik bereizita ibiltzen direnak erreserbatutakoerreien, bereizitako trenbideen edota tunelen bitartez.

Lebitazio magnetikoko trena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Maglev»

Lebitazio magnetikoa erabiliz trenbide baten gainetik airean zintzilikatuta ibiltzen den trena da.

Monoraila

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Monorail edo errailbakarra hiriguneetan trafiko ertainak garraiatzeko garatu zen.

Zama garraiorako trena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zamak garraiatzeko erabiltzen diren tren bereziak dira,bagoiz osatutakoak.

Trena Euskal Herrian

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Madril-Hendaia burdinbidearenOrmaiztegiko bidezubia.
Dario de Regoyosen margolana, trenarekin Bilbon.

Trena, eta zehazkiago,lokomotora industrializazioarekin lotuta dagoen azpiegitura da[1].1845ean Bilboko aberatsek Madril eta Irun Bilbotik igaroz lotuko zituen tren baten proiektua eskatzen hasi ziren[2]. Ez zen mugimendurik egon ahalik eta1856anPereire anaiekNorteko Konpainia osatu etaMiranda de Ebrotik Irunera doan trenbidea diseinatzen hasi ziren arte. Lau urte lehenago, PereiretarrekBordele-La Teste burdinbide-tartea berritzeko esleipena jaso zuten, Espainiako mugarainoko lehen zatia izango zena.[3] Hurrengo hilabeteetan,Baiona etaPerpinyàrainoko zeinNarbonarainoko lineak eskuratu zituzten eta, berehala,Midiko Konpainia sortu zuten azaroaren 5ean. 1855ean,Bordele-Baiona linea ireki zen,Erresuma Batutik fabrikatu eta ekarritako materialaz eta britainiar konpainia batek eraikita. Aldi berean, hegoaldean, Altsasu eta Beasain arteko tarte konplexua amaituta,1864koabuztuaren 15ean ireki zen bide osoa[2]. Bide honen zubirik interesgarrienaOrmaiztegiko bidezubia da. Bilbotik igaroko ez zela ikusita, 1863anCastejón-Bilbo burdinbidea eraikitzen hasi ziren, diru galera handiekin[2].

Bitartean, lehen ikusi ditugun meatzeetarako trenbideak sortu ziren Bizkaian, mineralen esportazio masiboa baimenduko zuena. Lehenengo trena, lehen ikusi dugunez, Diputazioarena izan zen, baina laster sortu zituzten euren trenbideak enpresa pribatu ezberdinek (Ikus,Meatzaritza: industrializazioaren oinarria atala artikulu honetan)

Baina Euskal Herriko orografia zaila denez, trenbide askok bide estua aukeratu zuten, eraikitzen merkeago. 1882ko ekainaren 1eanBizkaiko Trenbide Nagusia ireki zen, Bilbo eta Durango artean. 1885ean Durango eta Zumarraga batzeko konpainia eratu zen, modu horretan Bilbo eta Irungo muga artean tren aldaketa bakarra lortzeko asmoz. Aldi bereanMaltzagarainoko trenbidea eraikitzen hasi zen. 1887an ireki zen trafikoa Eibarreraino eta 1889koabuztuaren 26an Bergara eta Zumarraga arteko trenbidea ireki zen[2],Debako trenaren parte.1891eanManuel Martík Elgoibar eta Donostia batzeko trena diseinatzen hasi zen, merkantzien aldaketa ekiditeko asmoz[oh 1] 1893koabuztuaren 3an Zarautz-Donostia zatia ireki zen; bainaItziar etaMeaga zati zailak ziren, eta1901ekourtarrilaren 1era arte ez zen lortuBilbo-Donostia trenbidea irekitzea, kostu ekonomiko altuarekin[2]. Bizkaian, bitartean, Bizkaiko Trenbide Nagusiaren arrakasta ikusita hainbat trenbide ireki ziren:Bilbo-Areeta trenbidea 1887ko uztailaren 1ean,Zornotza-Gernika trenbidea 1888ko abuztuaren 13an,Cadaguako trenbidea (Bilbo eta Balmaseda artean) 1890eko abenduaren 5ean,Lutxana-Mungia trenbidea 1894ko uztailaren 9an,La Robla trenbidearen Balmasedako zatia 1894ko irailaren 4an,Bilbo-Lezama trenbidea 1895eko maiatzaren 30ean etaZalla-Santander zatia 1896eko ekainaren 20an. Sare zabal hau egin eta gero, adar txikiak eraiki ziren:Durango-Elorrio (1905) etaMatiko-Azbarren (1918), adibidez. Azken honek Santander, Donostia eta Plentzia batzeko aukera ematen zuen[4]. Tarte honetan eraiki zen trenbide zabal bakarraBilbo-Portugalete trenbidea izan zen (1888ko irailaren 24a)[5].

Napoleon III.aren garaian,Pereire anaienMidiko Konpainiak Frantzia hego-mendebaldean trenbide sarea eraikitzeari ekin zion.1879tik bigarren mailako trenbideak egiten hasi ziren.BaionatikDonibane Garazirako lanak1883an hasi zituzten Baionako Glain etaMousserolles arteko zelaian;1891kourtarrilaren 19an Baiona-Kanbo zatia zabaldu zen,1892koabuztuaren 20an Kanbo etaArrosa-Ortzaize artekoa eta1898koabenduaren 11nNafarroa Behereko hiriburura heldu zen.[6]

Behin Bizkaia trenez lotuta, Gipuzkoa eta Arabara mugitu ziren inbertsioak.Topoa Donostia eta Hendaia artean1913ko uztailaren 13an ireki zen,Plazaolako trena Lasarte eta Iruñea artean 1914ko urtarrilaren 20an etaBidasoko trena Irun eta Elizondo artean 1916ko maiatzaren 28an. 1882an Herran anaiekAnglo-Vasco-Navarro trenbidea eraikitzeko Ingalaterrako dirua jaso zuten. HelburuaLizarra eta Bergara batzea zen, pixkanaka lortu zuten helburua: 1927ko irailaren 23an ireki zen guztiz. Behin trenbide hau eginda, Gipuzkoako bailara guztiekUrolak ezik zuten trenbidea; horregatik, Gipuzkoako Foru AldundiakUrolako trena eraiki zuen 1926an[4]. Nafarroan, 1911anEl Irati ireki zen, Iruñea eta Zangoza batzen zituena[7].

Oharrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Izan ere, Bilbotik Zumarragara joaten ziren merkantziak trenez aldatu behar ziren, metrika ezberdina zutelako.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Industrial Revolution - Steam Engines» www.industrialrevolutionresearch.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  2. abcdeOlaizola Elordi, Juanjo.. (D.L. 2011). Historia del ferrocarril en el País Vasco : siglo XX. Etor-Ostoa ISBN9788496288416. PMC851331997. (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  3. Alain, C.. (2014). «La Compagnie du Midi» Memoire Ferroviaire de Bordeaux (Bordele).
  4. ab«Breve Historia del ferrocarril en el Pais Vasco. Por Juanjo Olaizola Elordi - Ferropedia» ferropedia.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  5. (Gaztelaniaz)«Una exposición recuerda la construcción hace 125 años del ferrocarril Bilbao-Portugalete» treneando 2013-03-12 (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  6. Iturria:Louhossoa,Ekaina,Harrikez Herriak bilduma, 15. zkia.,Donibane Lohizune,1996. Ikus 25.or.
  7. Olaizola, Juanjo. (2013-07-26). «Historias del tren: EL PRIMER FERROCARRIL ELÉCTRICO EN ESPAÑA (I)» Historias del tren (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Tren&oldid=9323176"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp