Transnistriako mapa zehatza.Tiraspol hiriburua.Pridnestrovieko banaketa administratiboak.
Transnistria[1]de facto lurralde independente bat da, nazioarteak onartutakoMoldaviako mugen barnean kokatua. Transnistriaren independentzia estatu edo nazioarteko elkarte batek ere ez du onartzen, etade iure (nazioarteko legearen arabera), Moldaviako zati bat da.
Bertako gobernuakerrusierazkoPridnestrovie izena beste hizkuntzetan ere erabiltzea bultzatzen du.[2] Akronimotzat,PMR erabiltzen da, errusierazko Приднестровская Молдавская Республика (Pridnestrovskaia Moldavskaia Respublika, Pridnestrovieko Moldaviar Errepublika) izen luzearen transkripzioa.
Nazioartean gailendu den formaTransnistria da, betiere kontuan hartuta lurraldeak onarpen ofizialik ez duela. Bertako gobernuak izen hori zuzena ez dela argudiatzen du[3] eta izen laburtu gisaPridnestrovie bultzatzen du. Ofizialki, hauexek dira izen osoak:
Errusieraz[4]: Приднестровская Молдавская Республика (Pridnestrovskaia Moldavskaia Respublika), forma laburtuan ПМР.
1991nMoldaviak independentzia eskuratu zuen eta1992an gerra zabaldu zen; 1500 bat hildako egon ziren. Suetena bi aldeek, ukrainarrek eta errusiarrek negoziatu zuten; harrezkero, hala ere, zenbait istilu gertatu dira eta bete gabe dago errusiar tropen erretiratze negoziatua,Dumak (Errusiako Parlamentuak) onartu gabea.
2006koabenduaren 17an independentzia baieztatzeko erreferenduma antolatu zen; ofizialki % 97,2k independentziaren alde bozkatu zuten.
Transnistriak ez du itsasorako irteerarik etaBesarabia (hau da,Moldaviako gainontzeko lurrak) du mendebaldean etaUkraina ekialdean. Iparraldetik hegoaldera doanDniester ibaiaren inguruko haran estu bat da. Orokorrean oso laua, muinorik garaienak ez dira 300 metrora heltzen; iparraldean,Camencatik ipar-ekialdean hain zuzen, altuenak daude (273 eta 262 m, Ukrainarekiko mugan). Ibaiaren ertzetan daude altuerarik baxuenak, itsasorantz abiatu ahala jaitsiz doazenak: Camencan 36 m, hegoaldeko muturrean 0,5 m.
Ibaiak berak egiten du mugaMoldaviako gainontzeko lurrekin tarte handienean baina badira salbuespenak:
Mendebaldean, ibarreskuinean alegia etaTiraspolen aurreanBender hiria eta bere ekialde, hego-ekialde eta hegoaldean kokatzen diren lau udalerri (Proteagailovca,Gîsca,Chiţcani etaCremenciug, sei herri daude haietan) transnistriar agintariek kontrolatzen dituzte.
Garraiobide nagusia Tiraspol-Dubăsari-Rîbniţa errepidea da. Zenbait lekutan Chisinauren menpeko herrietatik pasatzea gatazka iturria izan da[5][6]. Transnistriarrek gehienetan ez dute arazo larririkMoldaviako gainontzeko lurretara,Ukrainara edoErrusiara bidaiatzeko, bai errepidez bai nazioarteko bi trenez:Mosku-Chisinau (urte osoan) etaSaratov-Varna (sasoien arabera). Aireporturik erabilienak Chisinau Moldaviako hiriburukoa etaOdesakoa dira.
Hamar hiri eta 69 udalerri ditu; denera, 147 entitate. Horrez gain, bostraion edo barruti daude (lehen izenaerrumanierazkoa da; parentesi artean,errusierazkoa eta haren transkripzioa):
Nazioarteko komunitateakTransnistriaMoldaviako zatitzat dauka. Hala ere,de facto nazioarteak onartzen ez duen gobernuak du lurralde horren gaineko kontrola1990ean independentzia aldarrikatu zuenetik.
2010erakoAbkhazia etaHego Osetiak baino ez zuten Transnistriaren independentzia onartu. Hiruren egoerak neurri batean antzekoak dira: adostasunik gabeko independentziak aldarrikatu dituzten errepublikak.Errusiak eta errepublika horiek beren egoerakKosovokoarekin ere parekatzen dituzte, onespen handiagoa lortzearren.
Zuzeneko aginterik ez badu ere,Moldaviako gobernuak lege bat onartu zuen2005ean; funtsean, Moldaviaren barruko lurralde autonomo bat ezartzen zuen "Dniesterreko ibarrezkerreko" hiri eta herriekin.Pridnestrovieko gobernuarekin adostu gabekoa zenez, horrek probokaziotzat jo zuen.
2006komartxoaren 3an,Ukrainak muga-arau berriak ezarri zituen; horien arabera,Moldaviako muga zerbitzuaren dokumentazioa duten ekoizpenak baino ez zituen inportatuko. Transnistriako zeinErrusiako gobernuek kexua agertu zuten, horrek lurraldearen "ekonomia-blokeoa" zekarrela argudiatuz. Gogoratu behar da Errusia dela lurralde haren duen aliaturik onena eta inplikatuena: militarki ere 1200 bat soldadu errusiar daude.
2008rako, 300.000 eta 400.000 arteko transnistriarrek (populazioaren gehiengoak) moldaviarpasaportea eskatua zuten; kontuan izan beste estatuek ez dutela Transnistriako gobernuak argitaratutako pasaporterik onartzen[7][8].Errusiakkontsulatu bat zabaldu zuen Moldaviaren nahiaren kontraTiraspolen eta 80.000 bat pasaporte eginak zituzten bertatik2006ko amaierarako[9].
PMRk alderdi-aniztasunean oinarritutako eta ganbera bakarreko sistema politikoa du. Independentzia aldarrikatu zuenetikIgor Smirov izan da presidentea; lau aldiz aukeratuta, azkena2006ko abenduan izan zen. Ez dago adostasunik hauteskundeen gardentasunaz: iturri batzuek emaitza garbiak direla adierazten dute[10]; beste batzuen arabera hauteskunde-iruzurrak gertatu dira[11].
2014kourriaren 1ean,Mosku ez zela Transnistriatik inoiz irtengo jakinarazi zuen Dmitri Rogozinek.1992ko gerraren ondoren, Errusiako tropek lurraldea «baketzeko eta egonkortzeko» ardura dute[12].
Lurralde horretan demografia aldaketa handia gertatu zenXX. mendean zehar, batez ere hiri nagusietara (Tiraspol,Rîbniţa,Dubăsari,Bender) industrializazioa dela etaSESBeko garaietan joandako errusiarrengatik; mugimendu hori oso garrantzitsua da egungo egoera ulertu ahal izateko.
1989ko erroldan 546.400 biztanle zituen.1990etik aurrera migrazio-prozesua bizi izan du; gehienbat, jatorri moldaviar-errumaniarreko biztanleek alde egin dute errepublikatik.
Nahiz etaerrumanieraz (ofizialki han "moldaviera" deitua) mintzatzen den gutxiengo esanguratsua izan, Transnistriako populazioaren gehiengoak eslaviar hizkuntza batean (errusieraz edoukraineraz) hitz egiten du. Beste hainbeste hizkuntza ere hitz egiten dira:bulgariera,poloniera,gagauzera...
↑Diferentzia:Transnistria izenak «Dniester ibaiaren bestaldeko lurraldea» esan nahi du;Pridnestrovie izenak, aldiz, «Dniester ibaiaren ertzeko lurraldea». Eta, zehatz esanda, lurralde independente horretako lur guztiak ez daudeDniesterrez haraindi.