Transaminasa
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Transaminasakentzima mota bat dira, amino taldearen transferentzia-erreakzioak katalizatzen dituztenak. Amino talde hori (-NH2)aminoazido batetikzetoazido batera pasatu ohi da, ekuazio honen arabera:
Transaminasek, beraz, aminoazidoen metabolismo-erreakzioetan jarduten dute zeregin oso garrantzitsua burutuz.
Bi dira transaminasa nagusiak:GOT etaGPT.
Transaminasen kontzentrazio normala odolean tarte honetan dago: GOT: 5-35 mU/ml; GPT: 5-40 mU/ml
Kopuru hauek nabarmen igotzen dira zenbaitzelula kaltetzen direnean (gibelekoak, adibidez). GPTaren balore altuek kalte hepatikoa adierazi ohi dute (hepatitis,zirrosi...). GOTaren kopuru altua gibeleko gaitzez gain miokardio-infartuaren ondorioz ere ager daiteke.