Tozinameran,BNT162b2 kodea duenCOVID-19aren aurkakotxertoa da,Pfizer konpainia farmazeutiko estatubatuarrak sortua,BioNTech enpresabioteknologiko alemanarekin batera[1].ARNan oinarritutako txertoa da, koronabirusaren (SARS-CoV-2) S proteina (birusaren bilgarrian dagoenproteina, espikula itxurakoa, infektatutako zeluletara atxikitzeko balio duena) kodetzen duena. ARN horinanopartikula lipidikoetan dago kapsulatuta.
Txerto honen ekintza-mekanismoa ARNan oinarritutako txertoena da: birusaren material genetikoa pertsona batengan sartzean, giza-zelulek birusaren S proteina ekoizten dute. Horrekimmunitate-sistemaren aktibazioa eragiten du, eta S proteinaren aurkako erantzun immunea piztu (antigorputzak etaT linfozitoen sorrera)[2][3]. Antigorputz eta linfozito mota horiek izango dira birusaren balizkoinfekzio bat deuseztatuko dutenak, eta babesa emango dutenak.
2020ko azaroaren 9an 43.538 boluntarioekin egindako entsegu baten emaitzak ezagutarazi ziren. Entsegu horrek agerian jarri zuen txertoak %90 baino gehiagoko eraginkortasuna zuelaCOVID-19 prebenitzeko[4]. Txertoa bi dositan jartzen da, hiru asteko aldearekin dosien artean. Entsegu hartako boluntarioek izan zituzten albo-ondorioak arinak izan ziren, mina injekzio-puntuan, nekea, buruko mina eta sukar arina ohikoenak izanik.
2020ko abenduaren 11anAmerikako Estatu Batuen sendagai-agentziak Tozinameranen erabilera onartu zuen. Beste hainbeste egin zuten hurrengo egunetan beste herrialde askoren sendagai-agentziek, eta Sendagaien Europako Agentziak (EMA) abenduaren 21ean bere oniritzia eman zuen[5]. 2020ko abenduaren 27anEuropar Batasuneko hainbat estatutan hasi zen txertoa erabiltzen.