Tour-operatzailea (jatorriz,ingelesekotour operator) bira turistikoak antolatzen dituztenenpresak dira. Tour-operatzaile izenak enpresen sistema integratuari egiten dio erreferentzia eta erabakiak hartzeko zentro bakarra dago eta era askotako jarduera sortak biltzen dira horrelako sistemetan:bidaia-agentziak,garraio-konpainiak, ostalaritzako harrerak, atsedeneko etaaisiako zerbitzuak eta abar[1].
Tour-operatzaileek, nagusiki,charter abiazioko konpainietan edo konpainia erregularren bidezko charter kontratazioetan garatzen dute beren jarduera. Horrela, posible dute leku turistikoetarako joan-etorrikotxartelaktarifa normalean baino askoz merkeago eskaintzea. Tour-operatzaileak funtsezkoak izan dira masa-turismoa nazioarte osora hedatzeko. Dena dela, kritika ugari ere jaso du sistema horrek: jarduerako irabazien parte handi bat jatorrikoherrialdeetan geratzen dela leporatu izan diote. Dauzkan itsasertzak etatenperatura tarteko,Espainiako estatua da lan horretan diharduten enpresen jomuga garrantzitsuenetakoa da; enpresaingeles etaalemanena, batik bat[1].