Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Touba

Koordenatuak:14°52′N15°53′W / 14.87°N 15.88°W /14.87; -15.88
Wikipedia, Entziklopedia askea
Touba
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Senegal
Senegalgo eskualdeakDiourbel eskualdea
Department of SenegalMbacké Department
Geografia
Koordenatuak14°52′N15°53′W / 14.87°N 15.88°W /14.87; -15.88
Map
Altuera35 m
Demografia
Biztanleria529.176(2007)

ToubaSenegalgo hiria da,Diourbel eskualdeko handiena. Herrialdearen erdialdean dago,Dakartik 194 kilometro ekialdera. Herriadean biztanle gehien dituen bigarren hiria da, Dakar kapitalaren atzetik.2013an 753.315 biztanle zituen.[1]

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Touba izena arabiarretik dator (طُـوْبَىٰ).

Abu Sa'id Al Khudri profetak esan zuen: "Touba paradisuko zuhaitz bat da. Bere tamaina batek ehun urtetan egiten duen distantziaren parekoa da eta paradisuko jendearen arropa zuhaitz horren fruitua biltzen duen ehunaz dago egina."

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Toubako hiri santua Mbaffar basoan sortu zuen 1888anAhmadou Bamba Khadimou Rassoulek, muridismoaren sortzaile berberak.

Administrazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hiriaren zati handi bat urbanizatua dagoen arren, administratiboki Touba Mosquéeko lurralde landatar barruan dago, Arrondissement de Ndameko azpidibisio bat dena, Mbacké Departamentuan,Diourbel eskualdean.

Gune urbanoan, hiria 25 herriz dago osatua: Alia, Boustanoul, Arifina, Darou Alimoul Khabir, Darou Khadim, Darou Khoudoss, Darou Marnane, Darou Marnane 2, Sourah, Darou Miname, Darou Salam Ndame, Dianatoul Mahwa, Gouye Mbind , Guédé Bousso, Keur Niang, Khaïra, Ndindy Abdou, Same Lah, Touba Al Azhar, Touba Guédé, Touba Madyana, Touba Mosque, Boukhatoul Mubarak, Ndamatou 1, Touba HLM, Touba Ndiarême eta Route de Darou Mousty.

Hala ere, hiriak estatus berezia du, Senegalgo beste hiri santuek bezala: polizia berezia du, etaXarian oinarritutako araudia, Maliki eskola juridikoaren arabera idatzia.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

ToubakSahelgo klima du, estepako klima beroa,BShKöppen klima sailkapenaren arabera.

   Datu klimatikoak (Touba)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)32.534.236.337.538.136.733.732.332.534.935.432.334.7
Batez besteko tenperatura (ºC)23.424.526.627.828.929.428.227.327.227.826.623.626.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)14.314.81718.219.822.222.722.42220.817.91518.9
Pilatutakoprezipitazioa (mm)10001301051761393511489
Iturria:Climate-Data.org[2]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Senegal - Largest Cities, citypopulation.de
  2. Touba - Climate graph, Temperature graph, Climate table. (Noiz kontsultatua: 2016-10-31).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Touba&oldid=9212869"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp