Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Totem

Wikipedia, Entziklopedia askea
Totem Poles, Stanley parkea (Vancouver, Kanada)
Artikulu hau tribuaren edo pertsonaren ikurrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Totem (software)».

Totema (ojibwa:doodem) , naturaz gaindiko objektu, izaki edoanimalia, kultura batzuenmitologietan tribuaren edo pertsonaren ikurtzat hartzen dena.

Totemak askotarikoak dira esanguraz eta ezaugarriz.Ipar Amerikakoamerindiar tribu batzuen artean, animalien irudikapenek naturaz gaindiko indarrak eta ezaugarri espiritualak adierazten dituzte. Animalia ezagunenen artean,hartza,belatza,arraina,bisontea etaazkonarra daude. Tontorrean, bat, bi edo hiru pertsona-aurpegi izan ohi dituzte, eta herriko buruzagiaren maila edo estatusa duten pertsonen aurpegiak irudikatzen dituzte. Giza talde jakin baten jatorri gisa ere hartu izan da totema; kasu horietan, totem horren ondorengotzat dute taldekideek beren burua, animalia, landare edo objektu bizigabe horren ondorengotzat, alegia.

Oro har,Ipar AmerikakoOzeano Barearen kostaldean edo kostaldetik gertu daude totemak,AEBn etaKanadan. Hango jatorrizko tribuek sortu zituzten horietako asko,Ojibwa tribukoek, adibidez.Totem hitza, hain zuzen,Ojibwa tribukoendoodem hitzetik dator, zeinak «familiako anaia/arreba» esan nahi baitu.

Zedroaren zuraz egiten zituzten, aire librean luze iraun zezaten.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Totem&oldid=9992663"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp