| Toru Iwatani | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Meguro, 1955ekourtarrilaren 25a (70 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Tokai Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | japoniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | irakaslea,diseinatzailea etabideo-joko diseinatzailea |
| Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea Tokyo Polytechnic University(en) |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
Toru Iwatani (japonieraz: 岩谷徹?, Hepburn: Iwatani Tōru)Meguro,Tokio,1955ekourtarrilaren 25a)japoniarbideo-joko diseinatzaile ohia da[1].Namco konpainian egin zuen lan etaPac-Man bideojoko ezaguna diseinatu zuen 1980an.
Tokioko Meguro auzoan jaio bazen ere haurra zela familiaTōhoku eskualdera aldatu zen aitakNHK irrati-telebista konpainian injeniari lana lortu baitzuen. Ondoren Tokioko Unibertsitate Metropolitarrean inheniaritza ikasketak egin zituen. Informatika alorrean autodidakta izan zen[1].
22 urte zituelaNamco konpainian sartu zen[1]. Urte gutxi batzuk lehenago NamcokAtari enpresaren Japoniarako eskubideak erosi zituen etaBreakout gisako jokoen zabalkundearekin arrakasta handia izan zuen. Iwatani joko berriak diseinatzeko hartu zuten. Honek hasiera batean pinball antzeko jokoak egitea pentsatu zuen baina patenteekin arazoak zeuden eta berdinak izatea ekidin zuen arren haien ildokoGee Bee jokoa atera zuen 1978an. OndorenGee Bee-en jarraipena zirenBomb Bee etaCutie Q diseinatu ztuen.
1979an ordea etsituta zegoen ikusiz bideojoko arrakastatsuenak gerra oinarri zuten joko bortitzak zirela eta ondorioz gizonezkoek soilik atsegin zituztela, eta emakumezkoak erakarriko zituen bideojoko bat diseinatzea erabaki zuen. Pertsonai koloretsuak erabili zituen, arau errazak ezarri zituen, eta 9 langiletako talde txikia erabilizPac-Man sortu zuen. 1980ko maiatzaren 22an atera zen frogarako jokoa, uztailean merkaturatu zen Japonian eta urrian Ipar Amerikan. Japonian arrakasta apala izan bazuen ere Estatu Batuetan inoiz bideojoko batek izandako salmenta handienak izan zituen oso denbora laburrean. Namco konpainiaren inongo jokok ez dutePac-Man-en arrakasta berdindu.
1983anLibble Rabble diseinatu zuen, bi palankarekin jokatzen den buruhauslea, Toru Iwataniren esanetan bere bideojoko gustukoena, haurtzaroko jolas batean oinarritu baitzen diseinatzeko. Honen ondoren beste bideojoko ugari etorri ziren, tarteanPac-Man-en jarraipena ziren batzuk ere bai.
2005ean Osakako Arte Unibertsitatean pertsonaiek diseinuen azterketa ikasgaia ematen hasi zen. 2007an Namco utzi zuen eta Tokioko Unibertsitate Politeknikoko irakasle bihurtu zen[2].
2001ean "Thumb Candy: The History of Computer Games" dokumentalean hartu zuen parte.
2010ko ekainaren 3anFestival of Games jaialdiaren barneanErrekorren Guinness Liburuaren agiri bat jaso zuen "munduan instalaturiko txanponekin funtzionatzen duten makina gehien"Pac-Man-enak izateagatik, 293.822 makina hain zuzen ere[3].
2015eanPixels animaziozko filmearen egileek omenaldia egin nahi izan zioten eta filmean "kameo" bat egin zuen[4].
| Izenburua | Urtea | Lana |
|---|---|---|
| Gee Bee | 1978 | Diseinatzailea |
| Cutie Q | 1979 | Diseinatzailea |
| Pac-Man | 1980 | Diseinatzailea |
| Rally-X | 1980 | Ekoizlea |
| Galaga | 1981 | Ekoizlea |
| Pole Position | 1982 | Ekoizlea |
| Super Pac-Man | 1982 | Diseinatzailea |
| Pole Position II | 1983 | Ekoizlea |
| Libble Rabble | 1983 | Diseinatzailea |
| Pac-Land | 1984 | Ekoizlea |
| Pac-Mania | 1987 | Zuzendaria |
| Quester | 1987 | Ekoizlea |
| Ridge Racer | 1993 | Ekoizlea |
| Time Crisis | 1995 | Ekoizlea |
| Pac-Man Championship Edition | 2007 | Gainbegiralea |