Artikulu hau mina eragiteari buruzkoa da; Arabako herria gaitzat duena beste hau da: «Tortura (Kuartango)»
Inkisizioa homosexual bat torturatzen. XVIII. mendeko irarlana.
Torturagizaki edoanimalia bati nahita min fisiko edota psikologikoa eragitea da.
Helbururik ohikoena biktimaren edo hirugarren lagun baten aitorpena edo informazioa lortzea izaten da. Beste helburu batzuk biktima pertsona gisa ezeztatzea edo torturatzaile sadikoaren entretenimendu gisa erabiltzea izaten dira.
Torturatzean, oinazea hainbat eratara eragiten da. Oinaze fisikoa eragiteko: kolpeak, hezurrak haustea, muskuluak urratzea, zulaketak, mozketak, deskarga elektrikoak, sua, muturreko tenperaturen erabilera, produktu kimikoak jatera bultzatzea, bortxaketak, loaren debekua, postura deserosoak, eta abar. Oinaze psikologikoa eragiteko, berriz, gabetze sentsoriala, isolamendua edo gezurrezko exekuzioak erabili ohi dira.
Amerikako Estatu Batuetan, ez da legezkoa izan tortura. Hala ere, tortura baimentzen den salbuespen eremuak sortu dira, ezagunena Kubako Guantanamo esparru eta atxilotze zentroa. Bertan, askotariko tortura metodoa aplikatu dira, Barack Obamak debekatu zuen arren. Gatibuekin erabiltzen diren torturak Abu Zabaydahek marraztu zituen, bertan legez kanpo 2006tik atxilotu eta torturatuak, 40 ilustrazio xehetan.[1]
Tortura eta tratu txarren ikerketa Euskal Herrian 1960-2014 aldian (Iturria: Berria)
1980ko hamarkadan, euskalgizartean oihartzun handia izan zuten tortura kasu andana gertatu zen,ETAren etaKomando Autonomoetako kideen edo ustezko kideen aurka, besteak beste.Mikel Zabaltza gazteorbaiztarraren kasua ezaguna izan zen,Guardia Zibilak atxilotu ondoren, hilda agertu baitzenBidasoa ibaian, eskuak eskuburdinez lotuta zituela. Polizien arabera ihes egin bazuen ere, aurrerago torturaren ondorioz hil zutela jakin zen, Zabaltzak biriketan zuenura zela eta, besteren artean.[4][5][6]
1981ekootsailaren 13anJoxe Arregi Izagirre etakidea hil zenMadrilgo (Espainia) ospitale batean, egin zizkioten torturen ondorioz.[7] Hiltzear zegoela,Oso latza izan da esaldi ezaguna esan zien gela berean zeudenPCE (r)-ko bi kideri. Haren omenez, torturaren aurkako Euskal Herriko kolektibo batzuekTorturaren aurkako eguntzat duteotsailaren 13a.[8]
1980ko hamarkadatik aurrera,ETAri aurre egiteko asmoa azalduz, atxilotuen inkomunikazioa ahalbidetzen duen legea dago indarrean Espainian,Lege antiterrorista gisa ezagutzen dena. Horren arabera, "terrorismo" gaiekin lotutako atxilotuak bost egunez egon daitezke poliziaren eskuetan, epailearen aurretik pasa arte.[9] Lege hori nazioarteko hainbat erakundek salatu dute hainbatetan, "tortura errazten duelako".[10][11] Inkomunikazio egoera hori egun gehiagotara luza dezake epaileak, espetxean modu horretara egoteko. Lege hori, ETAko ustezko kide edo laguntzaileez gain,ezker abertzaleko edota beste sektore batzuetako lagunei (Euskaldunon Egunkariko langile eta buru batzuei, esaterako) ezarri zaie Euskal Herrian.
1990eko eta2000ko hamarkadan ere tortura kasuak izan ziren, batzuk besteak baino ezagunagoak. Ospetsuenen artean, Unai Romanogasteiztarraren kasua dago.[12] Hedabideetan Romanoren aurpegia erabat ubeldua erakusten zuten argazki batzuk erakutsi ziren. Epaitegiek, beste batzuetan gertatu bezala, salaketa atzera bota zuten eta Romanoren aurka ekin zuten.Martxelo OtamendiBerriako zuzendariaren kasua ere aipagarria da.[13] Kasu horretan, Otamendi inkomunikazio egoeratik atera berria zegoela, ETBko kameren aurrean salatu zuenGoardia Zibilak torturatu zuela. Espainiako estatuak bere tortura salaketa ikertzen ez zuela-eta, Otamendik Europako Giza Eskubideen epaitegira jo zuen.[14]
2012ko otsailaz geroztik (ETAk ekintza armatuak behin betiko utzi eta hilabete gutxira), tortura salaketarik ez du jaso Torturaren Aurkako Taldeak (TAT). Aurrerakada historikoa den arren, inkomunikazioa oraindik indarrean denez, tortura amaitutzat ezin dela jo adierazi zuen TATek.[15]
Espainiako justizia sistema hainbatetan saiatu da tortura salaketak isilarazten, tortura salatzen zutenak epaitegian salatuz edota tortura deitoratzen zuten buruzagi politikoen aurka eginez. Esaterako,Arnaldo Otegik,2003anEspainiako erregea "torturatzaileen buruzagia" zela salatzeagatik, urtebeteko espetxe zigorra jaso zuen; baina,2011n,Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Espainia zigortu zuen, Otegiren adierazpen askatasuna urratzeagatik.[19]