Toro udalerria Iberiar penintsulako ipar-mendebaldean kokatuta dago, iparraldeko submesetan.Duero ibaiak udalerria ekialdetik mendebaldera zehartzen du. Hiria Duero ibarraren gainean 100 metroko muino batean dago. Badaude beste ibai batzuk ere, hala nola, Guareña, Hornija, Bajoz eta Talanda erreka.
Lehenengo aztarna arkeologikoen arabera, ToroBurdin Aroko II.aren aldikoa da. Hondakin hauek eta hirian dagoen harrizkoordotsak antzinako kastro batean pentsarazten digute, zenbait egilek Arbukalako hiribakzeoarekin identifikatzen dute. Hiria kokatuta zegoenAstorga-Merida-Zaragoza galtzadan[2]. Kokaleku hau desagertzean, zonaldeaDueroko basamortuaz parte bat izan zen,Leongo Erresumak birpopulatu arte. Jendeztatze hori 899an gertatu zen,Alfontso III.aren kronistak, Sampiro apezpikuak, esan zuenez. Kristauek konkistatutako lurraldeak berriro ez galtzeko, birpopulazioa azkar gauzatu zen eta horretarako beste hirietatik ezinbestekoak ez ziren pertsonak ekarri zituzten.
Erdi Aroan, Leongo Erresumaren hiri aberatsenetariko bat izan zen, ardoaren ekoizpenari esker. Alfontso IX.ak esan omen zuen esaldi hau:
«
Badaukat Toro bat ardoa ematen didana eta Leon bat edaten duena.
»
Toroko biztanleak 1476an,Elisabet I.a Gaztelakoaren aldekoak portugaldarren kontra matxinatu ziren hiria kontrolatzen zutelako. Juan de Ulloa gobernadoreak,Beltranejaren aldeko konjuraturikoak urkatu zituen. Antonia Garciaren kasuan, (Juan de Monroyren emaztea), agindu zuen bere etxeko burdin sarean garrote eman ziezaiotela. Erregina Katolikoak Toron sartu ondoren, kalte-ordain moduan, agindu zuen burdin sare hura urreztatzea.Lau mendetan zehar, Torok, beste hamalau hirik bezala, Gorteetan boto eskubidea izan zuen, hau da, hamabigarren tokia,Zamoraren ostean etaMadrilen aurrean.
Tororen ekonomiaren oinarria lehenengo sektorean datza. Ardoaren ekoizpena kalitate ona denez, duela urte batzuk Toro-jatorrizko izendapena lortu zuen. Bigarren sektorean elikadurazko industria gailentzen da, hala nola, ardogintza, azukregintza, esnegintza, okintza eta gozogintza.
Santa Maria Nagusiaren kolegiata, XII. mendekoa. Estilo erromaniko eta gotikoan eraikita. Ikusgarria da bere Majestate ataria. Sakristian ikusgai daude: Euli margoa, zilarrezko kustodia, orain dela gutxi arte Londresen gordeta eta bolizko kalbarioa.
Mudejar estiloko elizak: San Salvador de los Caballeros, San Lorenzo el Real, San Pedro del Olmoren hondakinak eta Santa María de la Vega.
Erloju arkua, XVIII. mendekoa. Kondairaren arabera, argamasarako uraren ordez ardoa erabili zen oso ugaria eta merkeagoa zelako Duero ibaitik ekartzea baino.
Santa Sofia monastegia. Eraikin gotiko-errenazentista non lekaime norbertiarrek ostatuz duten.
Sancti Spiritus monastegia. Beatriz Portugalgo margoa du.