

Topiaria edoarte topiarioa (latinezArs topiaria) landareei,inausketaren eta beste tekniken bidez, forma artifizialak eta artistikoak ematekoartea da[1]. Landare bizietan egindakoeskulturaren antzekoa da arte hau. Inausketa laguntzeko, batzuetan lorezainak elementu metalikoak erabiltzen ditu landareen hazkuntza gidatzeko, etainauskaiei laguntzekosokaz,plomuz eta txantiloiz baliatu daiteke.
Landareei askotariko itxura eman dakieke: forma geometrikoak (piramidea,konoa,zilindroa,paralelepipedoa, etab.), arkitektonikoak (arkuak,zutabeak,hormak, etab.) edo fantasiazkoak (animaliak, pertsonaia errealak edo alegiazkoak, etab.).Heskaia topiaria forma sinple bat da, batez ere mugak, hormak edo pantailak sortzeko erabilia.
Hitzalatinetik dator, apaindurako lorezainpaisajistatik (topiarius), hau da, "toki" edotopia sortzailea (grezierazko τόπος,topos, "tokia"), fikziozko barne-paisaiakfreskoan egiten zituztenentzat ere erabilia.
Europako arte topiarioaAntzinako Erromaren garaian agertu zen.Virgiliok bereGeorgikak lanean deskribatzen du etaPlinio Gazteak bereGutun batean aipatzen[2].
Erdi Aroan, topiaria desagertu egiten da, lorategiak beste forma batzuk hartzen baititu. Ezpelak edo zuhaitz inausi bakan batzuek bakarrik mugatzen dituztemonasterioetako lorategi itxiak. Ondoren, italiarPizkundeak, arte hau berpiztu zuen,Antzinateko beste hainbat elementu bezala.Mantuan 1485 inguruan zirrimarratua, Aita Santuek bere gain hartu zuten arte hau garatzeko hautua. Inflexio puntua 1503an izan zen,Bramantek VatikanokoBelvedere lorategietarako hiru terraza handiak diseinatu zituenean. Italiar arkitektoak ez ditu soilik landare-eskulturak etaparterre geometrikoak erabiltzen, baizik-eta lorategi bat (opus topiarium) bururatzen, zeinak poesiak eta paisaia-margolanek deskribatutako leku bat irudikatzen duen. Gerora, aristokratek lorategi honen planoa egokitu zuten Erromako eta inguruetakolandetxeetara[3].
Philibert Delormek italiar estiloa teorizatu eta praktikan jarri zuen FrantzianXVI. mendearen erdialdean. Jacques Boyceauk,Luxenburgoko lorategia sortu zuenak 1615ean, eta gero bere oinordekoek,Claude Molletek etaAndré Le Nôtrek, arte hau garatu zuten hainbat elementu ezarriz: parterre konpartimentudunak, broderiazko parterreak, arkuak, kolomadiak, sehaskak eta labirintoak.Frantses lorategietako urrezko aroa, topiaria barne,XVII. mendean izan zen.
XVIII. mendetik aurrera,ingeles lorategien hedapenarekin, itxuraz naturalagoak eta geometria organikoetan oinarrituak, arte topiarioa ahaztarazi zuen. Hala ere, erregezko lorategi askok kontzeptu mistoa gorde zuten: bizitegitik hurbil erregularra (frantsesa) eta hurrunago naturala (ingelesa). Oraindik ere mantentzen dira lorategi mota horietan arte topiarioarekin landutako landareak. Gaur egun lorategi mota guztietako osagai izatera heldu dira[4].
Zuhaixkak eta zuhaitzak zehaztasun berarekin moztu eta eratu izan diraTxinan etaJaponian, baina beste arrazoiengatik. Helburua izan da pinu zaharren itxura "naturala" modu artistikoan lortzea, haizeak eta eguraldiak eratua bezala. Egintza honen erakusgarri dira txinatarpenjin eta japoniarbonsai arte senidetuak.
Japoniako hodei-inausketa Europako artetik gertuen dagoena da:hodei itxurarekin inausitako hazkuntza formak, diseinatuak daude batez ere elurtearen ondoren hobeto ederrestuak izateko.Zen lorategi japoniarretan (karesansui, harri lehorren lorategiak) askotan erabiltzen diraKarikomi (zuhaixkak eta zuhaitzak forma kurbo handietan inausiak) etaHako-zukuri (kutxa itxuran eta lerro zuzenetan inausiak).
Lorategi topiarioa landare ugarik osatzen duten lorategi mota bat da, batez erehosto iraunkorreko landarezurkarak, hosto txikiekin eta eite trinkoarekin.
Ezaugarri horiekin gehien erabiltzen direnak dirahagina (Ilex espezieak) (etaezpela (Buxus sempervirens), baina baitaereinotza (Laurus nobilis),altzifrea (Cupressus espezieak) etahuntzak (Hedera espezieak) err.Tuia (Thuya espezieak),mirtoa (Eugenia edoMyrtus espezieak),arbustua (Ligustrum espezieak) etagartxua (Phillyrea espezieak) ere erabili izan dira[6].