| Tomiko Itooka | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Osaka, 1908komaiatzaren 23a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Ashiya(en) |
| Heriotza | Ashiya(en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Osaka Jogakuin Junior & Senior High School(en) |
| Hizkuntzak | japoniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | etxekoandrea |
Tomiko Itooka (japonieraz: 糸岡富子;Osaka, Japonia,1908komaiatzaren 23a –Ashiya,2024koabenduaren 29a)[1] japoniar supermendekoa izan zen. 2024ko abuztuaren 19anMaria Branyas Morera (1907- 2024) estatubatuar-kataluniarra hil ostean, bizirik zegoen munduko pertsona zaharrena izan zen.[2][3][4][5][6][7]
1908ko maiatzaren 23an Osaka prefekturako Osaka herrian jaio zen. Hiru neba-ahizpetatik bigarrena da.[8] Lehen Hezkuntzan graduatu ostean, nesken eskola batean sartu zen (gero Osaka Jogakuin Junior and Senior High School) eta boleibol klubeko kidea izan zen. Nesken eskolan graduatu ostean, 20 urterekin ezkondu zen, eta alaba nagusia 21 urterekin izan zuen. Bi alaba eta bi seme izan zituen.[8] Gerra garaian, senarrakHego Koreako oihal fabrika batean egin zuen lan, eta berak bakarrik hazi behar izan zituen seme-alabak.[8]
1979an senarra hil ostean,Nara prefekturako senarraren jaioterrian bizi izan zen bakarrik, 10 bat urtez. Tarte horretan, Nara eta Osaka prefekturan dagoen Nijo mendia eskalatzen zuen sarri, Mt. Ontake ere bai bi aldiz. Mendiko oinetakoen ordez oinetako arruntekin igotzen zen. 80 urte zituela, bi aldiz parte hartu zuen Osaka 33 Kannon erromesaldian (33 tenplura), eta, 100 urte zituela, Ashiya santutegiko harrizko maila luzeak igo zituen, otoitz egiteko makilarik gabe.Yakushiji tenplua askotan bisitatu omen zuenNarako prefekturan, eta idaztea gustatzen zitzaion.[8]
2022ko apirilaren 30ean 115 urteko emakume anonimo bat hil zen, Hyogo prefekturako pertsonarik zaharrena zena, Hyogo prefekturako pertsonarik nagusiena bilakatuz.[8][1] Une horretan Japoniako bigarren pertsonarik zaharrena zen, Fusa Tatsumiren ostean, eta munduko laugarren pertsonarik zaharrena GRGk aitortutua. 2023ko martxotik, 1908an jaiotako azken pertsona japoniarra izan zen.[1]
2024ko abenduaren 29an hil zen, 116 urte eta 220 egun zituela.