Tokara ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
![]() | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() |
Sinonimoak | Kagoshima ponia |
Tokara ponia, (japonieraz:Tokara-uma, トカラ馬, edoKagoshima ponia),Japoniako bertakozaldi arraza bat da. Bere jatorriaTakarajimauhartean dagoKagoshima prefekturan.
Japongo bertako zortzi zaldi arrazetatik gehienak poniak dira:Hokkaidoko ponia,Kiso ponia,Misaki ponia,Miyako ponia,Noma ponia,Taishuh etaYonaguni ponia.
Zaldi mota hau bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatikponien sailkapen taldean sartzen da.
Nekazaritzako lanenmekanizazioak ekarri zuen poni arraza honen gainbera, aurkitu baino lehen ere.
Arrazaren honen "aurkikuntza" nahiko berria da.1952.en urteanKagoshima unibertsitatekoShigeyuki Hayashida irakasleak poni mota hau aurkitu eta deskribatu zuenTakarajima uhartean,Tokara uhartedian, eta Tokara ponia deitu zuen[1].
Poni arraza honen egoera larria da, oso abelburu gutxi daudelako. Shigeyuki Hayashida irakasleak arraza aurkitu zuenean baziren 43 poni besterik ez. Kopurua apur bat emendatu da azken urtetan eta egun 107 Tokara poni daude, haiteako batzukKagoshimakoHirakawako zooan.Kopurua kontutan hartuz,Equus Survival Trust elkartearen kriterioen arabera, arraza arrisku larrian dago, 300 behor baino gutxiago daudelako.[2].
(Ingelesez)Japoniako zaldi arrazak. Artikuloa.