Tipografian erabiltzen direnletra-tipo mugikorrak.
Tipografia (grezieratiktypos, forma, etagraphein, idatzi) idatzitakoaletra-tipo, letra-tamaina, lerro-altuera, eta lerroen eta letren arteko tarteen bitartez definitzen duen artea eta teknika da.
Esan daiteke tipografia sortu zela letra-tipo mugikor eta behin baino gehiagotan erabiltzekoak eta prentsa erabiltzen hasi zirenean, eta,inprimatzearen historian garrantzi handia izan badu ere, gaur egun baztertua gelditu daoffset,litografia,fotokonposizio eta konputagailuek eskaintzen dituzten abantailak direla eta. Tipografiaren zeregin nagusiak irarketarako letrak diseinatu eta aukeratzea eta testu eta irudiak antolatzea da, baina tipografiako prozesu osoan sei pauso nagusi bereizten dira: lehenik inprimatu nahi diren letrei dagozkien moldeak, estilo eta neurri jakinekoak, aukeratzen eta antolatzen dira, eskuz edo mekanikoki; ondoren, froga bat egiten da eta oker agertzen diren hitzak eta lerroak zuzentzen dira; gero, irudienfotograbatua egiten da; testua eta irudiak prest daudenean, orria moldatzen da testu, irudi eta espazio zuriak (tintak papera uki ez dezan inprimatu nahi diren moldeak baino garaiera txikiagokoberunezko piezak ezarriz) konbinatuz; orriak antolatu ondoren, hurrenkeran jartzen dira, orri-sortaka antolaturik eta orrien artean behar diren tarte zuriak uzten direla, eta burdinazko egitura batean finkatzen dira; eta azkenik, inprimatu egiten da,zilindro batzuen bidez moldeaktintaz bustiz eta ondoren paperaren kontra zapalduz.