| Tindaris | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | |
| Italiako hiri metropolitarra | città metropolitana di Messina |
| Italiako udalerri | Patti |
| Koordenatuak | 38°08′44″N15°02′23″E / 38.145555555556°N 15.039722222222°E /38.145555555556; 15.039722222222 |
| Altitudea | 268 m |
![]() | |
| Historia | |
| Eraikitzailea(k) | Dionisio I.a Sirakusakoa |
| Garaia | K.a. 396-395ean |
| Uztea | K.o. XIX. mendean |
| Kultura | Greziar, erromatar, bizantziar. |
Tindaris, antzinateanTyndaris edoTyndarion (Grezieraz: Τυνδαρίς,Estrabonek; Τυνδάριον,Ptolomeok.) hiri txiki bat da. Lehen apezpikutza, frazione (aldiria)Patti comune-an eta katoliko egoitza zen,Messinako metropoli-hirian,Siziliako ipar-ekialdean,Barcellona Pozzo di Gotto etaCefalùren artean. Tindarisen santutegi famatuari Salvatore QuasimodokVento a Tindari poema idatzi zion.
Tindaris muino baten gainean kokaturik zegoen,Terreniar itsasoko badia baten gainean, Punta di Milazzotik ekialdean eta Capo Calavàtik mendebaldean mugak zituelarik.Ibibideen arabera,Messinatik 58 kilometrora[1] zegoen. Hiri hauDionisio Zaharrak fundatu zuen K.a. 396-395. urteetan. Jatorrizko biztanleakMeseniako exiliatuen enparauak izan ziren,EspartakNaupaktos,Zante, etaPeloponesotik kanporatu zituenak,Peloponesoko Gerra bukatu ondoren. Hasieran, exiliatuakMessinan kokatu ziren Dionisiok hiria birpopulatu zuenean, baina Espartari gustatu ez zitzaionez, Tindarisen berrezarri ziren, Hiri hauAbazenoko eskualdeko zati bat zen. Kolono berriek Tindaris izena eman zioten hiriari haienTyndaridae edoDioscuri dibinitateen omenez. Hasieratik beste tokietako hiritar berriak onartzean, populazioak laster 5.000 biztanleren kopurua lortu zuen[2], garrantzia handiko hiria bilakatuz.

Dirudienez, K.a. 344an,Timoleonen alde borrokatu zuen,korintoarra Sizilian lehorreratzean[3]. Beranduago,Hieronekin lerrokatu zenmamertinoen kontrako gerran K.a. 269an. Sirakusarentzat mesedegarria zen Tindaris aliatua izatea honela, babesturik zegoen ezkerraldetik etaTaorminarekin eskuinaldetik[4]. Tindarisko gotorlekuaTirreniar itsasoan eta TaorminarenaMessinako itsasartean, oso estrategikoak ziren, hurrengo gerratan aipatuko zen bezala.Lehen Gerra Punikoan,Kartagoren agindupekoa izan zen eta erromatar armadaren aurrerakada gorabehera, ezin zuen haien aldera joan kartagotarrek Tindarisko buruzagiak bahitu zituelako[5].K.a. 257an,Tindarisko gudua gertatu zen kostaldean hiri honen etaLipariren artean, nonGaio Atilio Regulok zuzendutako ontziteriak nolabaiteko abantaila lortu zuen kartagotarren aurrean, baina emaitza erabakigarria izan gabe[6]. Abagune horretan, erromatar flota Tindarisko muinoan aurrean egon zen, hiria menperatu ez bazuen ere. Hori gertatu zenPalermo erori ondoren K.a. 254an, tindaristarrek kartagotar garnizioa kanporatu zutenean etaErromako aliantzan sartu zirenean[7]. Horren ostean, ezer gutxi dakigu Tindarisi buruz, baina, dirudienez, hiria loratu zen.Zizeroneknobilissima civitas hitzekin aipatzen du[8]. Noizean behin aipatua da erromatarrekiko ardura eta fidaltasunagatik. Beste hiri batzuk bezala,Eszipion Emilianoren armada hornitu zuen. Honek eskertzekoMerkurioko estatua berrezarri zuen, kartagotarrek lapurtu ziolako eta Tindarisen gurtza handia ziotelako. Geroago, estatuaVerresek berriro ostu zuen[9]. Tindaris izan zen hamazazpi hirietako bat, erromatar senatuak aukeratua, ohorezko adeitasun gisa,EricekoVenusaren tenpluan eskeintzak egiteko[10]. Horretaz aparte, Tindarisek ez zituen beste pribilegiorik izan: udalerri arrunta zelako, haren magistratuekin, tokiko senatuarekin e. a. Halaere, Zizeronen garaian, irlako hiri nagusietako bat izan zen. Esan bezala, Verresen harrapakeria pairatu zuen[11] eta mendeku moduan, hiritarrek Verresek irla utzi bezain pronto, haren estatua birrindu zuten[12].Tindarisek zerikusi handia izan zuenPonpeio etaOktavioren gerretan, K.a. 36an. Ponpeiok okupatu eta gotortu zuen hiria, Messinako itsasartea defendatzeko, bainaAgripak eskuratu zuenMilasko garaipenaren ondoren eta kontraeraso egin zuen[13]. Horren ondoren, Tindaris ez da berriro aipatzen, Erromatar inperioan zehar existitu bazen ere.Estrabonek dio, bere garaian, Siziliako ipar kostaldeko hiri bat zela.Pliniok berriz, koloniako kategoria ematen dio, beharbada, Augustoren garaian kolonia bat jaso zuelako, aurkitutako inskripzioaColonia Augusta Tyndaritanorum-ek adierazten duen moduan[14]. Pliniok aiatu zuen hiriako erdiak itsasoak irentzi zituela, izugarrizko hondamendi hori. Agian lurrikara berak muinoren zati bat eroriarazi zuen, baina horretaz ez dago ziurtasunik[15]. Ibilbideen arabera, Tindaris oraindik toki garrantzitsua zen K.o. IV. mendean[16], baina bi lurrikara jasan zituen.Apezpiku egoitza izanik,Bizantzio konkistatu zuen K.o. 535ean eta K.o. 836an,arabiarrek suntsitu zuten.
Tindariskoelizbarrutia K.o 498an sortu zen. Zazpigarren mendearen hasieran, jadanik ez zen metropoli-egoitza izan. Nahiz eta politikoki Bizantziar inperioko zati bat izan, apezpikutzak Aita Santuaren esanetara zeuden elizbarruti sufraganeoak[17] moduan.Ikonoklasiaren gatazkan, Bizantzio enperadoreaLeon Isauriarrak, K.o. 732an, Sizilia osoko arazo erlijiosoak Konstantinoplatik bideratzen zituen. VIII. edo IX. mendean, Sirakusako artxielizbarrutia berriro sortu zen, baina siziliar apezpikutza guztiak sufraganteak izan ziren, Tindaris barne. Zoritxarrez, horko gotzoin baten izena ez zen erregistratu 647 arte.

Nahiz eta Tindarisen izenaNotitia Episcopatuum agertu,Leon VI.a Jakitunaren agintean (X. mendearen hasieran), oraindik aipatzen zen Tindaris Sirakusako sufraganteen artean, agian, teoria kanoniko bat baino ez zen izan. K.o. 836. urtean,Islamak Tindaris konkistatu zuen eta gehiago ez zen entzun elizbarruti horri buruz.Formalean, 880an kendu zen, ondorengo bat jarri gabe. 1082an, zenbait lurralde galdu zuen bizitza laburreko Troina elizbarrutia sortu zelako (1098an ezabatu zen Messinako elizbarrutia fundatzean).Normandiarrek Sizilia konkistatzean eta berriro kristiatzean, XI. mendean, Tindarisko artxiapezpikutza ez zen berrezarri, Tindarisko lurraldea Patti elizbarruri berrira eman zitzaiolako.
Elizbarrutia 1968an berrezarri zen Tindari artxiapezpikutza gisa.
XIX. menderako Tindaris guztiz hutsik geratu zen, baina artean tokiaren izenarekin eliz bat zegoen. Eraikin hori altxatuta lehen zegoen hiriko tokian, gaur ere Tindaroko Ama deitzen da. Itsas mailatik 180 metrora izanik, marinelentzat erreferente bat da.Oraindik ere, agerikoak dira antzinako hiriko hondakinak. Gaineko lautada guztian zehar zabaltzen dira eta, tarteka, harresiak agertzen dira, beti amildegien ertzetan, kostaldearen inguruan izan ezik. Baliteke harresien atal batzuk erortzea, Pliniok zioen moduan[18]. Oraindik ere, antzinako hiriko bi ate nabari daitezke.Gaur egun dirauten hondakinak honako hauek dira:

Tokiko elezaharren arabera, urmaela sortu zen erromes batek Ama Birjinari bisita bat egin ostean. Irudia beltza zela ikustean, muzin egin zion otoiz egiteari. Emakumeari, nahi gabe, semea itsasora erori zitzaion eta Birjinak, umea salbatzearren, lurra igo zuen. Marinelloren hareek Birjinaren profilaren itxura hartu zuten.