Tina Modotti | |
---|---|
![]() (1921) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Udine, 1896koabuztuaren 17a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1942kourtarrilaren 5a (45 urte) |
Heriotza modua | :bihotz-gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria,aktibista,modeloa,aktorea,zinema aktorea,antzerki aktorea etaartista |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Nazioarteko Brigadak |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Tina Modotti izenez ezaguna den,Assunta Adelaide Luigia Modotti Mondini (Udine,Italia, 1896ko abuztuaren 16a -Mexiko Hiria, 1942ko urtarrilaren 5a)argazkilari italiarra izan zen,aktibista eta borrokalari soziala Mexikon.
Giuseppe Modotti etaAssunta Mondiniren alaba, lau anai-arreba izan zituen. 12 urterekin eskola utzi etaehungintza lantegi batean lan egin behar izan zuen familiari laguntzeko. 17 urterekinSan Frantzisko hirira emigratu zuen.Roubaix de L'Abrie Richey poetarekin ezkondu zen 1915ean. Ondoren,Hollywoodera lekualdatu zen. 1921ean,Edward Weston argazkilariarekin harreman estua hasi zuen, modelo gisa egin zuen lan berarekin, baita argazkilaritza ikasi ere.
1923-1930 urteen artean Mexikon bizi izan zen, han egin zuen bere obraren zatirik handiena eta iraultzarekin bat egin zuen.Antonieta Rivas Mercado,Diego Rivera,David Alfaro Siqueiros,José Clemente Orozco,Blanca Luz Brum,Nahui Ollin,María Tereza Montoya etaFrida Kahlo moduko artistekin harremandu zen.Mexikoko Alderdi Komunistarekin kolaboratu zuen 1927an.Augusto Cesar Sandinoren borroka aktiboki babestu zuen eta lehen batzordeantifaxista italiarra sortzen lagundu zuen. 1928anJulio Antonio Mella ezagutu zuen, kubako ikasle buruzagia.Vittorio Vidali ere babestu zuen.
1930eko otsailean Mexikotik kanporatu zuten.Ameriketako Estatu Batuetako,Kubako etaHolandako gobernuek errefusatu ondoren,Berlinetik igaro zen, azkenikMoskura iristeko.Errefuxiatu politikoentzako laguntza-misioak antolatu zituen, eta horrekEspainiara eraman zuen 1934an.
Espainiako Gerra Zibilean,Bosgarren Erregimentuan sartu zen, etaNazioarteko Brigadetan lan egin zuen, Maria izenarekin.
1939anerrefuxiatu moduan itzuli zen, Maria izenarekin oraindik, Mexikora. Non bere jarduera politikoa jarraitu zuenGiuseppe Garibaldi Aliantza Antifaxistaren bidez. 1940an,Lázaro Cárdenas presidenteak Tinaren kanporatzea bertan behera utzi zuen. 1942ko urtarrilaren 5ean bihotzekoak jota hil zen taxi baten barruan.
Modottik bere lanetan proiektatu zuen interesa,gizarte talde ahulenekiko zuen konpromiso ideologikoaren isla izan zen. 1924an,Mexican Folkways aldizkarirako etaEl Machete egunkarirako editore eta argazkilari gisa egin zuen lan.
Hiru pelikuletan hartu zuen parte: