Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Timgad

Koordenatuak:35°29′03″N6°28′7″E / 35.48417°N 6.46861°E /35.48417; 6.46861
Wikipedia, Entziklopedia askea
Timgad1
UNESCOrengizateriaren ondarea

Timgadeko hondakin erromatarrak

MotaKulturala
Irizpideakii, iii, iv
Erreferentzia194
Kokalekua Aljeria
Eskualdea2Herrialde Arabiarrak
Koordenatuak35°29′03″N6°28′7″E / 35.48417°N 6.46861°E /35.48417; 6.46861
Izen ematea1982 (VI.bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2UNESCOren sailkapena

Timgad (arabieraz تيمقاد,latinezThamugadi edoThamugas ere deitua)Afrika iparraldean dagoenerromatar hiria da, gaur egungoAljerian,Aures mendigunean dagoena etaBatna hiritik 35 kilometrora.

Bere hondakinak nabarmenak dira,erromatar kolonietan erabilitako erretikula formako edoplan hipodamikokoerromatar hiri-plangintzaren adibide hoberenetariko bat baita, "Afrika Iparraldeko Ponpeia" deitua izateraino[1].Gizateriaren Ondare izendatua zuenUNESCOk1982an[2]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hiria,Trajano enperadoreakex nihilo sortu zuen 100. urteanLegio III Augusta eta bere legatuLuzio Munazio Galorekin[3]. Timgadeko biztanleek, beraz, erromatar hiritartasuna zuten etaPapiria tribuan izena eman zuten.Colonia Marciana Ulpia Traiana Thamugadi hartu zuen izenakoloniak. GertukoAures mendietakoberbereen aurkako gotorlekua izatea zen bere betebehar nagusia. Bere jatorrizko populazioa, bere gehiengoa,partiar mugatik zetozenerromatar armadako beteranoena izan zen, hiri berrian, euren zerbitzu urteengatik, lurrekin sarituak izan zirenak.

Hiriak bere lehen mendeetan zehar existentzia baketsu bat ezagutu zuen, III. mendearen hasierankristau jardueraren gune bihurtuz, eta IV. mendeandonatismoaren erdigune.

V. mendean,bandaloek hiria arpilatu zuten, gainbeheran erori aurretik.535ean Salomon jeneral bizantziarrak espedizio militar bat zuzendu zuen hiria berreskuratzeko eta gune kristau bezala birpopulatua izan zen. Aro berri honek mende bat baino ez zuen iraun,berbereek VII. mendean arpilatu eta behin betiko utzi zenean. Horrela, hiria historiatik desagertu zen1881ean aurkitu eta induskatu zen arte.

VII. mendearen ondoren hiria berriz okupatu ez izanak bere egungo kontserbazio egoera ona ahalbidetu zuen,Sahara basamortuaren hedapenarekin batera, hiria, metro bateko lodiera zuenhareazko geruza baten azpian lurperatu baitzuen, egiturak eta inguruko eremua estaliz, oso emankorra eta nekazaritzarako egokia zen lekua sortu zen unean.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sei bideen elkargunean kokatua, hiriaharresitua izan zen, baina ezgotortua. Hasiera batean, 15.000 pertsonako populazio batentzat diseinatua, hiriak, bere jatorrizko zehaztapenak azkar gainditu zituen, eta sareta ortogonaletik haratago hazi zen, modu ez hain antolatuan.

Lauki formako diseinua ezin hobeto ikusten da hiriaren trazaduraortogonalean, etadekumanoa etakardoa nabarmentzen dira, zati batean zaharberritutakokolomadi korintoar baten bidez delineatuta baitaude. Kardoak ez du hiria erabat zeharkatzen, baizik eta dekumanoaforo batean tartekatzen du.

Dekumanoaren mendebaldeko muturrean, 12 metrokogaraipen arku bat dago,Timgadeko arkua edoTrajanoren arkua deitua, erromatar munduan oso ohikoa den izendapen bat,Trajanok bultzatutako garaipenaren beste arku batzuk izendatzeko. Egitura, 1900ean partzialki zaharberritu zena,hareharriz egina dago, eta alboetan zutabe korintoarrak dituzten hiru arku ditu, erdikoa hiru metro baino gehiagoko zabaleran neurtuta.

Jupiterri sagaratutako Kapitolio tenplu bat ere badago,Erromako Panteoiaren antzeko neurriak dituena. Ondoan, VII. mendeko abside zirkularra duen eliza karratu bat dago, eta hiriaren hego-ekialdean, Timgaden okupazioaren azken urteetan eraikitako gotorleku bizantziar bat.

Hirian nabarmentzen diren beste eraikin batzuk 3.500 herritakoantzoki bat dira, oso baldintza onetan, eta gaur egun antzerki emanaldietarako ere erabiltzen da, baita lauterma,liburutegi bat etabasilika bat ere.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Timgad. The Columbia Encyclopedia, Sixth Edition. 2001-07» web.archive.org 2008-06-26 (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
  2. (Frantsesez)mondial, UNESCO Centre du patrimoine. «Timgad» UNESCO Centre du patrimoine mondial (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
  3. «Wikiwix's cache» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


AljeriaGizateriaren ondareaAljerianAljeria


ArkitekturaArtikulu hauArkitekturari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Timgad&oldid=9972757"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp