Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Tim Berners-Lee

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Tim Berners-Lee

(2024)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTimothy John Berners-Lee
JaiotzaLondres1955ekoekainaren 8a (70 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaConcord
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaConway Berners-Lee
AmaMary Lee Woods
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaEmanuel School(en)Itzuli
(1969 -1973)
The Queen's College
(1973 -1976):fisika
Hezkuntza-mailaArtean graduatua
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria,fisikaria,programatzailea,unibertsitateko irakaslea,Web garatzailea,ingeniaria,asmatzailea etaautorea
Lantokia(k)CERN
Enplegatzailea(k)World Wide Web Consortium
Massachusettseko Teknologia Institutua
Open Data Institute
School of Electronics and Computer Science, University of Southampton(en)Itzuli
Plessey(en)Itzuli (1976 - 1978)
CERN (1980koekaina - 1980koabendua)
CERN (1984 - 1994)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
Association for Computing Machinery
Royal Society
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaUnitarian Universalism(en)Itzuli

IMDB: nm3805083Allocine: 686425
Twitter: timberners_leeMastodon: timbl@w3c.socialBluesky: timbl.bsky.socialTED: tim_berners_leeGitHub: timblEdit the value on Wikidata

SirTimothy “Tim” John Berners-Lee[1], OM, KBE, TimBL izenez ere ezaguna,1955koekainaren 8an jaio zenLondresen,Erresuma Batua,1976. urteanOxford Unibertsitateko Queen’s College-enFisikan lizentziatu zen. Webaren aitatzat hartzen da[2].

Tim Berners-Lee informatikari ingelesa da,WWWaren (WorldWideWeb),HTML (HyperTextMarkupLanguage) markaketa-lengoaiaren,URL (UniversalResourceLocator) sistemaren etaHTTParen (HyperTextTransferProtocol) asmatzaile gisa ezaguna. Oxfordeko Unibertsitateko[3] irakasle-ikertzailea etaMassachusetts Institute of Technology-ko (MIT) irakasle emeritua da[4].

Berners-Leek informazioa kudeatzeko sistema bat proposatu zuen 1989ko martxoaren 12an[5][6], eta, azaroaren erdialdean, Hypertext Transfer Protocol (HTTP) bezero baten eta zerbitzari baten arteko lehen komunikazio arrakastatsua ezarri zuenInterneten bidez[7][8][9][10][11]. Lehenengo web arakatzailea eta web zerbitzaria asmatu eta ezarri zituen, eta webaren ondorengo garapena sustatzen lagundu zuen.World Wide Web Consortium (W3C) erakundearen sortzaile eta zuzendariemeritua da; horrek webaren garapen jarraitua gainbegiratzen du.World Wide Web Foundation-en sortzailekide izan zen,Rosemary Leithekin batera. 2009ko apirilean, Zientzien Akademia Nazionaleko atzerriko elkartua hautatu zuten[12][13].

Berners-Lee, lehenago, ikertzaile seniorra, eta3Com-en katedraren titularra izan zen MIT Informatika Zientzia eta Adimen Artifizialaren Laborategian (CSAIL)[14]. Web Science Research Initiative (WSRI) erakundeko zuzendari da[15], eta MIT Center for Collective Intelligence erakundeko aholku-batzordeko kide[16][17]. 2011n, Ford Fundazioko zuzendari-batzordeko kide izendatu zuten[18]. Open Data Institute-ko sortzaile eta presidentea da, eta, gaur egun, MeWe sare sozialeko aholkularia da[19]. 2004an,Elisabet II.a erreginak zaldun izendatu zuen Berners-Lee, bere aitzindari-lanagatik[20][21]. 2016ko Turing saria jaso zuen World Wide Web, lehen web arakatzailea eta Weba eskalatzeko aukera ematen duten oinarrizko protokolo eta algoritmoak asmatzeagatik[22].Time aldizkariaren XX. mendeko 100 pertsona garrantzitsuenen zerrendan sartu zuten, eta beste hainbat sari jaso ditu bere asmakizunagatik[23].

Berners-Leek aipatutako ideia askokTed Nelsonek etaVannevar Bushek proposatutakoXanadu proiektuan aurki ditzakegu.

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak matematikariak ziren, eta,1949an,Manchesterko Unibertsitatean sorturiko Manchester Mark I taldearen taldekideak ziren. Berners-LeekSheen Mount Primary Schoolen ikasi zuen (gaur egun, gela batek bere izena darama), eta, ondoren,Wandswortheko Emanuel Schoolera joan zen.

«Web 1.0ren asmoa pertsona guztien arteko konexioa sustatzea izan zen. Gune interaktibo bat da, eta Web 2.0 jendeak erabiltzen eta bere esanahia ulertzen ez duen jerga bat dela uste dut. Blog eta wikiek Web 2.0 osatzen badute, jendea jendearentzat dela esan nahiko luke. Hori da hain zuzen suposatu zena, guztientzako weba.»

OxfordekoThe Queen’s College-eko ikasle ohia da, nonCambridgeko ikasleen aurkako mahai-teniseko lehiaketak egiten zituen. Unibertsitatean egon zen denboran, ordenagailu bat sortu zuen burdinazko soldagailu, TTL zirkuitu, Motorola 68000 prozesadore eta telebista zahar batez baliatuz.Fisikan1976. urtean graduatu zen.

Bere lehen emaztea,Oxforden zegoela ezagutu zuen, eta berarekin ezkondu zen, biokPlessey Telecommunications Limiteden programatzaile gisa lanean hasi eta gutxira. 1978an, D.G. Nash Limited-en lan egin zuen, non sistema eragile bat idatzi zuen.

2001ean, East Dorset Heritage Trust-eko ugazaba bihurtu zen, eta, ondorioz, WimbornekoColehill-era joan behar izan zuen bizitzera.

2004ko abenduan,Southamptoneko Unibertsitateko elektronika eta informatikoko eskolan, lanpostu bat onartu zuen, bere gaurkoweb semantikoko proiektu berrian lan egiteko.

Bere ikasketaren bilakaera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Berners-Leek CERNen NeXTcube hau erabili zuen, munduko lehen zerbitzaria,

Berners-LeeCERNen egin zuen lan 1980ko ekainetik abendura arte. Denbora tarte horretan,hipertestuan oinarritutako proiektu bat egin zuen ikerlarien artean informazioa trukatu eta gaurkotzeko.Enquire izaneko programa bat ere sortu zuen, argitara eraman ez zuena.

1980anCERN utzi ondoren, John Poole Image Computer Systems Ltd. enpresara joan zen lan egitera, baina, berriz ere, CERNera itzuli zen 1984an.

1989. urtean, CERN Europako Internet nodorik handiena zen, eta Berners-Leek Internet eta hipertestua (HTTP etaHTML) elkartzeko aukera paregabea ikusi zuen, ondoren elkartze horretatikWorld Wide Web (WWW) sortuko zena. 1989ko martxoan, webaren lehen proposamena garatu zuen, baina ez zuen arrakasta handirik lortu, eta, horregatik,1990ean,Robert Cailliauren laguntzaz, berrikuspen bat egin zuten, Mike Sendall gerenteak onartu zuena. Enquire sisteman erabilitako antzerako ideiak erabili zituenWorld Wide Weba sortzeko. Horretarako, lehen nabigatzailea (WorldWibeWeb izenekoa eta NEXTSTEPen bidez garatua) eta lehen web zerbitzaria sortu zuen,httpd izenarekin (HyperText Transfer Protocol daemon).

Lehenengo web zerbitzariaCERNen kokatuta zegoen, eta,1991ko abuztuaren 6an jarri zen martxan. Honek azalpen bat ekarri zuen,World Wide Web zer zenari buruz (nabigatzaile bat nola lortu zitekeen) eta web zerbitzari bat ezartzearen metodoari buruz. Hori ere munduko lehen web direktorioa izan zen, Berners-Leek, bereaz gain, beste webguneen zerrenda baitzeramatzan. Zerbitzari edo bezeroaren softwarea CERNek dohainik liberatu zuen, garai horretan Interneten bihotza. Haren hedapena azkar eman zen. 1992tik 1995eko urrira, munduan zegoen web zerbitzari kopurua hogeita seitik berrehunera igaro zen,Interneten zabaltze-prozesuaren abiadura islatzen duen datua.

1994an, Berners-Lee Konputazio eta Inteligentzia Artifizialezko Zientzien Laborategian sartu zen;Massachusetts Institute of Technologyra. AEBra lekualdatu, etaW3C jarri zuen martxan, gaur egun zuzentzen duena. W3C web teknologien estandarizazioko organismo internazionala da, etaMassachusettseko Teknologia Institutuak,Frantziako ERCIMek etaJaponiakoKeiō Unibertsitateak batera zuzentzen dute. Organismo horrek bere estandar guztiek libreak izatea erabaki zuen; hau da, mundu guztiak erabili zezakeen zerbait, non horretarako inongo kosturik ordaindu behar ez den. Hori izan liteke gaur egun webak duen garrantziaren arrazoietako bat.

1999an argitaratutako bere ̺Tejiendo la red liburuan, Tim Berners-Leek adierazten du web teknologia librea eta doanekoa zergatik den. Era berean, webaren sortzaile eta babesle kontsideratzen da.

Lan politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Tim Berners-Lee «Home Office»n, Londresen, 2010eko martxoaren 11n

2010ean, data.gov.uk sortu zuenNigel Shadboltekin batera. 2010eko apirilean, Ordnance Survey-ren datuei buruzko iruzkinak egiterakoan, Berners-Leek esan zuen: «Aldaketek gobernuan kultura-aldaketa zabalago bat adierazten dute, informazioa domeinu publikoaren esku egon behar dela dioen ustean oinarrituta, kontrako arrazoi on bat ez badago behintzat, eta ez alderantziz». Jarraitu zuen esanez: «Gobernuan irekitasun, erantzukizun eta gardentasun handiagoak aukera gehiago emango dizkie pertsonei, eta errazagoa izango da norbanakoek zuzenean parte hartzea haientzat garrantzitsuak diren gaietan»[24]

Berners-LeeWorld Wide Web Foundationen aurkezpenean hitz egiten

2009ko azaroan, Berners-Leek World Wide Web Foundation (WWWF) sortu zuen[25].

Berners-Leesare-neutraltasunaren aldeko aitzindarietako bat da[26], eta adierazi duInterneteko hornitzaileek «konexioa baldintzarik gabe» eman behar dutela, eta ez dutela bezeroen nabigazio-jarduerak kontrolatu edo gainbegiratu behar haien baimenik gabe[27][28]. Sare-neutraltasuna giza sare-eskubide mota bat dela dio: «Interneterako mehatxuek, hala nola Interneteko trafikoan esku hartzen edo zelatatzen duten enpresek edo gobernuek, sarean, oinarrizko giza eskubideak arriskuan jartzen dituzte»[29]. Berners-Leek AEBko Komunikazio Batzorde Federalari (FCC) bidalitako gutun ireki batean parte hartu zuen. Berak eta beste Interneteko 20 aitzindarik FCCri eskatu zioten 2017ko abenduaren 14ko sare-neutraltasuna babesteko bozketa bertan behera uzteko. GutunaRoger Wicker senatariari,Brian Schatz senatariari,Marsha Blackburn diputatuari etaMichael F. Doyle diputatuari zuzendu zitzaien[30].

Berners-Lee WWWaren asmatzaile izendatu zuten2012ko Udako Olinpiar Jokoen irekiera ekitaldian, non NeXT ordenagailu zahar batekin lanean agertu baitzen[31]. «Hau guztiontzat da»[32] txiokatu zuen, eta publikoaren aulkietan itsatsitako LED argietan agertu zen[31].

Berners-Leeren txioa: «Hau guztiontzat da»[32] at the2012 Summer Olympic Games in London

Berners-Lee Londresen kokatutako State.com batzorde-sortzaileko aholkulari sartu zen[33]. 2012ko maiatzetik aurrera,Nigel Shadbolt-ekin sortutako Open Data Institutuko (ODI) presidente da[34].

Internet merkerako aliantza (A4AI) 2013ko urrian jarri zen martxan, eta Berners-Lee daGoogle,Facebook,Intel etaMicrosoft biltzen dituen erakunde publiko eta pribatuen koalizioko buru. A4AIak Interneteko sarbidea merkeagoa izatea bultzatu nahi du garatzen ari den munduan sarbidea zabaltzeko, non jendearen % 31 baino ez baitago sarean. Berners-Leek Interneteko sarbideen prezioak jeisteko helburua dutenekin lan egingo du, Nazio Batuen Banda Zabaleko Batzordearen helburu den hileko diru-sarreren % 5aren azpitik eror daitezen[35].

Berners-Lee-kMassachusettseko Teknologia Institutuko informatika zientzietako sortzaileen katedra du, non, Solid (Social Linked Data) –deszentralizatutako informazio taldea– zuzentzen duen. Proiektua Qatar Computing Research Institute-rekin batera egina da, et gaur egungo web aplikazioen funtzionamendua errotik aldatzea du helburu. Horrek, datuen egiazko jabetza eta pribatutasuna hobetzera eramango du[36]. 2016ko urrian, Oxford Unibertsitateko Informatikako Zientzia Sailean sartu zen irakasleen ikerketafellow (akademiko) gisa[37] eta Christ Church-ekofellow gisa, Oxfordeko Unibertsitateko ikastetxeetako bat[38].

Tim Berners-Lee Zientzia Museoan Web@30 ekitaldian, 2019ko martxoa

2010eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Berners-Lee-k neutraltasuna mantendu zuen enkriptatutako bide luzapenetan (EME ingelesez)eskubide digitalen kudeaketaren (DRM ingelesez) inplikazio eztabaidagarriekin[39]. 2017ko martxoan, EME proposamenari laguntzeko jarrera hartu behar zuela sumatu zuen[39]. EMEren bertuteak arrazoitu zituen DRMa ezinbestekoak zela esanez[39]. W3Cko zuzendari gisa, 2017ko uztailean amaitutako zehaztapena onartu zuen[40][39]. Batzuek haren jarreraren aurka egin zuten, hala nolaElectronic Frontier Foundationek (EFF), DRMaren aurkako kanpaina diseinuz akastunak etaFree Software Foundation diseinu libreak[40]. Planteatutako askotariko kezkak barne hartu zuten Interneten filosofia irekia ez bultzatzea interes komertzialen aurka eta erabiltzaileakweb nabigatzaile jakin bat erabiltzera behartuta egon beharra DRMn eduki zehatzak ikusteko[39]. EFFk helegite formal bat planteatu zuen, baina ez zuen arrakastarik izan, eta EMEren W3C zehaztapena gomendio formal bihurtu zen 2017ko irailean[41].

2018ko irailaren 30ean, Berners-Lee-k iragarri zuen bereKode irekiko software berria, Solid proiektuaren inguruan ekosistema komertzial bat elikatzeko, zeinak erabiltzaileei beren datu pertsonalen gaineko kontrol handiagoa eta datuak nora doazen aukeratzea ahalbidetuko eta zenbait elementu ikusteko baimena eta zer aplikazioak duten baimena datu horiek ikusteko emango dion[42][43].

2019ko azaroan, Berlingo Internet Governance Forumean, Berners-Leek eta WWWFk webgunerako kontratua atera zuten, kanpaina ekimen bat, gobernuak, enpresak eta herritarrak konbentzitzeko bederatzi printzipiorekin konpromisoa har dezatenerabilera okerra geldiarazteko; ohartuz: «Orain jarduten ez badugu –eta batera jarduten–, webgunea ustiatu, zatitu eta ahuldu nahi dutenek gaizki erabiltzea ekiditeko, (onerako potentziala) alferrik galtzeko arriskuan egongo gara»[44].

Eztabaida izeneko domeinua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Iraganean, Tim Berners-Leek «xxx edo mobi» gisako domeinu berrien sortzeari aurka egin die. Hori defendatzeko erabiltzen duen argudioa da guztiek webgune beretan sartzeko aukera eman behar dutela, zein ordenagailu edo mugikor erabiltzen duen. Oinarrian, Berners-Leeri gustatzen ez zitzaion gauza zenmobi domeinura sartzeko aukerak mugikorrei bakarrik ematen ziela aukera, berak weba garatu baitzuen guztiek komunikatzeko aukera izan zezaten.

Garai horretan, gobernuen etaICANNen aurkako eztabaidak ere izan ziren domeinuen izenen jabetza zela eta, «.com» domeinuarekin batez ere. Tim Berners-Leek domeinuen izenak inongo jabetzarik ez izatea defendatzen zuen, errekurtso publiko bat izatea defendatzen baitzuen.

Berners-Leek ere argi utzi zuen domeinuen izena edo jabetza ez zela estandarizazio prozesuaren alderdirik garrantzitsuena: garrantzia handiagoa baitute bideo kodifikazioen estandarrak, datuen komunikazioko estandar irekiak, datu zientifiko eta klinikoen datuen igoerarako estandarrak edota herrialdeen arteko informazioaren hedatzea.

Asmatzeaz gain, webaren bilakaera zaintzen

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Webak hasieratik izan zuen hazkunde handia. Web-zerbitzarirako, hainbat software garatu ziren, baita nabigatzaile ugari ere, eta webguneak eta erabiltzaileak asko ugaritu ziren. Horrekin batera, interes enpresarialak etorri ziren, eta, harrezkero, hainbat enpresak kontrolatu nahi izan dute weba. Web-nabigatzaile bat atera eta nabigatzaileen merkatuan nagusitasuna lortuta,HTML formatua beren interesetara moldatzen saiatu zenMicrosoft 90eko hamarkadaren bigarren erdian,Internet Explorer-ekin, eta publizitatearen pastela berea soilik izan zedin saiatu zenGoogle, gero,Chrome-rekin.[2]

Horrelakoak ekiditeko eta webak gizadi osoaren ondare izaten jarraitzeko,1994an, Berners-LeekWorld Wide Web Consortium (W3C) sortu zuen, eta, harrezkero, haren zuzendaria da. Erakunde horrek definitzen ditu webaren formatuak (aipatutako HTTP eta HTML, eta geroztik sortu diren beste asko, hala nolaXML,DOM,CSS...). Formatu horiek guztiak adostutako estandar gisa publikatzen dira, patente eta royaltyetatik libre. Horrez gain, World Wide Web Foundation ere sortu zuen 2008an, W3Caren helburu antzeko samarrekin, baina gai teknikoekin aritu beharrean bestelako lanak egin zituen: web libre eta irekiaren ideia zabaldu, weba mundu guztiarentzat eskuragarri egiteko ekintzak eta abar.[2]

Webaren egungo arriskuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

World Wide Web Foundation fundazioa baliatu zuen Berners-Leek 2018ko martxoaren 12an webaren 29. urteurreneko mezua zabaltzeko. Mezuan zioenez, 2018an, lehenbizikoz, munduko populazioaren erdia baino gehiago zegoen online lotua. Berners-Leek ikusten zuen beharretako bat zen beste erdia lehenbailehen konektatzea (batez ere, herrialde pobreetako biztanleak, emakumeak, landa-inguruneetakoak...), arrakala digitala zabal ez zedin, eta populazioaren beste erdi horrek aukera berak izan zitzan ikasteko, dirua irabazteko, informatuta egoteko eta webeko zerbitzuez baliatzeko.[2]

Beste arrisku bat ere aipatu zuen: weba gero eta plataforma dominatzaile gutxiagoren eskuetan geratzea. Hori benetan ari da gertatzen. Lehen webgune, blog eta komunikabide ugariren ekosistema aberatsa zena, gero, aldatu egin zen, eta jende gehienak enpresa gutxi batzuen webguneetan ematen du denbora gehien. Webgune horiek botere izugarria dute jendearen iritzia bideratzeko, nahita edo nahi gabe (albiste faltsu famatuak horien bidez zabaltzen baitira). Eta haien nagusitasunak izugarri zailtzen du agente berriak sortzea, lehiakideak erosten dituztelako, talentu guztia kontratatzen dutelako, erabiltzaileei buruzko informazio asko dutelako...[2]

2017an ere, data berean, webaren 28. urteurrenaren karira, beste ohartarazpen batzuk egin zituen. Orduan, gure datu pertsonalen kontrolaren galeraz ohartarazi gintuen. Ez gara konturatu ere egiten enpresa handiek guri buruzko zenbat informazio gordetzen duten doako zerbitzuak ematearen truke. Datu horiek baliatzen dituzte, kasurik onenean, gu haien plataformetan pozik baina preso egoteko, eta, kasurik txarrenean, publizitate-agentziei saltzeko, gobernuei emateko...[2]

Horrez guztiaz gainera, aipatu beharra dago telefono mugikorretan web-aplikazioen ordez app-ak erabiltzeko zabaltzen ari den joera. Horiek Interneten gainean doaz, baina bakoitzak bere programazio-lengoaia eta komunikazio-protokolo propioak erabiltzen ditu webeko estandarren ordez.[2]

Ez da erraza izango webak hartu dituen joera kezkagarri horiei buelta ematea, baina, oker dagoen zerbait aldatzen hasteko, lehen pausoa da zer hori oker dagoela ohartzea. Tim Berners-Leek lan handia egin du web erabiltzaile guztiak horretaz ohartarazteko.[2]

Sarerako Kontratuko 9 hatsarreak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tim Berners-Leek babestutako Sarearen kontratua (Contract for the Web[45]), Internet norabide positibo batean jartzeko ekimena, babes instituzional dexente jaso zituen.

Sustatu.eus blogean argitaratu ziren euskaraz[46].

Gobernuentzako egitekoak:

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • 1. printzipioa: Denek Internetera konexioa dutela ziurtatu.
  • 2. printzipioa: Internet osoa irekita izan, etengabe.
  • 3. printzipioa: Errespetatu eta babestu jendearen datuak eta pribatutasuna, eskubide funtsezko hori.

Enpresentzako egitekoak:

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • 4. printzipioa: Internet erabilterraz eta merkea izan dadila ekin.
  • 5. printzipioa: Jendearen datuak eta pribatutasuna errespetatu eta babestu sarean konfiantza handitzeko.
  • 6. printzipioa: Gizateriaren alde onak indartzen eta alde okerrak murrizten dituzten teknologiak garatu.

Herritarrontzako egitekoak:

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • 7. printzipioa: Izan sortzaile eta kolaboratzaile amaraunean.
  • 8. printzipioa: Komunitate indartsuak sortu, giza duintasuna eta diskurtso errespetuzkoak landuko dituztenak.
  • 9. printzipioa: Amaraunaren alde borroka egin.

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • AOLko campus zentraleko konferentzia-gela batek bere izena darama.
  • Southamptoneko UnibertsitateaWorld Wide Weba garatzeko ekarpenak ikuskatu zuen lehenengoa izan zen,1996.urtean. Gainera, British Computer Society-ko kide garrantzitsua da. Ingeniaritza Elektriko Institutuko eta amerikar arte eta zientzien akademiako ohorezko kide da.
  • Royal Society-ko kide da2001etik, eta Japoniako sari bat irabazi zuen2002an.
  • Urte horretan bertan, Asturiasko Printze saria irabazi zuen zientzia eta teknikako ikerkuntza sailean. Sari hori Lawrence Roberts,Robert Kahn etaVinton Cerf-ekin elkarbanatu zuen.
  • 2002.urtean ere,Britainia Handiko biztanleek egindako bozketa batean, historia osoko 100 britainiar garrantzitsuenen artean kokatu zuten, BBCk egindako inkesta batean. Gainera, teknologiakoTelluride (Colorado) festibaleko saria jaso zuen.
  • 2004ko apirilaren 15ean, Millennium Technology saria jaso zuen World Wide Webarengatik.
  • Elisabet II-aren Knight Comander tornua jaso zuen 2004ko uztailaren 16an.
  • 2004ko uztailaren 21ean, Lancasterreko Unibertsitateko Zientziako Doktorearen gaiarenhonoris causa izendapena jaso zuen.
  • 2005eko urtarrilaren 27an, 2004ko britainiar hoberena izendatu zuten bere lorpenengatik.
  • 2006ko maiatzean,Royal Society of Arts-eko ohorezko kide izendatu zuten.
  • 2007.urteko urtarrilaren 8an, Charles Stark Draper 2007ko sariaren irabazle izan zen.
  • 2007ko urtarrilaren 14an, National Academy of Engineering-ean inbestitua izan zen.
  • Urte bereko ekainaren 13an, Meritu Ordenarekin saritu zuten.
  • 2008ko maiatzaren 20an, Urrezko zaldunaren izendapena jaso zuen.
  • 2008ko urriaren 10ean,honoris causa doktoretza jaso zuenKataluniako Univertsitate Irekian.

Honoris causa doktoretzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Unibertsitate hauek izendatu duteHonoris causa doktore:

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Berners-Lee, Sir Timothy (John), (born 8 June 1955), 3Com Founders Professor, since 1999, Director, World Wide Web Consortium, and Professor of Engineering, Computer Science and Artificial Intelligence Laboratory, Massachusetts Institute of Technology; Professor of Computer Science, University of Southampton, since 2004. Oxford University Press 2007-12-01  doi:10.1093/ww/9780199540884.013.u12699. (kontsulta data: 2025-07-02).
  2. abcdefgh Leturia Azkarate, Igor. (2018). «Tim Berners-Lee, webaren asmatzaile eta jagolea» Zientzia.eus (Elhuyar) (kontsulta data: 2023-12-04).
  3. (Ingelesez)«Tim Berners-Lee» Department of Computer Science (kontsulta data: 2020-05-27).
  4. (Ingelesez)«Tim Berners-Lee» Department of Computer Science (kontsulta data: 2020-05-27).
  5. (Ingelesez)Foundation, Web. (2019-03-12). «30 years on, what's next #ForTheWeb?» World Wide Web Foundation.[Betiko hautsitako esteka]
  6. «info.cern.ch – Tim Berners-Lee's proposal» cern.ch (Info.cern.ch) (kontsulta data: 2011-12-21).
  7. Tim Berners Lee's own reference. The exact date is unknown.
  8. = Berners-Lee, = Tim; Mark Fischetti. (1999). Weaving the Web: The Original Design and Ultimate Destiny of the World Wide Web by its inventor. Britain: Orion Business ISBN978-0-7528-2090-3..
  9. 1 = Berners-Lee, 1 = T.. (2010). «Long Live the Web» Scientific American 303 (6): 80–85.  doi:10.1038/scientificamerican1210-80. PMID21141362. Bibcode2010SciAm.303f..80B..
  10. 2 = Berners-Lee, 2 = T.. (2008). «Web science emerges» Scientific American 299 (4): 76–81.  doi:10.1038/scientificamerican1008-76. PMID18847088. Bibcode2008SciAm.299d..76S..
  11. 5 = Weitzner, 5 = D.. (2006). «Computer Science: Enhanced: Creating a Science of the Web» Science 313 (5788): 769–771.  doi:10.1126/science.1126902. PMID16902115..
  12. Timothy Berners-Lee Elected to National Academy of Sciences. Dr. Dobb's Journal (kontsulta data: 2009-06-09).
  13. 72 New Members Chosen By Academy. United States National Academy of Sciences 2009-04-28 (kontsulta data: 2011-01-17).
  14. Schorow, Stephanie. (2007-01-05). «Draper Prize» mit.edu (Massachusetts Institute of Technology) (kontsulta data: 2008-05-25).
  15. People. The Web Science Research Initiative jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-06-28) (kontsulta data: 2011-01-17).
  16. «MIT Center for Collective Intelligence (homepage)» mit.edu (Cci.mit.edu) (kontsulta data: 2010-08-15).
  17. MIT Center for Collective Intelligence (people). Cci.mit.edu jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-06-11) (kontsulta data: 2010-08-15).
  18. Bratt, Steve. (2011-09-29). «Sir Tim Berners-Lee Named to the Ford Foundation Board» World Wide Foundation (kontsulta data: 2017-08-22).[Betiko hautsitako esteka]
  19. (Ingelesez)Shukman, Harry; Bridge, Mark. (2019-01-08). «Sir Tim Berners-Lee's app MeWe is used by neo-Nazis and perverts» The Times ISSN0140-0460. (kontsulta data: 2019-03-12).
  20. «Web's inventor gets a knighthood» BBC News 2003-12-31 (kontsulta data: 2015-11-10).
  21. «Creator of the web turns knight» BBC News 2004-07-16 (kontsulta data: 2015-11-10).
  22. «Network Designer - TIME» www.time.com (kontsulta data: 2025-07-02).
  23. Quittner, Joshua. (1999-03-29). «Tim Berners Lee—Time 100 People of the Century» Time Magazine jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007-10-16).
  24. «Ordnance Survey offers free data access» BBC News 2010-04-01 (kontsulta data: 2009-04-03).
  25. FAQ—World Wide Web Foundation. Retrieved 18 January 2011.
  26. Ghosh, Pallab. (2008-09-15). Web creator rejects net tracking. BBC (kontsulta data: 2008-09-15)
    Aipua: «Interneten etorkizunaz ohartarazi dute.»
    .
  27. Cellan-Jones, Rory. (2008ko martxoa). Web creator rejects net tracking. BBC (kontsulta data: 2008-05-25)
    Aipua: «Sir Timek baztertu egiten du Phorm gisako jarraipen garbia.»
    .
  28. Adams, =Stephen. (2008ko martxoa). «Web inventor's warning on spy software» The Daily Telegraph (London) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-05-22) (kontsulta data: 2008-05-25)
    Aipua: «Sir Timek baztertu egiten du Phorm gisako jarraipen garbia.»
    .
  29. Berners, Tim. (2010ko abendua). «Long Live the Web: A Call for Continued Open Standards and Neutrality» Scientific American (kontsulta data: 2011-12-21).
  30. "Vint Cerf, Tim Berners-Lee, and 19 other technologists pen letter asking FCC to save net neutrality". VB News. Retrieved 14 December 2017
  31. abFriar, Karen. (2012-07-28). «Sir Tim Berners-Lee stars in Olympics opening ceremony» ZDNet (kontsulta data: 2012-07-28).
  32. abBerners-Lee, Tim. (2012-07-27). This is for everyone. Twitter (kontsulta data: 2012-07-28).
  33. State.com/about/people. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-03) (kontsulta data: 2013-09-09).
  34. =Computing, =Government. (2012-05-23). «Government commits £10m to Open Data Institute» The Guardian.
  35. Gibbs, Samuel. (2013-10-07). «Sir Tim Berners-Lee and Google lead coalition for cheaper internet» The Guardian (kontsulta data: 2013-10-08).
  36. Weinberger, David,"How the father of the World Wide Web plans to reclaim it from Facebook and Google".Digital Trends, 10 August 2016. Retrieved 31 October 2016.
  37. Sir Tim Berners-Lee joins Oxford's Department of Computer Science. UK: University of Oxford 2016-10-27.
  38. Sir Tim Berners-Lee joins Oxford's Department of Computer Science and Christ Church. UK: Christ Church, Oxford 2016-10-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-06-25) (kontsulta data: 2016-11-14).
  39. abcdeMcCarthy, Kieren. (2017-03-06). «Sir Tim Berners-Lee refuses to be King Canute, approves DRM as Web standard» The Register (Situation Publishing) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-10-05) (kontsulta data: 2019-05-30).
  40. abCardoza, Christina. (2017-07-07). «DRM concerns arise as W3C's Tim Berners-Lee approves the EME specification» SD Times (BZ Media LLC) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-05-30) (kontsulta data: 2019-03-12).
  41. McCarthy, Kieren. (2017-09-18). «DRM now a formal Web recommendation after protest vote fails» The Register (Situation Publishing) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-02-27) (kontsulta data: 2019-05-30).
  42. (Ingelesez)«Tim Berners-Lee project gives you more control over web data» Engadget (kontsulta data: 2018-09-30).
  43. (Ingelesez) Exclusive: Tim Berners-Lee tells us his radical new plan to upend the World Wide Web=Fast Company. (kontsulta data: 2018-09-29).
  44. CNA Staff. (2019-11-25). Web inventor Tim Berners-Lee launches plan to stop Internet abuse. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-11-25) (kontsulta data: 2019-11-25).
  45. (Ingelesez)«Contract for the Web» Contract for the Web (kontsulta data: 2020-01-13).
  46. «Sarerako Kontratuko 9 printzipioak euskaratuta» sustatu.eus (kontsulta data: 2020-01-13).

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Tim_Berners-Lee&oldid=10501442"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp