Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Tifus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra:Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen.Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tifus
Deskribapena
Motainfekzio bakteriano primarioa
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Rickettsiaceae
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA75,A75.9,A75.0,A75.2,A75.1 etaA75.3
GNS-9-MK081.0,081.9 eta080
DiseasesDB29240
MedlinePlus001363
eMedicine001363
Disease Ontology IDDOID:11256

Tifusagaitz multzoa da,Rickettsia generokobakterioek eragindakoa. Tifus mota batzuk daude, antzeko ezaugarriak eta sintomak dituztenak, bakoitzaRickettsia espezie batek sortua.

Tifusaren transmisioan zeregin garrantzitsua dutearkakusoek,zorriek,kaparrek etaakaro bezalakoartropodoek. Artropodo horiek bakteriopatogenoen eramaileak dira, eta gizakiari ziztada egiterakoan odolean inokulatzen dituzteRickettsia patogenoak. Bestalde, arratoiak ere gaitzaren atzean daude sarritan, artropodo bektoreen garraiatzaileak direlako.

Tifus guztiek antzeko sintomak dituzte:sukar handia, buruko mina, hotzikarak, egundoko nekea eta larruazaleko orbanak (exantema). Zenbait kasutan konplikazio larriak gerta daitezke -bihotzean, biriketan eta giltzurrunetan-, heriotza eragin dezaketenak.

Ez dira nahastu behar tifusa etasukar tifoidea. Antzekotasun semantikoa badute ere, bi gaitz guztiz desberdinak dira. Sukar tifoidea hesteetako infekzioa da, beherakoak eragiten dituena, eta gorozki-aho bidetik harrapatzen dena (ur edo janari kutsatuak hartzerakoan).Salmonellak sortutako gaitza da,Rickettsiarekin zer ikusirik ez duena.


Tifus motak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Tifus exantematikoa:Rickettsia prowazekii-k sortua. Zorrien bitartez transmititzen da.Izurrite edo epidemiak eragiten ditu, pertsona asko kutsatzen delarik. Tifus mota hau oso ohikoa da hondamendi naturalak edo gerrak gertatzen direnean, jende-pilaketaz gain baldintza higieniko oso eskasak daudelako. Gizaki batetik bestera transmititzen dazorrien ziztaden bitartez. Tratatu gabe hilkortasun tasa handia dauka.

Tratamendua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tetraziklinak etakloranfenikola dira antibiotikorik onenak tifusaren aurka. Oso eraginkorrak diraRickettsiak akabatzeko.

Prebentzioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Arratoien eta artropodoen gordelekuak desagertarazteak infekzio arriskua murrizten du. Tifus epidemikoa eta endemikoaren aurkakotxertoak daude, baina ez dute behin betikoimmunitatea bermatzen.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Tifus&oldid=8006892"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp