Tibetera[1][2]Erdialdeko Asian mintzatzen den hizkuntza da,sino-tibetar familiakoa.Tibeten bertan bizi dira hiztun gehienak, baina hizkuntzaren aldaerak daudeKaxmir eskualdean,Baltistan etaLadakh herrialdeetan.
Lau dialekto nagusi ditu eta Tibeteko hiriburuLhasakoa edo erdialdeko tibetera nagusia da. Indiar jatorriko idazkera sistema erabiltzen dute tibetarrekVII. mendetik aurrera.XIII. mendea arte,budismoaren testusanskritoetatik eginiko itzulpenak izan ziren tibetar testu bakarrak.XIII. mendean osatu zen tibetar budisten kanon ofiziala eta mende horretan hasi ziren budismo testu ortodoxo berriak tibeteraz idazten: erlijio historiak, biografiak, dramak, eskuliburuak eta iruzkin liburuak: da erlijio budistako herrien artean, literatura oparoena dutenetako bat da.Rgyal-po Ge-sar dgra-´dul gyi rtogs-pa brjod-pa (Gesar Errege eta Etsaien Suntsitzailearen ekintza handiak)poema epikotik kanpora, Tibeteko literatura laikoak ez du aparteko garrantzirik.